basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

triatloia albisteak

triatloia albisteak
Eusko  Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
18
azaroa
2015
Triatloia

Gurutze Fradesek Hawaiiko rankingean hamargarren amaitu du denboraldia

Gurutze Frades BASQUE TEAM triatletak amaitu berri duen denboraldiaren balantzea egin du gaur Fadurako (Getxo) Hobekuntza Teknikorako Zentruan. Joan zen larunbatean bertan Malaisiako Ironman proban bigarren sailkatu zen, eta handik itzuli berritan egin du gaurko agerraldia. Durangarrak urte borobila osatu du, besteren artean Vichyko Ironmana irabaziz Frantzian, eta Hawaii 2016rako Kona rankingean 10.en postura igoz. […]

14
azaroa
2015
Triatloia

Gurutze Fradesen 2.postu historikoa Malaysian

Gurutze Frades bigarren sailkatu da Malaysiako Iron Man proban. Basque Teameko triatletak eginiko lanean korrikako saioa izan da nabarmenena, partzial onena egin du emakumezkoetan (3:15:02), 9.onena gizonezkoak ere aintzat hartuta. Lasterketa borobila osatu du orotara, bere neurria ondo ezagututa eta Langkawiko berora eta hezetasunera primeran egokituta zegoela erakutsiz: uretatik 18. irten da, bizikleta saioan 8. […]

13
azaroa
2015
Triatloia

Gurutze Frades Malaysiako IM gogorrerako prest

Gurutze Fradesek Malaysia IronMan-eanparte hartuko du larunbat honetan, hilak 14. Langkawin egingo da proba, toki zoragarria baina aldi berean distantzia luzeko triatloi bat (3’8km igerian + 180km bizikleta + Maratoia korrika) egiteko baldintza oso gogorrak eskaintzen dituena: hezetasun eta bero handia. Zalantzarik gabe, IronMan frankiziaren zirkuituko triatloirik gogorrenetakoa da Malaysiakoa. Top5 barruan sailkatzea sekulako lorpena […]

26
urria
2015
Triatloia

Gurutze Fradesek 2. postu bikaina Turkiako 70.3 IM-ean

Gloria Ironman 70.3 Turkey probako podiumaren bigarren koskara igo berri da Gurutze Frades Basque Teameko triatleta. 4:28:41eko marka egin zuen, eta Alexandra Tondeur irabazleak bi minutu baino ez zizkion atera. 1.000 triatletak baino gehiagok hartu zuen parte proba honen lehen edizioan. Frades ilusioz gainezka dago hurrengo hitzorduari begira, Malaysiako Iron Man-a, azaroaren 14an. “Hemen egin […]