basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

piraguismoa albisteak

piraguismoa albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
25
ekaina
2019
Piraguismoa

Begoña Lazkano piraguistari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetan finalera igaro ondoren

Basque Teameko bekaduna den Begoña Lazkano K4-500 metroko proban finalera pasatu da Minskeko Joko Europearretan. Goizeko sailkapen txandetan ez dute finalerako txartel zuzena eskuratu, baina sendo aritu dira arratsaldeko finalerdietan eta bigarren postuan bukatuta, finalerako pasea erdietsi dute. Danimarkako taldeak baino ez du gainditu Begoren laukotea. EUROPEAR JOKOAK 2019ko ekainaren 21etik 30era Bieloerrusiako Errepublikak 2. […]

25
ekaina
2019
Piraguismoa

Iñigo Peña piraguistari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetan finalerako sailkatu eta gero

Basque Teameko bekaduna den Iñigo Peña finalerako zuzenean sailkatu da Minskeko Europear Jokoetako K2-1.000 metrokoan, Paco Cubelos ontzikidearekin batera. Euren ohiko estrategiari eutsita, lehen metroetan indarrak gordetzea erabaki dute eta azken metroetarako utzi dituzte. Bigarren postuan bukatu dute euren txanda, Rion txapeldun olinpikoak izan ziren alemaniarren atzetik. EUROPEAR JOKOAK 2019ko ekainaren 21etik 30era Bieloerrusiako Errepublikak […]

24
ekaina
2019
Piraguismoa

Begoña Lazkano piraguistari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetan lehiatu aurretik

Basque Teameko bekaduna den Begoña Lazkano K4-500 metroko proban lehiatuko da Minskeko Joko Europearretan. Abuztuan Szegeden (Hungaria) jokatuko duten Munduko txapelketari begira hazten eta detaileak ajustatzen jarraitu nahi dute. EUROPEAR JOKOAK 2019ko ekainaren 21etik 30era Bieloerrusiako Errepublikak 2. Europear Jokoak hartuko ditu: lau urtetik behin Europako Olinpiar Batzordeek antolatutako hainbat kiroletako europear kontinenteko atleten arteko […]

24
ekaina
2019
Albisteak

Iñigo Peña piraguistari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetan lehiatu aurretik

Basque Teameko bekaduna den Iñigo Peña bihar hasiko da lehian Minskeko Joko Europearretan. Paco Cubelosekin batera, bihar K2-1.000 metrokoan sailkapen txanda izango du. Iñigok eta Pacok brontzezko domina bereganatu zuten 2018ko Belgradeko Europako txapelketan eta zilarra Portugalen jokatutako Munduko txapelketan, eta podiumera igotzea da euren helburua. EUROPEAR JOKOAK 2019ko ekainaren 21etik 30era Bieloerrusiako Errepublikak 2. […]

02
ekaina
2019
Piraguismoa

Samuel Hernanzi egindako elkarrizketa Pauko Europako txapelketan finaletik kanpo geratu eta gero

Basque Teameko Samuel Hernanz palista ez da finalerako sailkatu Pauko piraguismo eslalomeko Europako txapelketan. Samuel 21. izan da, eta bi zigor izan ditu, 15. eta 24. ateetan.  

02
ekaina
2019
Piraguismoa

Klara Olazabali egindako elkarrizketa Pauko Europako txapelketan finaletik kanpo geratu ondoren

Klara Olazabalek, Basque Teamek eta Euskal Kanoe Federazioak martxan jarritako bikaintasun proiektuan dagoen palistak, ez du lortu finalerako pasea Paun jokatzen ari diren Europako txapelketan. Klarak 12. bukatu du. 3. atean egindako akatsa konpondu duen arren, gero beste batzuk egin ditu 22, 24 eta 26. ateetan. 

01
ekaina
2019
Piraguismoa

Maialen Chourrauti egindako elkarrizketa Pauko Europako txapelketan finaletik at geratu eta gero

Maialen Chourraut Basque Teameko palista Pauko Europako txapelketako finaletik at geratu da 12 ehunenekorengatik. Lasartearrak piraguaren kontrola galdu du ibilbidearen erdialdean erremonte batetik irtetean eta hori dela eta, ez da ate bat saltatu du. Akatsa konpontzeko erremontada epikoa egin du eta maisutasunez zuzendu du jaitsiera. Une horretan Maialen finalera pasatzeko moduan zegoen; dena den, ibilbidearen azken […]

31
maiatza
2019
Piraguismoa

Klara Olazabali egindako elkarrizketa Pauko Europako txapelketan finalerdietara igaro ondoren

