basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

errugbia albisteak

errugbia albisteak
Quirón
Eusko  Jaurlaritza
EITB  |  Euskal  Irrati  Telebista
22
uztaila
2018
Errugbia

Barbara Pla, Amaia Erbina eta Uribarri Barrutieta errugbi jokalariek bosgarren postuan bukatu dute San Frantziskoko Munduko txapelketa

Zazpiko Munduko txapelketarekin, konbinatuak era ederrean amaitu du denboradldi bikaina, World Serieetan ere emaitza aipagarriak izan baitzituzten emakumeek San Frantziskoko Munduko txapelketa honetan Zeelanda Berria, Frantzia, Australia eta Estatu Batuetako potentziek baino ez dute amaitu Barbara Pla, Amaia Erbina eta Uribarri Barrutietaren selekzioaren gainetik. Pedro de Matiasek gidatutako taldea zerrendako bigarren selekzio europear onena izan […]

04
uztaila
2018
Errugbia

“Datorren urtean jokatuko ditugu Tokiorako sailkapenak eta ahal dugun guztia egingo dugu”

Londreseko torneoan izan zuen azpiluxazioagatik egin dioten ebakuntza oso ongi irten da BASQUE TEAMeko errugbi jokalaria oso pozik azaldu da aurten World Seven Seriesetako mailari eutsi diotelako “Gustora nago. Ebakuntza ongi atera da. Sorbalda gaizki neukan Londreseko txapelketa jokatzen atera zitzaidalako. Medikuek ahal izan duten guztia egin dute eta ondo atera da. Hezur txiki bat […]

30
apirila
2018
Errugbia

“Munduko txapelketara ondo helduko garela uste dut, baina Tokioko Jokoetan benetan lehiakorrak izan gaitezke”

Selekzioak laugarren postuan bukatu zuen Japoniako Munduko Seriea urrezko finalerdirako sailkatu ondoren; hau ez zen 2012-2013 denboralditik gertatzen Basque Teameko Barbara Pla errugbi jokalaria baikor da zazpiko errugbiko emakumezkoen selekzioa izaten ari den garapenarekin. Barbarak Basque Teamek bekatutako Amaia Erbinarekin eta beste euskal jokalari batzuekin osatzen du taldea, Uribarri Barrutieta, Enara Cacho eta orain lesionatuta […]

22
apirila
2018
Errugbia

Laugarren postua zazpiko errugbiko neskentzat Kitakyushun

Zazpiko errugbiko emakumezkoen selekzioak urteko bere hirugarren Mundu Seriea bukatu du laugarren postua erdietsita, brontzezko dominaren borrokan Australiaren kontra 19-5 galduz. Urrezko finalerdian ezin izan dute Frantzia gainditu eta berriz ere australiarrekin neurtu behar izan dituzte indarrak. Taldekako fasean, berriz, garaipena lortu zuten aussien aurka. Basque Teamek bekatutako Barbara Pla eta Amaia Erbinaren taldeak txapelketa […]

17
uztaila
2017
Errugbia

Zazpiko errugbiko gizonezkoen selekzioak hirugarren bukatu du Europako txapelketan

Ignacio Martin eta Igor Genua gipuzkoarrak partaide izan duen Pablo Feijoo donostiarrak gidatutako selekzioak Exeterreko txapelketako final laurdenetan galdu du Portugalen aurka 14 eta 21, eta 2018an San Frantziskon jokatuko duten Munduko txapelketan parte hartzeko aukerak galdu ditu horrela. Txartelak Europako txapelduna izan den Errusiak eta bigarren bukatu duen Irlandak bereganatu dituzte. Espainiako selekzioak hirugarren […]

09
apirila
2017
Errugbia

Pablo Feijook gidatutako Igor Genua eta Ignacio Martinen zazpiko errugbiko taldeak World Series txapelketa jokatuko du

Zazpiko errugbiko gizonezkoen estatuko selekzioak Munduko Serieetarako sailkapen txapelketa irabazi du Hong Kong-en Alemania 7-12 menderatuta. Beraz, datorren urtean Core Team gisa jokatuko dituzte HSBC Sevens World Series-ak. Feijooren gizonak 12-21 nagusitu zaizkio Papuari, baina sufritu behar izan dute Alemaniaren kontra. Alemaniarrak hobeak izan dira finaleko lehen zatian; dena den, bigarrenean hobera egin dute Feijorenek […]

20
uztaila
2016
Errugbia

Ignacio Martin, Pablo Feijoo eta Igor Genua selekzioarekin deituta Riorako zazpiko errugbian

Jose Ignacio ‘Tiki’ Inchaustik ezagutzera eman du zazpiko errugbiko gizonezkoen selekzioa osatuko dutenen zerrenda. Horren barruan daude Basque Teameko Ignacio Martin, Pablo Feijoo eta Igor Genua. Selekzioak indarrak neurtuko ditu Hegoafrikarekin, Australiarekin (biak abuztuaren 9an) eta Frantziarekin (abuztuaren 10ean). Euren asmoa gitxienez partida bat irabaztea litzateke. Horrela, final laurdenetan sartuko lirateke hirugarren postuetako bi oneen […]

