basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

piraguismoa albisteak

piraguismoa albisteak
Eusko  Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
27
iraila
2017
Piraguismoa

Maialen Chourrautekin izan gara Pauko Munduko txapelketan dituen asmoei buruz berbetan

Lasarteko palistari urre hau baino ez zaio falta koroa hirukoitza lortzeko. Urrezko domina eskuratu zuen Rio de Janeiroko 2016ko Jokoetan eta 2015eko Europako txapelketan.

27
iraila
2017
Piraguismoa

Samuel Hernanz eta Joan Crespo finalerdietarako sailkatu dira Pauko Munduko txapelketan

Samuel Hernanz eta Joan Crespo zuzenean igaro dira finalerdietara Paun jokatzen ari diren Munduko txapelketan.  Samuel hirugarren izan da sailkapeneko lehen txandan 78.59 (+0.69) denbora eginda. Joanek, bestalde, seigarren amaitu du 79.15 (+1.25) denborarekin. Biak gustura azaldu dira egindako lanarekin lehen txandaren ostean.   Klara Olazabalek, bestalde, ez du pasea lortu. Bigarren txanda, errepeska jokatu behar […]

21
iraila
2017
Piraguismoa

Gure sei palista lehiatuko dira Paun irailaren 23tik urriaren 1era jokatuko den Munduko txapelketan

Parte-hartzaile euskaldunak Paun: txostena Pauk antolatuko du orain arte egindako Munduko txapelketarik handiena eta hor izango ditugu lehian gure palistarik ospetsuenak: Maialen Chourraut, Irati Goikoetxea, Klara Olazabal, Samuel Hernanz, Joan Crespo eta Ander Elosegi. 57 herrialdetako 500 kirolari baino gehiagok hartuko dute parte Frantziako herrian; horien artean 2016ko Rioko Jokoetako dominadunak eta aurreko Munduko txapelketetan […]

16
uztaila
2017
Piraguismoa

Urrea Iñigo Peñarentzat Europako txapelketako K4-1.000 metrokoan

Atzo K2-1.000 metrokoan lortutako brontzearen ostean, Basque Teameko palistak gaur bigarren domina jantzi du Plovdiveko Europeoan (Bulgaria) Getxo, 2017ko uztailaren 16an. Iñigo Peña, Paco Cubelos , Marcus Cooper eta Javier Cabañinen ontzia jaun eta jabe izan da eta 02:54.374ko denboran geratu du kronoa, laukote poloniarraren (02:54.658) eta eslovakiarraren (02:54.666) aurretik. Eslovakia 2015ean munduko txapelduna izan […]

15
uztaila
2017
Piraguismoa

Iñigo Peñak brontzea irabazi du Europako txapelketako K2-1.000 metrokoan

Basque Teameko palistaren ontziak alemaniarren eta serbiarren atzetik bukatu du A finala Iñigo Peña eta Francisco Cubelos ondo baino hobeto moldatzen dira elkarrekin, eta gaur berriz ere erakutsi dute Plovdiven (Bulgaria) jokatzen ari diren pistako piraguismoko Europako txapelketan. Gaur brontzezko domina irabazi dute 00:03:14.056ko denbora eginda. Atzo euren sailkapen txandan bigarren denborarik onena lortu zuten […]

10
uztaila
2017
Piraguismoa

“Europako txapelketan dominen borrokan ibiltzea edo dominen bat lortzea, emaitza ona izango litzateke”

Szeged eta Belgradeko Munduko Kopetan lortutako bi urreek olinpiar zikloa ondo hasteko indarra ematen diotela dio  Basque Teameko Iñigo Peña palistak Iñigo Peña pistako piraguistak denboraldiko lehen erronkari egingo dio aurre: uztailaren 14tik 16ra Plovdiv-en (Bulgarian) jokatuko duten Europako txapelketa.   Denboraldiaren hasiera ez zen erraza izan zumaiarrarentzat, Nazioarteko Federazioak olinpiar programako probak aldatzea erabaki, […]

18
ekaina
2017
Piraguismoa

Urrea Maialen Chourrautentzat Pragako Munduko Kopan

Basque Teameko Maialen Chourraut palistak, 104.68ko markarekin eta denbora-zigorrik gabe, Kimberley Woods britainiarraren (104.92) eta Ricarda Funk alemanaren (108.06) aurretik bukatu du denboraldiko lehenengo Munduko Kopan, Pragan, piraguismo eslalomeko K1 proban. Finalean alemaniarrak denborarik onena egin duen arren (104.06) 4 segundoko zigorra izan, eta hirugarren postuarekin konformatu behar izan du azkenean. Lasartearrak atzo sailkapeneko lehen […]

