triatloia albisteak

urria
2017 Triatloia
Gurutze Fradesek 22. postuan bukau du Hawaiiko Ironmana eta Eneko Llanosek 24.ean
Biek hobetu dituzte iazko denborak Gurutze Fradesek 22. postuan bukatu du Hawaiiko Ironmana, 9:45:51ko markarekin, iazko denbora ordu erdi hobetuz. Iazkoa bere lehenengo parte-hartzea izan zuen Konan eta urdaileko arazo batzuk tarteko, ez zuen batere gozatu. Aurten Iurretakoak aurrera egin behar izan du igeriketaren ondoren; tarte hori 35. postuan bukatu baitu, 01:04:58ko marka eginda. Bizikletako […]
Eneko Llanos laugarren izan da Nizako Ironmanean
Austriako Ironmanean bigarren postua erdietsi eta gero, gaur Eneko Llanosek laugarren tokian bukatu du Nizako Ironmanean, beroak eta eguzkiak baldintzatutako jardunaldian. Denis Chervot frantziarra lehenengoa izan da 3,8 kilometroko igeriketako tartean, Etienne Diemunch (10 segundora) eta Frederick Van Lierderen (16 segundora) aurretik. Eneko Llanosek erritmo onean burutu du tartea eta 1:39ra irten da uretatik. Txirrindularitzako […]
Eneko Llanos, bigarren Austriako Ironmanean
Eneko Llanos bere maila onenera itzuli da. Denboraldi honetan martxan hastea asko kosta zaio eta orain arte sabeleko arazoek Hawaiiko Ironmanera bueltatzeko bidea oztopatu diote, baina Austriako Ironmanean lortutako bigarren postuak bultzada eman dio. Proba sentsazio onekin bukatu du gasteiztarrak. Jan Frodeno alemana baino ez da Llanosen aurretik helmugaratu. Alemaniarra jaun eta jabe izan da […]
“Hawaiirako sailkapena lortu izanaz harro nago, gainera Brasilen eginda nire kirol ibilbideko ironmanik onena”
Gurutze Frades BASQUE TEAMeko distantzia luzeko triatletak bosgarren postuan bukatu zuen Hegoafrikako proba eta laugarren postuan Florinopolisekoa; emaitza horiek puntuak eman dizkiote urriaren 14an Hawaiiko hitzordu handian parte hartzeko pasea ematen duten KPR (Kona Point Ranking) zerrendako lehenengo 35 postuen artean egoteko Distantzia olinpikoarekin zerikusirik ez duten distantzia luzeko probak egiten dituen erresistentziako triatleta da […]
Gurutze Fradesek laugarren postua lortu du Florianópoliseko triatloian, Brasilen, eta ia ziurtatu du horrela Konarako txartela
Gurutze Frades 15. postuan irten zen uretatik, aurrealdeko taldearengandik 6 minutura jarriz, Elisabeth Gruber edo Kristin Moeler lagun zituela. Ohi bezala, Basque Teameko triatletak gogor ekin zion 180 kilometroko bizikletako tarteari eta baldintza klimatologikoak egokienak ez baziren ere, aurrera egin zuen apurka-apurka. Tarte hori 4:53:20ko denborarekin bukatu zuen, kategoriako hirugarren denbora partzial onena. Horri esker […]
Rakel Mateo triatleta 2016ko Rioko Paralinpiar Jokoetan lehiatuko da
Paratriatloiak Rioko Paralinpiar Jokoetan egingo du debuta eta Rakel Mateo izango da kirol horretan arituko den kirolarietako bat. Sailkapen fasea amaitu eta gero eta batzordeak plazak esleitu ostean, federazioak Mungiako paratriatleta zerrenda ofizialetan sartu du. Rakelek PT2ko kategorian parte hartuko du.
