16-febrero-2024
DOSSIER: Mundial de surf Puerto Rico 2024
Arecibon (Puerto Rico) jokatuko duten surfeko Munduko txapelketan 7 (+2 ordezko) euskal kirolari izango ditugu lehian otsailaren 23tik martxoaren 3ra: Andy Criere, Ariane Ochoa, Bitor Garitaonandia, Janire Gonzalez Etxabarri, Joan Duru, Kai Odriozola, Keoni Lasa, Nadia Erostarbe eta Yago Dominguez. Pariseko 2024ko Jokoetarako puntuagarria izango da proba, sailkatzeko azken aukera. Informazio guztia (lekua, kirolarien profilak, sailkapen prozesuak …) txostenean duzue, jaisteko prest.
Basque Team Fundazioak handik kontatuko dizue dena.