18
uztaila
2016
Errugbia

Barbara Pla, Amaia Erbina eta Angela Del Pan Rio 2016rako deialdian sartu dituzte zazpiko errugbian

Espainiako Errugbi Federazioak gaur eman du ezagutzera Olinpiar Jokoetan lehiatuko diren emakumezkoen zerrenda eta horretan sartu ditu Barbara Pla, Amaia Erbina eta Angela Del Pan. Zazpiko errugbiko gizonezkoen taldeak Riorako txartela lortu eta aste betera, Jose Antonio Barrioren neskek ere pasea lortu zuten Dublinen jokatutako aurreolinpikoan. Egindako lana gakoa izan da, Riorako bidearen azken etapan, […]

17
uztaila
2016
Errugbia

Zazpiko errugbiko mutilek Hong Kongerako sailkapen txapelketa jokatuko dute

Zazpiko errugbiko gizonezkoen selekzioak bosgarren lekuan amaitu du Europako Sari Nagusien Seriea, Alemania eta Georgiaren aurretik; horrela zirkuito honetarako zuen helburua lortu du: 2017ko Hong Kongeko Munduko Serieetarako sailkapen txapelketan sartzea. Moskun zazpigarren bukatu zuten, Exeterren hirugarren eta Gdynian, azken txapelketan, laugarren izan dira. Emaitza hauei esker bosgarren izan dira Europan Britaninia Handiko, Errusiako eta […]

10
uztaila
2016
Errugbia

Zazpiko errugbiko gizonezkoen taldeak hirugarren bukatu du Exeterren

Zazpiko errugbiko gizonezkoen selekzioak hirugarren bukatu du Exeterren, brontzearen borrokan Errusia 17 eta 7 azpiratu eta gero. Europako Sari Nagusien bigarren seriea izan da honakoa. Inchaustiren mutilak lehenengoak izan ziren taldekako fasean, partida guztiak irabazita. Final laurdenetan 26 eta 0 hartu zuten mendean Alemania eta Europako txapelduna den Frantziaren aurka 0 eta 31 galdu zuten […]

08
uztaila
2016
Errugbia

Zazpiko errugbiko gizonezkoen eta emakumezkoen taldeetako euskal ordezkariak protagonistak izango dira ‘BAT To Rio’ saioan bihar, ETBn

Ignacio Martin, Pablo Feijoo, Igor Genua, Barbara Pla, Angela del Pan eta Amaia Erbina Rioko Jokoetako bere parte-hartzearen inguruan mintzatuko dira 1924ko edizioan izan zen azkenengoz errugbia olinpiar kirol. 92 urte igaro dira azken aldiz zaleek errugbi jokalariak olinpiar titulu bat lortzeko b orrokan ikusi zituztenetik. Urte askotan, barneko eta kanpoko presioen bitartez, Jokoetara bueltatzeko […]

26
ekaina
2016
Errugbia

Barbara Pla, Amaia Erbina eta Angela del Pan zazpiko errugbiko jokalariek Rion lehiatzeko plaza eskuratu dute

Zazpiko errugbiko emakumezkoen selekzioa Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetarako sailkatu da Dublingo errepeska txapelketan Rusia 19 eta 12 menderatu eta gero. Bere lana defentsa ikaragarrian (ez diote punturik egin bost partidetan) eta pazientziaz egindako erasoan oinarritu da. Bi faboritoak, Errusia eta Espainia, finalera heldu dira lehen fase itzela biribildu ostean. Espainiako selekzioak arazoak izan ditu […]

19
ekaina
2016
Albisteak

Ignacio Martin, Pablo Feijoo eta Igor Genua errugbi jokalariek Rioko Jokoetan lehiatzeko txartela lortu dute

Zazpiko errugbiko gizonezkoen selekzioa Olinpiar Jokoetarako sailkatu da finalaren azken jokaldian Samoa menderatu eta garaipen historiko eta epikoa lortu ostean. Estatuko konbinatuak Rio 2016rako azken plaza eskuratu du, Monakoko aurreolinpikoan parte hartu duten beste 15 selekzioen artean nagusitu eta gero. Olinpiar ametsak mirari bat eskatzen zuen eta mirari hori azken unean heldu da, azkenengo segundoan. […]

18
apirila
2016
Albisteak

Igor Genua, zazpiko errugbian selekzioak sarri deitzen duen jokalaria, Basque Teamen goi mailako beka-programara batu da

Joan den denboraldian lortutako emaitzek eman diote Igor Genua Hernaniko errugbi jokalariari Basque Teameko goi mailako beka programan sartzeko puntuazioa. Genuak gaur eguerdian sinatu du Fundazioan sartu ahal izateko kontratua Basque Teameko koordinatzailearekin, Olatz Legarzarekin. Igor Genua (Hernani, 1988) estatuko selekzioarekin jokatzen du zazpiko errugbian. 20 15ean gizonezkoen FIRA serieetako Europako Txapelketan txapeldunordea izan zen. […]