basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

snowboard-a albisteak

snowboard-a albisteak
Quirón
Eusko  Jaurlaritza
EITB  |  Euskal  Irrati  Telebista
18
martxoa
2018
Snowboard-a

Lucas Eguibarrek brontzea irabazi du bakarka eta zilarra taldeka Veysonnazeko Munduko Kopan

Basque Teameko riderrak ez du hutsik egin eta berriz ere erakutsi du estazio suitzarra gogoko duela. Euskal snowboardlaria podiumera igo zen han 2015ean eta 2016an eta atzo gogor borrokatu zen lehen onenen artean bukatzeko bakarkako lehiaketan, baldintzak ez baitziren egokienak izan elurte baten ondorioz. Emaitza honen ondoren, Eguibarrek Munduko Kopako sailkapen nagusian seigarren postuan amaitu […]

15
otsaila
2018
Snowboard-a

Elkarrizketa Lucas Eguibarrekin Pyeongchangeko Jokoetan parte hartu eta gero

Basque Teameko Lucas Eguibar elkarrizketatu dugu Phoenix Park estazioan Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetako snowboardcrosseko proban parte hartu eta gero. Donostiarra final zortzirenetan txapelketatik at geratu da, eroriko baten ondoren.

14
otsaila
2018
Snowboard-a

Lucas Eguibarrekin elkarrizketa Pyeongchangeko Jokoetan parte hartu aurretik

Basque Teameko Lucas Eguibar elkarrizketatu dugu Pyeongchangen. Donostiarra bihar lehiatuko da Olinpiar Jokoetan podiumera igotzeko asmoarekin.

05
urtarrila
2018
Snowboard-a

Lucas Eguibarri buruzko atalak estreinatuko du ‘BAT To PyeongChang’ erreportaje saioa asteburu honetan Euskal Telebistan

Basque Teameko snowboardlariak kontatuko du nola bizi dituen bere bigarren Olinpiar Jokoak bihar ETB2n 13:45etan eta igandean ETB1eko ‘Oreka’ programaren barruan eskainiko den erreportajean Getxo, 2018ko urtarrilaren 5ean. Korima Filmsek eta Akhonmediak ekoiztutako Basque Teamen saioak Lucas Eguibar izango du protagonista bere estreinaldian, ‘Dominaren bila’ deitutako atalean. Donostiarra 2014ko Sotxiko Olinpiar Jokoetan lehiatu zen. Orduan […]

03
apirila
2017
Snowboard-a

Lucas Eguibar snowboardlariak Munduko txapelketan lortutako bi zilarrak aurkeztu ditu Basque Teamekin lankidetza-akordioa itxi duen QuironSalud taldeko Policlinica Gipuzkoan

Lucas Eguibar bi aldiz igo da podiumera aurtengo Munduko Kopan eta zilarrezko bi domina lortu ditu Sierra Nevadako Munduko txapelketan Basque Teameko ‘rider’ak denboraldiaren balantzea egin du eta etxean, Donostian, dagoela aprobetxatuta, ekokardiograma egin diote Policlinika Gipuzkoan, QuironSalud taldeak urte baterako lankidetza-akordioa itxi baitu fundazioarekin Lucas Eguibar pozik azaldu da denboraldi honetan egindako lanarekin; batez […]

13
martxoa
2017
Snowboard-a

Lucas Eguibarrek bigarren domina eskuratu du Sierra Nevadako Munduko txapelketan

Basque Teameko ‘rider’ak lasterketa bikaina egin du eta zilarrezko domina eskuratu du bere bikotekide Regino Hernandezekin taldekako snowboardcrosseko finalean Sierra Nevada, 2017ko martxoaren 13an. Mundial batean egindako bere laugarren parte-hartzean, Sierra Nevadako Munduko txapelketako snowboardcrosseko bakarkako finalean zilarrezko domina jantzi zuen atzo Lucas Eguibarrek, eta gaur donostiarra podiumera igo da berriro Granadako estazioan, Regino Hernandez […]

12
martxoa
2017
Snowboard-a

Lucas Eguibarrek zilarrezko domina irabazi du Sierra Nevadako Munduko txapelketan

Donostiarra bigarren izan da, Pierre Vaultierren atzetik Itsasoaren ondoan jaio arren, oso goiz ikasi zuen eskiatzen, bere gurasoek bi urterekin piztu baitzioten elurrarekiko zaletasuna. Hamabost urterekin snowboard taula ezinbesteko elementu bilakatu zen berarentzat, eta gaur elementu horrek loria eman dio Sierra Nevadan. Lucas Eguibarrek zilarrezko domina lortu du emozioz jositako snowboardcrosseko finalean. Basque Teameko rider-ak […]

11
otsaila
2017
Snowboard-a

Lucas Eguibarrek Feldberg-eko Munduko Kopan zilarra eskuratu du, Sierra Nevadako Munduko Txapelketarako hilabete baino falta ez denean

‘Rider’ donostiarrak 23 urte bete zituen ostegunean eta gaur ederto ospatu du urtebetetzea, snowboard cross-eko Munduko Kopan bere zortzigarren podiuma lortuta. Modalitate honetan launaka (edo seinaka) lehaitzen dira bihurgune itxiak, saltoak eta moduluak dituen zirkuituan. Sotxiko 2014ko Olinpiar Jokoetan urrea eta Munduko Kopako azken edizioan Kristalezko Globoa bereganatu zituen Pierre Vaultier frantziarrak irabazi du proba […]

06
martxoa
2016
Snowboard-a

Lucas Eguibarrek Veysonnazeko Munduko Kopako proba irabazi du berriro

Lucas Eguibarrek, snowboard-eko (boardercross) Munduko Kopako azken irabazleak, Suitzako estazioan garaipena eskuratu du berriz, finalean Nick Baumgartner estatubatuarra eta Alessandro Haemmerle austriarra menderatuta. Lucas Eguibarren bigarren garaipena da gaurkoa Munduko Kopan. Iaz ere bertan lortu zuen lehenengoa. Veysonnazen lortutako lehenengo postua denboraldiko bere emaitzarik onena da, Sunny Valleyko estazio errusiarrean otsailaren 21ean egindako 3. Postua […]

21
otsaila
2016
Snowboard-a

Lucas Eguibarrek denboraldiko lehenengo podiuma lortu du Sunny Valleyn, Errusian

Lucas Eguibar donostiarrak, snowboard-eko boardercross-eko Munduko Kopako azken irabazleak, asteburu honetan lortu du denboraldiko bere lehenengo podiuma Errusiako Sunny Valley estazioan. Poba Pierre Vaultier frantziarrak irabazi du, diziplinako olinpiar txapeldunak. Eguibar, Sotxiko neguko Olinpiar Jokoetan diploma, hirugarren izan da Sunny Valleyn, Vaultier eta Christopher Robanske kanadiarraren atzetik. Larunbateko sailkapen txandan nagusitu ondoren, final zortzirenetako txanda […]