abendua
2009
Kirol Kazetarien Sariak
Kirol kazetarien sariak Oiana Blanco, Virginia Berasategui eta Maider Undarentzat
Urtea ospakizunetan murgilduta amaituko dute BAT Basque Teameko kirolariek. Azken hamabi hilabeteetan lortutako emaitzek isla izan dute euskadiko kirol kazetariek urtero ematen dituzten sarietan. Atzo egindako ekitaldian Oiana Blancok jaso zuen aipamen berezia, Rotterdamen (Herbehereak) munduko judo txapelketan lortutako zilarrezko domina sarituz. Urteko kirolari onenaren sarirako BATeko hautagai mordoa izan ziren Donostian egindako ekitaldian, Patxi Usobiaga, Maialen Chourraut, Ekaitz Saies, Joan Crespo, Jon Ergüin eta Ander Elosegi besteak beste.
Bestalde Virginia Berasategui triatleta gailendu zen bizkaitarren artean egindako bozketan, Hawaiiko Ironmanean lortutako hirugarren postuari esker. Arabarrek berriz Maider Unda aukeratu zuten hautagaien artean, kirolari onena izendatuz Herningen (Danimarka) borroka libreko Munduko Txapelketan lortutako brontzezko domina lortu eta gero.