Ainhoa Murua triatleta proba ona egiteko ilusio eta gogoekin joango da Riora
Ainhoa Murua triatletak Basque Team eta Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroa bisitatu ditu gaur. Prentsaurrekoan adierazi du Riora ilusioz beterik joango dela, eta han aurreko Jokoetan pilatutako esperientzia oso baliagarria izango zaiola. Ainhoa Murua triatletak hain zorrotza den diziplina batean oso gutxik lortu dutena egin du, laugarrenez Olinpiar Joko batzuetarako sailkatzea: Atenas, Beijing, Londres eta, orain, […]
Basque Teameko Ainhoa Murua triatletak bere laugarren olinpiar jokoetan parte hartuko du
Espainiako Triatloi Federazioak gaur, maiatzaren 17an, ofizialki iragarri du Ainhoa Murua Rio de Janeiron lehiatuko dela. Ainhoa Murua triatletak hain zorrotza den diziplina batean oso gutxik lortu dutena egin du, laugarrenez Olinpiar Joko batzuetarako sailkatzea: Atenas, Beijing, Londres eta, orain, Rio. Sailkapena lortu izanak argi erakusten du BASQUE TEAMeko beka duen kirolariak triatloiaren munduko eliteari […]
apirila
2016 Triatloia
Eneko Llanos tritaletak gaur arratsaldean sinatu du Basque Teamek goi mailako kirola sustatzeko duen beka-programa
Fundazioko koordinatzaileak, Olatz Legarzak, lagunduta, gaur sartu da arabarra 2016ko programan. Eneko Llanosi (Vitoria-Gasteiz, 1976) duatloi eta triatloien zaletasuna 16 urterekin piztu zitzaion eta 1995. urtean hasi zen profesionalki kirol honetan. 2000. urtean Sydneyn parte hartu zuen. Orduan izan zen diziplina hau olinpikoa lehen aldiz. Atenas 2004an berriro parte hartu zuen. Ez zuen 20. postua […]
martxoa
2016 Triatloia
Rakel Mateo, Basque Team-en beka programan sartu den lehen paratriatleta
Rakel Mateok eta BAT Basque Teameko koordinatzaileak, Olatz Legarzak, eguerdian sinatu dute beka. Maila goreneko euskal kirolariei laguntza eskaintzen dien programan sartu den lehen paratriatleta da Rakel. Bizkaitarrak aukera asko ditu Rioko Paralinpiar Jokoetarako sailkatzeko. Mungian bizi eta entrenatzen den Rakel Mateo (Mungia, 1975) kirola praktikatzen hasi zen bere ezker hankan lesio larriak eragin zizkion […]
martxoa
2016 Triatloia
Triatloi egokituan lehiatzen den Rakel Mateo izango da ETB-ko ‘BAT To Rio’ saioaren hurrengo protagonista larunbat honetan
Hobetzeko eta arazoak gainditzeko kirolak eman dion aukerari eta Rioko 2016ko Paralinpiar Jokoetan duen helburuari buruz mintzatuko da kirolaria. Rakel Mateok anorexia izan zuen bere gaztaroan eta gerora, bere heldutasunean, hanka bat betirako lesionatu zion lan istripu bat. Ordura arte kirolik egiteko ohiturarik izan ez bazuen ere, istripuaren ostean entrenatzen hasi zen. Eta kirol jarduerari […]
Ainhoa Murua ‘Bat To Rio’ programan protagonista
Londreseko Jokoetan olinpiar diploma eskuratu zuen Ainhoa Murua triatleta da Euskal Telebistako ‘Bat To Rio’ programaren hurrengo protagonista. Atala bihar, urtarrilaren 16an eskainiko da 14:45ean ETB2n eta 21:00etan ETB1en. Saioak ‘Rio 2016’n lehiatzeko aukerak dituzten euskal kirolarien prestaketa erakusten du eta BASQUE TEAM erakundearen eta euskal telebista publikoaren arteko lankidetzaren emaitza da. Programak Almeriara bidaiatu […]
Gurutze Fradesek Hawaiiko rankingean hamargarren amaitu du denboraldia
Gurutze Frades BASQUE TEAM triatletak amaitu berri duen denboraldiaren balantzea egin du gaur Fadurako (Getxo) Hobekuntza Teknikorako Zentruan. Joan zen larunbatean bertan Malaisiako Ironman proban bigarren sailkatu zen, eta handik itzuli berritan egin du gaurko agerraldia. Durangarrak urte borobila osatu du, besteren artean Vichyko Ironmana irabaziz Frantzian, eta Hawaii 2016rako Kona rankingean 10.en postura igoz. […]
Gurutze Fradesen 2.postu historikoa Malaysian
Gurutze Frades bigarren sailkatu da Malaysiako Iron Man proban. Basque Teameko triatletak eginiko lanean korrikako saioa izan da nabarmenena, partzial onena egin du emakumezkoetan (3:15:02), 9.onena gizonezkoak ere aintzat hartuta. Lasterketa borobila osatu du orotara, bere neurria ondo ezagututa eta Langkawiko berora eta hezetasunera primeran egokituta zegoela erakutsiz: uretatik 18. irten da, bizikleta saioan 8. […]
Gurutze Frades Malaysiako IM gogorrerako prest
Gurutze Fradesek Malaysia IronMan-eanparte hartuko du larunbat honetan, hilak 14. Langkawin egingo da proba, toki zoragarria baina aldi berean distantzia luzeko triatloi bat (3’8km igerian + 180km bizikleta + Maratoia korrika) egiteko baldintza oso gogorrak eskaintzen dituena: hezetasun eta bero handia. Zalantzarik gabe, IronMan frankiziaren zirkuituko triatloirik gogorrenetakoa da Malaysiakoa. Top5 barruan sailkatzea sekulako lorpena […]
Gurutze Fradesek 2. postu bikaina Turkiako 70.3 IM-ean
Gloria Ironman 70.3 Turkey probako podiumaren bigarren koskara igo berri da Gurutze Frades Basque Teameko triatleta. 4:28:41eko marka egin zuen, eta Alexandra Tondeur irabazleak bi minutu baino ez zizkion atera. 1.000 triatletak baino gehiagok hartu zuen parte proba honen lehen edizioan. Frades ilusioz gainezka dago hurrengo hitzorduari begira, Malaysiako Iron Man-a, azaroaren 14an. “Hemen egin […]