basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

mahai-tenisa albisteak

mahai-tenisa albisteak
Eusko  Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
03
azaroa
2019
Mahai-tenisa

Iker Sastrek brontzea jantzi du Dutch Openean, eta beste pauso bat eman du Tokio 2020ko sailkapenari begira

Iker Sastre mahai tenis egokituko jokalariak urrats garrantzitsuak ematen jarraitzen du Tokyo 2020rako bidean, Stadskanaalen (Herbehereak) jokatutako Dutch Openean brontzezko domina irabazi ondoren. Iker 2016ko Rio de Janeiroko Paralinpiar Jokoen atarian geratu zen, eta oraingoan ez du gauza bera gertatzea nahi. Basque Team-eko bikaintasun-proiektuan kide den jokalariak taldekako brontzea lortu zuen irailean Suediako Europako txapelketan, […]

31
abuztua
2018
Mahai-tenisa

Brontzea Iker Sastrerentzat Txinako Irekian

Egun hauetan Beijingen jokatu duten mahai-teniseko Txinako Irekiko banakako txapelketan brontzea jantzi du Iker Sastrek. Bilbotarra gogotsu eta indartsu aritu izan da podiumeko hirugarren tokia erdiesteko. Ikerrek multzoetako fasean partida guztiak irabazi ditu, Makao, Korea eta Japoniako aurkariak menderatuz. Final laurdenetan Munduko lehen hamarren artean kokatuta dagoen Gao Ya Ming txinatarra izan du aurkari, eta […]

04
maiatza
2017
Mahai-tenisa

“Laskon domina bat lortzea dut helburu, gutxienez brontzezkoa”

Iker Sastre bilbotarra, mahaiako tenis egokituko jokalaria, maiatzaren 6tik 9ra lehiatuko da Laskon (Eslovenia), Munduko txapelketarako puntuagarria den faktore 40-ko nazioarteko txapelketan Denboraldiko aurreko hitzorduan, Lignanoko Irekian (Italia) Ikerrek brontzezko domina bat lortu zuen bakarka eta beste brontzezko domina bat taldeka, Miguel Toledo bikotekidearekin. Oraingoan sailkapen fasea gainditzea da bere asmoa, ondoren final laurdenetakoa eta […]

05
martxoa
2017
Mahai-tenisa

Iker Sastrek beste domina bat lortu du Lignanoko Irekian

Bakarka egin zuen bezala, Iker Sastre mahai-tenis egokituko jokalariak brontzezko beste domina bat irabazi du Lignanoko Irekian (Italia), oraingoan taldekako txapelketan. Bilbotarra Miguel Angel Toledo bikotekidearekin lehiatu da klase 2-n, eta bere partida guztietan nagusitu da. Dena den, binaka ez dute bikote anfitrioia azpiratu eta azkenean Federico Cosara eta Giuseppe Vella izan dira txapeldunak kategoria […]

03
martxoa
2017
Mahai-tenisa

Iker Sastrek denboraldia hasi du Lignanoko Irekiko bakarkako lehiaketan brontzea eskuratuta

Mahai-tenis egokituko jokalariak brontzea lortu du zirkuituan klasikoa den proba batean. Txapelketak hamaikagarren edizioa bete du aurten eta bertan arituko dira 34 herrialdetako 226 kirolari, tartean bost txapeldun olinpiko. Iker Sastrek klase 2n hartzen du parte (muineko lesio larriak) buru-belarri prestatu du torneoa, 5 astetan holako lesioak dituzten kirolarien aurka jokatzeko saio espezifikoak eginez. Saio […]

10
abendua
2015
Mahai-tenisa

Iker Sastre Paralinpiar Jokoetako txartela lortzera Copa Costa Rican

Iker Sastrek gurpildun aulkiko mahai teniseko 2 klasean Rioko Paralinpiar Jokoetan jokatu nahi du, eta txartela lortzeko aukera datorren astean izango du Copa Costa Rica txapelketan, hilaren 16tik 19ra. Ranking paralinpiarrean 15. postuan dago Sastre eta urtea amaitzerako lehen hamairuen artean sartu nahi du, haiek lortuko bait dute Jokoetarako txartel zuzena. Horretarako, beraz, urteko azken […]