attentionTelefono zenbakia aldatu dugu: 94 403 28 70
basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Gardentasun Ataria

INFORMAZIO INSTITUZIONALA

Aplikatu beharreko araudia

Eginkizunak

Nor gara

BASQUETEAM fundazioa da, Euskadiko Administrazio Orokorrak eta Euskal Irrati Telebista-EITB Erakunde Publikoak egindako ekarpenekin eratua, fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legean ezarritakoari jarraituz. Euskadiko Fundazioen Erregistroan dago inskribatuta, F-128 zenbakiarekin.

2007an sortua, BASQUETEAMen interes orokorreko xedea da baliabideak ematea euskal kirolari ez-profesionalei, nazioarteko goi mailako lehiaketetan parte har dezaten.

Fundación BASQUE TEAM Fundazioaren ESTATUTUAK deskargatu.

Xedea, ikuspena eta baloreak

Xedea

BASQUETEAM irabazi asmorik gabeko erakundea da. Bere interes orokorreko xedea da ez-profesionala, goi mailakoa eta goi errendimendukoa den euskal kirola sustatzea Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak onartutako modalitate guztietan. Lankidetza publiko-pribatuaren bitartez, euskal kirolarien parte hartze handiagoa lortu nahi du goi-lehiaketazko kirolean, eta kirol emaitzak hobetu lehiaketa horietan.

Baloreak

Honako balore hauetan oinarritzen da gure jarduera:

  • Objektibotasuna: Kirolariak eta kirol proiektuak hautatu eta laguntzen ditugu, egiaztatutako eta benetako kirol balioari jarraituz (kirol emaitzak), subjektibotasunak, aurreiritziak eta adiskidekeriak saihestuz.
  • Zerbitzurako bokazioa: Kirolaria(k) eta haren beharrak kirol errendimenduari bideratuta, horiek dira gure arretaren eta gure zerbitzuen helburu.
  • Bikaintasun teknikoa: Basqueteam-ek ematen dituen zerbitzuak bat datoz zientziak arlo bakoitzean duen azken egoerarekin, eta Basqueteam bikaintasunaren bila ari da zerbitzu horiek kudeatzean eta hornitzean.
  • Kaudimena: Basqueteam-ek erakunde kaudimenduna izan nahi du, ahalik eta kirolari nahiz proiektu gehienez arduratzeko.
  • Gardentasuna: Basqueteam-ek bere jardueraren berri ematen die interesatuei eta gizarteari, herritarrek begi onez ikus dezaten eta laguntzeko prest egon daitezen.

Ikuspena

BASQUETEAMen asmoa da erakunde eraginkorra dela eta profesional adituek osatua dagoela ikustea, kirolari ez-profesional eta egoki guztiek goi mailako kirol lehiaketan parte har dezaten bermatzeko behar dituzten laguntza tekniko, biomediko, ekonomiko nahiz materialak emateko gaitasuna duena. Eta gizarteak atseginez eta harrotasunez ikusi behar du euskal kirola sustatzeko jarduera hau, horrela, erakunde publiko zein pribatuak laguntzeko eta finantzatzeko prest egongo dira.

Organigrama: organoetako arduradunak, hain profila eta lan-ibilbidea barne

Patronatoa:

Patronatoa da BASQUETEAM fundazioa gobernatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen den organoa. Honako pertsona hauek osatzen dute:

Lehendakaria: BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI jauna (Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko sailburua, Eusko Jaurlaritza ordezkatuz)

Lehendakariordea: MAITE ITURBE MENDIALDUA jauna (Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko sailburua, Eusko Jaurlaritza ordezkatuz)

Idazkaria: JON REDONDO LERTXUNDI jauna

Kidea: ANDER GOYOAGA LENIZ jauna

Kidea: JESUS ELGUEZABAL CANDINA jauna

Organigrama:

PATRONATOA

  • HTZ MEDIKU ZERBITZUAK
  • KOORDINATZAILEA: OLATZ LEGARZA, Administrazioa: Maria Perez, Komunikazioa: Elena Etxebarrieta
  • HTZ ZERBITZU TEKNIKOAK

Planak eta programak, urtekoak eta zenbait urtetakoak

Fundazioaren Jarduera Orokorrak:

2017ko ekitaldiko plana

Betetze-maila eta emaitzak, neurtzeko eta baloratzeko adierazleekin batera

Fundazioaren Jarduera Orokorrak:

2016ko ekitaldiko planaren ebaluazioa

GARRANTZI JURIDIKOKO INFORMAZIOA

Ez da araurik sortzen; beraz, ez dira dagozkion espedienteak izapidetzen (lege-aurreproiektuak, erregelamendu-proiektuak, gidalerroak, aginduak, zirkularrak…).

