basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web.

Aceptar Cómo configurar
21
mayo
2015

AITOR OROZAK, INOIZKO EUSKAL TXIRRINDULARI PARALINPIAR SARITUENAK ESAN DU “BETI BETE-BETEAN ARITZEN DEN HORIETAKOA DELA ” ETA HORREGATIK HARTU DU ERRETIROA

•    Garun-paralisiak jota lehiaketa utziko du bi Paralinpiar Jokotan, Munduko zazpi txapelketatan, europakoetan, Espainiakoan eta Munduko Kopatan parte hartu eta gero •    11 urtetan bederatzi domina lortu ditu mundialetan, zazpi europeotan eta 28 estatu mailako txapelketetan, Beijing 2008an eskuratutako olinpiar diplomaz gain •    BASQUE TEAM-en babespean aritu den bilbotarrak 38 urterekin hartuko du erretiroa, paralinpiar […]

•    Garun-paralisiak jota lehiaketa utziko du bi Paralinpiar Jokotan, Munduko zazpi txapelketatan, europakoetan, Espainiakoan eta Munduko Kopatan parte hartu eta gero

•    11 urtetan bederatzi domina lortu ditu mundialetan, zazpi europeotan eta 28 estatu mailako txapelketetan, Beijing 2008an eskuratutako olinpiar diplomaz gain

•    BASQUE TEAM-en babespean aritu den bilbotarrak 38 urterekin hartuko du erretiroa, paralinpiar txirrindularitzan 23 urterekin hasi zelarik

XX. mendean zortzimilakoak eskalatzen aitzindari izandako Albert Mummery alpinista britaniarrak idatzita utzi zuen moduan, “ezinezkoa ez da existitzen, non gogoa han zangoa” . Aitor Orozaren ibilbidea laburbilduko lukeen aipua izan daiteke, inoizko euskal txirrindulari paralinpiar sarituenak 38 urterekin eta kirol-lorpen aparta bilduta erretiroa hartzea erabakian duen egunean. 16 urte eman ditu Aitorrek goi-mailako lehiaketan. Fadurako BASQUE TEAM-en egoitzan esan dio agur lehiaketari, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria den Jon Redondo alboan zeukala.

Zazpi aldiz Munduko txapeldun izandakoak azaldu duenez “pena haundia ematen dit, bizikleta nire bizitza izan da eta izaten jarraitzen du baina orain beste aro bat hasi beharrean nago hutsetik eta ez dakit hor kanpoan zer aurkituko dudan”. Lehiaketa uztearen arrazoiak aipatzerakoan Orozaren hitzetan “Medikuek maila jeistea gomendatu zidaten eta ni ez naizenez horietakoa erretiroa hartzen jakin behar dela pentsatu dut” . Ildo horretan bilbotarrak argi utzi nahi izan du, “ezin dut bizikleta paseatzeko erabili, nire itzalarekin ere lehiatzen naiz”.

Datorkion aro berriarako bere asmoak  ere azaldu ditu, “nire egoera berean dagoen jendea laguntzea, beldurragatik kalera ateratzen ez dena edota kirola ezin duela egin pentsatzen duena”. Azpimarratu nahi izan duenez, “borrokatzen jakin beharra dago, jendea asko baitago kirol egokitua zer den ez dakiena, lehiaketarako egokitutako bizikleta bat jostailu bat dela pentsatzen duen jendea”.

“Kontatzeko tristeak diren gauzak ikusi ditut baina aitortu beharra daukat Euskadin kirol egokituak sekulako jauzia eman duela, onerako eta eskertuta nago hemen jaio izana. Era berean uste dut erreferentzia moduan gu baino hobeto daudenak hartu beharko genituzkela, britaniarrak edo estatubatuarrak esaterako.

Ibilbidea

Garun-paralisi zorrotzak jota Aitorrek 18 urte zituela ekin zion kirola egiteari eta 1999an, 23 urterekin, txirrindularitzan sartu zen bete-betean egokitutako trizikloa eramanez (T1 olinpiar maila). Hiru urte soilik behar izan zituen Orozak maila gorenera iristeko, Alemaniako Altenstadt hirian jokatutako Munduko txapelketan zilarrezko bi domina eskuratu baitzituen, errepideko eta erjojupeko probatan.

Bere azken lorpenak ere nabarmenak izan diren arren- urrezko bi domina (errepidean eta erlojupekoan) Kanadako 2013ko Munduko txapelketan – BASQUE TEAM-eko kirolariak ibilbide arrakastatsua burutu du urte hauetan; bi aldiz hartu du parte Paralinpiar Jokoetan (Beijing 2008 eta Londres 2012an), zazpi Munduko txapelketa eta europar txapelketa batean, estatuko hainbat txapelketatan eta horrez gain Munduko Kopako probatan.  

11 urteko ibilbide oparo honetan Aitorrek bederatzi domina bildu ditu Mundialetan, zazpi europar txapelketetan, eta olinpiar diploma Beijing 2008an. Espainiako txapelketetan 28 domina eskuratu ditu.