Klara Olazabalek, Basque Teamek eta Euskal Kanoe Federazioak martxan jarritako bikaintasun proiektuan dagoen palistak, lortu du finalerdietarako txartela Paun jokatzen ari diren eslalomeko Europako txapelketan. Klarak hiru ate ukitu ditu, 2.a, 20.a eta 24.a eta 30. postuan bukatu du C1eko lehen txanda. Dena den, errepeskan ez du akatsik egin eta laugarren izan da, hurrengo errondarako […]

31
maiatza
2019
Piraguismoa

Joan Crespori egindako elkarrizketa Pauko Europako txapelketan finalerdietarako sailkatu ondoren

Joan Crespo Basque Teameko palista zuzenean finalerdietara sailkatu da Paun jokatzen ari diren Europako txapelketan. Joanek ez du akatsik egin bere jaitsieran, K1 kategorian, eta hurrengo errondarako txartel zuzena erdietsi du horrela. 18. izan da gaur.

31
maiatza
2019
Piraguismoa

Samuel Hernanzi egindako elkarrizketa finalerdietarako sailkatu eta gero

Basque Teameko Samuel Hernanz palista bere buruarekin oso seguru eta trinko azaldu da egindako lehen jaitsieran eta Paun jokatzen ari diren piraguismo eslalomeko Europako txapelketan finalerdietara igaro da zuzenean. Samuel eroso dago piragua berriarekin eta gaur garbi utzi du, zigorrik gabeko jaitsiera oso ona eginda. Oso azkar bajatu da, batez ere ibilbidearen lehen erdian. Hamargarren […]

30
maiatza
2019
Piraguismoa

Ander Elosegiri egindako elkarrizketa Pauko Europako txapelketan finalerdietarako sailkatu ondoren

Ander Elosegi Basque Teameko palistak bigarren txanda jokatu behar izan du finalerdietarako sailkatzeko Paun jokatzen ari den piraguismo eslalomeko Europako txapelketan. Irungoak 20. atea ukitu du eta 19. postuan amaitu du jardunaldiko lehen txanda C1 kategorian. Dena den, bigarren txandan, 21. atean zigorra izan duen arren, laugarren bukatu du Setikis, Tasiadis eta Martikanen atzetik, eta […]

30
maiatza
2019
Piraguismoa

Maialen Chourrauti elkarrizketa Pauko Europako txapelketako finalerdirako sailkatu eta gero

Maialen Chourraut Basque Teameko palistak finalerdietarako sailkapena lortu du zuzenean Paun jokatzen ari diren piraguismo eslaloneko Europako txapelketan. Lasartearra, 17. atean zigorra izan duen arren, bere nabigazioarekin oso gustura aritu da eta 2. postuan amaitu du jardunaldiko lehen txanda, K1ean. Ricarda Funk alemanak baino ez du bukatu bere aurretik; beraz, hurrengo errondarako sailkapen zuzena erdietsi […]

30
maiatza
2019
Piraguismoa

Samuel Hernanzi egindako elkarrizketa Pauko Europako txapelketa hasi aurretik

Piraguismo eslaloneko denboraldia hasiko da eta gure palistek lehen hitzordu garrantzitsua izango dute Paun, Europako txapelketan. Samuel Hernanzekin egon gara lehia hasi aurretik.

29
maiatza
2019
Piraguismoa

Elkarrizketa Maialen Chourrauti Pauko Europako txapelketan lehiatu aurretik

Piraguismo eslaloneko denboraldia hasiko da eta gure palistek lehen hitzordu garrantzitsua izango dute Paun, Europako txapelketan. Maialen Chourraut txapeldun olinpikoarekin egon gara lehia hasi aurretik.

24
maiatza
2019
Piraguismoa

TXOSTENA: Piraguismo eslalomeko Europako txapelketa Paun

Piraguismo eslalomeko Europako txapelketako txostena jaitsi Pauko piraguismo eslalomeko Europako txapelketan bost palista izango ditugu lehian eta Basque Team Fundazioa han izango da euren nondik norakoen berri ematen. Hauek izango dira gure parte-hartzaileak (txostenean informazio gehiago): Pau (maiatzak 29-ekainak 2) Maialen Chourraut (K-1) Klara Olazabal (C-1) Samuel Hernanz (K-1) Joan Crespo (K-1) Ander Elosegi (C-1)

14
maiatza
2019
Piraguismoa

Proiektuetako kirolariak ezagutzen: TELMO FERNANDEZ

Etorkizun oparoa duten kirolariak Basque Team Fundazioak, Euskal Federazioekin batera, martxan jarritako proiektuetan lanean ari dira datozen hitzordu olinpiko eta paralinpikoetarako sailkapena lortzeko. Gaur Telmo Fernandez ur lasaietako piraguistarekin egon gara.