attentionTelefono zenbakia aldatu dugu: 94 403 28 70
basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

arraunketa albisteak

arraunketa albisteak
Quirón
Eusko  Jaurlaritza
EITB  |  Euskal  Irrati  Telebista
Kolaboratzaileak
18
urria
2017
Arraunketa

“Hemendik 2020ra horrela lan egiten, maila honetan lehiatzen eta goian egoteko asmoa izaten jarraitzea espero dut”

Jon Carazok denboraldiaren inguruko hausnarketa egin du, Sarasotan (Florida) arraun olinpikoko Munduko txapelketa jokatu ondoren Basque Teameko arraunlariarentzat aurtengoa denboraldi nahiko ona izan da, oso luze joan den arren: kanpainiak 13 hilabete iraun ditu. 2016koa urte zaila izan zen, Rioko Jokoetarako olinpiar sailkapena lortzeko borrokatu zen Jon, baina azkenean ez zuen pasea erdietsi. Behin aurreko […]

07
maiatza
2017
Arraunketa

Brontzea Jon Carazorentzat olinpiar arrauneko Belgradeko Munduko Kopan

Jon Carazo bizkaitarrak brontzezko domina eskuratu du Serbian Jaime Canalejo, Ismael Montes eta Javier García taldekideekin batera lemazain gabeko lauko ontzian (-4M). Pasea lortu zuten euren txandan bigarren sailkatuta (6:11.960) Holandako ontzi baten atzetik (6:06.160) baina finalean sartu ziren seigarren denbora onenarekin. Gaurko jardunaldian hirugarren postuan amaitu dute, 6:13.21eko denbora eginda, bigarren ontzi holandarraren atzetik […]

09
maiatza
2016
Arraunketa

Basque Teameko goi mailako kirol programak arraunketa olinpikoan beste bi fitxaketa egin ditu: Ander Zabala eta Imanol Garmendia

Brandenburgeko Europako Txapelketan parte hartu dute asteburu honetan eta handik zuzenenan etorri dira gaur Fadurara (Getxo) Imanol Garmendia eta Ander Zabala, Basque Teameko Olatz Legarza koordinatzailearekin biltzeko eta kontratua sinatzeko. Akordio honen bitartez bi arraunlariak sartu dira Basque Teamek goi mai lako kirola sustatzeko duen programan. Ander Zabala (Santurtzi, 1992) eta Imanol Garmendia (Donostia, 1992) […]