
maiatza
2009
Aritz Aranburu bikain Tahiti-n
Aritz Aranburuk Kelly Slater txapeldun handia kanporatu du Teahupoon (Tahiti).
Zarauztarrak WCT zirkuituan inoiz lortu duen emaitzarik onena izan liteke. Egun asko eman dituzte olaturik gabe Billabon Pro Teahupoo (Tahiti) txapelketan, aurtengo hirugarren hitzorduan. Aritzek Dane Reynolds estatubatuarra gainditu zuen lehenengo txandan eta bigarrenerako egungo munduko txapelduna Kelly Slater egokitu zitzaion. Itsasoaren egoerak gipuzkoarraren alde egin du azken orduetan, olatu handietan ederki moldatzen baita BAT Basque Teameko surflaria. Adibide gisa Aranburuk harrapatutako olatua, 9,77 puntuazioa lortuz. Slater txapeldun handia saiatu da euskaldunarekin baina alperrik, 8,5eko puntuazioarekin konformatu behar izan du. Bi surflari hauen arteko lehia ikusgai dago ondorengo estekan:
ARITZ ARANBURU & KELLY SLATER (Bideoa ikusi)
Hirugarren txandarako sailkatuta dago jada Aritz Aranburu eta bertan Damian Hobgood estatubatuarra izango du arerio nagusia. Gaur ekingo zaio txapelketari Euskadiko 19:00etan, Aranburu-Hobgood saioarekin. Hasiera kaxkarraren ondoren denboraldia bideratzeko pauso nabarmena eman dezake Aritzek Tahitiko proba amaitzerakoan, sailkapen nagusian gora eginez.