basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 07
maiatza
2009

BAT Basque Team Avia Wildflower Triatloian.

Virginia Berasategui eta Eneko LLanos onenen artean Avia Wildflower triatloian.

Lan aipagarria burutu dute BAT Basque Teameko triatloilariek Lake San Antonion (Kalifornia) jokatu berri den Avia Wildflower Triathlon proban. Virginia Berasategik garaipena erdietsi zuen emakumezkotan, igerian 1,2 milia, 56 milia bizikletan eta 13,1 milia korrika eginez. Leanda Cave britainiarra izan zen bizkaitarraren arerio nagusia baina Berasategik bizikleta gainean egindako lanean oinarritu zuen bere garaipena eta igeriketa saioan galdutako berreskuratzeko gai izan zen. Helmugan bost minutu baino gehiagoko aldea atera zion aurkari nagusiari.

Eneko Llanosek bestalde bigarren amaitu zuen , iazko emaitza errepikatuz, 4:03:04ko denboraz.