Eusko Jaurlaritzari dagokio arauak sortzea: Legegunerako esteka erantsi dugu, hor baitago Eusko Jaurlaritzak argitaratutako garrantzi juridikoko informazio guztia.

INFORMAZIO EKONOMIKOA, AURREKONTUARI BURUZKOA ETA ESTATISTIKOA

Kontratuak

Kontratatzailearen Profilerako sarbidea

Kontratatzeko barne-jarraibideak

Hasitako kontratazio espedienteak (Une honetan ez dago deialdirik)

Esleitutako kontratazio-espedienteak

Zerbitzu- eta hornidura-kontratuak, 18.000 eurotan edo hortik gora eta 50.000 eurotik behera zenbatetsiak, 2017an indarrean daudenak

Zerbitzu- eta hornidura-kontratuak, 18.000 eurotik behera zenbatetsiak, 2017ko lehen hiruhilekokoak

Zerbitzu- eta hornidura-kontratuak, 18.000 eurotik behera zenbatetsiak, 2017ko bigarren hiruhilekokoak

Zerbitzu- eta hornidura-kontratuak, 18.000 eurotik behera zenbatetsiak, 2017ko hirugarren hiruhilekokoak

Aurreikusitako prozedura bakoitzaren bidez esleitutako kontratuen aurrekontu-bolumenaren araberako portzentajeari buruzko datu estatistikoak

2016. urteko kontratuen estatistika

Hitzarmenak eta kudeaketa-mandatuak

Hitzarmenak 2016

Hitzarmenak 2017

Kudeaketa-mandatuak (Ez da kudeaketa-mandaturik sinatu)

Emandako diru-laguntzak eta laguntzak

Dirulaguntzak 2017

Dirulaguntzak 2016

Aurrekontuak

Fundazioaren 2017ko aurrekontuak

Fundazioaren 2016ko aurrekontuak

Urteko kontuak eta urteko kontuen auditoria-txostenak

Urteko kontuak

Kanpoko kontrol-organoen ikuskapen-txostenak

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren 2016ko ekitaldiko fiskalizazioa

Goi-kargudunei buruzko informazioa

Goi-kargudunek eta goi-mailako arduradunek ez dute ordainsaririk jasotzen FUNDACIÓN BASQUE TEAM FUNDAZIOTIK. Patronatoko kideak hartzen dira goi-karguduntzat.

Langileei eragiten dieten baimen-emate edo bateragarritasun-aitorpenaren inguruko ebazpenak

Ez dago halakorik

Eskumeneko zerbitzu publikoen betetze-maila eta kalitatea baloratzeko informazio estatistikoa

Eusko Jaurlaritzak eta haren erakunde autonomoek ematen dituzten zerbitzuei buruzko informazioa esteka honetan argitaratuta dago.

Norbere jabetzakoak diren edo eskubide errealen bat ematen dioten ondasun higiezinen zerrenda

Ez dago batere

INFORMAZIO PUBLIKOA ESKATZEKO AUKERA

Gobernu Kontseiluaren 2015eko urtarrilaren 13ko erabakiak, Euskal Autonomia Erkideko Administrazioaren funtzionamendu-neurriak onartzen dituenak, informazio publikoaren sarbideari, publizitate aktiboari eta gardentasun nahiz gobernu onaren kulturan aurrera egiteari dagokionez, EAEko Administrazioarentzat eta haren sektore publikoarentzat informazio publikoa eskuratzeko eskaera guztien erregistro komun bat bermatu behar dela xedatzen du.

EAEko administrazio orokorraren eta haren sektore publikoaren eskaera guztiak ZUZENEAN arreta-zerbitzuaren bidez bideratu behar dira, hau da, informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen barruko zerbitzuaren bidez.

Quirón
Eusko  Jaurlaritza
EITB  |  Euskal  Irrati  Telebista
Kolaboratzaileak