basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 04
ekaina
2010

Alberto Iñurrategi: “Alpinistikoki espedizio erakargarria da eta hori da gaur egun guk egin nahi duguna”

Alpinista gipuzkoarrak NATURGAS BROAD PEAK 2010 proiekturaren xehetasunak eman dizkigu

Hirugarrenean bai, hau da Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzak osatzen duten taldearen inguruan burura datorkigun esaera. Aretxabaletako alpinista berriz ere Karakorum aldera itzuliko da aurreko urtean Hymalaian ezarritako helburuetan naturak bere legea ezarri eta gero. Naturgas Makalu 09 eta Naturgas Hornbein 09, biak BAT Basque Team-en babespean, esku hutsik itzuli eta gero oraingoan erronka itzela egin nahian joango dira, Broad Peak-eko hiru tontorretara iristea alpetar erara. Abentura honi buruz hitz egin digu Albertok.

BAT: Nola sortzen da “hirurak baten” egiteko ideia?

Albeto Iñurrategi: Oso era naturalean sortu zen ideia hau, urte mordoan Karakorum-era bidaiatu eta gero. Mendi hauek guretzat ezagunak dira neurri batean eta bagenekien aukera asko ematen dutela. batez ere Broad Peak-en zerbati berria, interesgarria eta batez ere deigarria egin zitekeela konturatu ginen, deigarria diot alpinistikoki. Hortaz hitz egin genuen aurreko urtean eta BAT eta Naturgas Energiaren babesa izanda forma eman diogu proiektuari.

BAT: Teknikoki nolakoa da igoera?

Albeto Iñurrategi: Oso ibilbide luzea da, egun askotxo 7000 metrotik gora pasa beharko ditugu eta honek zera dakar, 6.500 metrotik gora lau gau pasatzea. Honek eskakizun físiko itzela esan nahi du eta horrekin batera konpromisu haundia trabesian zehar. Hain luzea ba ibilbidea, atzera egitea oso zaila dela eta teknikoki tarte oso bihurriak dituen arren orokorrean ez da hain konplikatua. Horren ondorioz azkar ibiltzea ahalbideratuko digu. Guztia batuta nik nabarmenduko nuke alpinistikoki oso bide interesgarria dela.

BAT: Zein da zuen helburua erronka honekin?

Alberto Iñurrategi: Igoera arin bat egitea, polita eta eduki alpinistikoa daukana. Hori da gorputzak eskatzen diguna eta momentu honetan bilatzen ari garena.

BAT: Zein izango da espedizioaren kronologia?

Alberto Iñurrategi: Gure kalkuluen arabera ekainaren 14 edo 15erako oinarrizko kanpalekura iritsiko ginateke, 4.900 metroa. Ohi denez hiru bat aste hartuko ditugu egokitze prozesua gauzatzeko . Ondo sentitzen garenean eta altuerari guztiz egokituta eguraldiaren zain egon beharko dugu, oraingoan eguraldi oneko 4 edo 5 egun beharko ditugu. Hortik aurrera , uztaileran lehen astea pasa eta lehendabiziko aukeran gora abiatuko gara, tontorrak harrapatzeko asmoz.