03
ekaina
2017
Piraguismoa

Beste urre bat Iñigo Peñarentzat K2-1.000 metrokoan, oraingoan Belgraden

Orain dela aste bat Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek ezustekoa eman zuten Szeged-eko Munduko Kopako K2-1.000 metrokoan garaipena lortu zutenean, eta zazpi egun geroago hura kasualitate hutsa ez zela izan baieztatu dute Belgraden ere irabazita. Atzetik etorrita, bikoteak beste aurkari guztiak gainditu ditu eta garaipena erdietsi du 3.10.148 denborarekin. Hoff eta Gross alemanak bigarren izan […]

02
ekaina
2017
Piraguismoa

Maialen Chourrautek eta Irati Goikoetxeak, Marta Martinezekin batera, zilarra eskuratu dute K1-eko taldekako proban, Taceneko Europako txapelketan

Etxeko Ursa Kragelj-ek, Eva Tercelj-ek eta Ajda Novak-ek baino ez dute Basque Teameko kirolarien hirukotea gainditu kronoa 122.80ko denboran geratuta (2 segundoko zigorra barne). Maialenek, Iratik eta Martak, zigor berdinarekin, zilarra eraman dute 125.68ko denborarekin. Brontzea frantziarrentzat izan da 6.79-ra.

30
maiatza
2017
Piraguismoa

“Lehenengo Esloveniako Europako txapelketan parte hartu behar dudan arren, Pauko Munduko txapelketa izango da denboraldiko hitzordu nagusia”

Rio 2016ko urrezko dominaduna alderdi batzuk hobetzeko lan egiten ari da, obsesionatu barik, baina Tokio 2020ko Jokoekin buruan Maialen Chourrautek ez zuen arazorik izan estatuko taldean sartzeko Munduko Kopetarako eta Europako txapelketarako Seu d´Urgelleko eta Pauko hautazko proben ondoren. Proba horiek egin ostean, Maialenez gain, taldean sartu ziren Joan Crespo, Samuel Hernanz eta Irati Goikoetxea […]

29
maiatza
2017
Albisteak

Brontzezko domina Begoña Lazkanorentzat Szeged-eko Munduko Kopan, K4-500 metroko modalitatean

Ontziak aurreikusitakoa gainditu du batera lanean oso denbora gutxi daramaten arren. Bego Lazkanok brontzezko domina jantzi du asteburu honetan Szegedeko Munduko Kopako K4-500 metrokoan, Isa Contreras, Alicia Heredia eta Sara Ouzanderekin batera. Emaitza bikaina lortu zuten Hungarian, aurreikuspen guztiak hautsiz.   Hasiera batean batera entrenatzen oso denbora gutxi daramaten K4ko ontziaren kirolarien asmoa lehenengo hamaiken […]

27
maiatza
2017
Piraguismoa

Iñigo Peñak urrezko domina jantzi du Szeged-eko Munduko Kopan, K2-1.000 metroko modalitatean munduko errekorra hautsita gainera

Basque Teameko Iñigo Peña palistak eta Talaverako Paco Cubelosek osatutako bikoteak lehenengo postua bereganatu du aste honetan Szeged-en (Hungarian) jokoan den pistako piraguismoko Munduko Kopan, K2 1.000 metroko modalitatean. Iñigo Peñak eta bere bikotekidean gaur jokatutako finala irabazi dute eta gainera Munduko errekor berria ezarri dute, 3:05:624ko denborarekin, Alemaniak 2014. urtean lortutako 3.06.792koa hautsita. Munduko […]

17
abuztua
2016
Piraguismoa

Maialen Chourraut etxean dago jadanik, Rioko 2016ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi ondoren

Piraguista gipuzkoarrak 33 urte dituela eta Olinpiar Jokoetan egindako hirugarren parte-hartzean lortu du podiumaren goiko aldera igotzea, Londresen irabazi zuen brontzezko dominaren ondoren.     Maialen Chourraut piraguista etxean dago jadanik, ostegunean Rioko 2016ko Olinpiar Jokoetako K1 slalomeko urrezko domina irabazi ondoren, eta, lehen prentsaurrekoa eskaini du komunikabideen aurrean. Agerraldian, ondo-ondoan izan zituen Cristina Uriarte […]

14
abuztua
2016
Piraguismoa

Ander Elosegi, slalomeko diploma olinpikoaren irabazlea, etxean dago jadanik

Basque Teameko palista pozik azaldu da C1 kategoriako ondoz ondoko hirugarren diploma irabazteagatik, nahiz eta domina bat irabazteko asmotan abiatu zen Piraguista Xabi Taberna eta Aritz Fernandez Basque Teameko slalom taldeko bi entrenatzaileekin batera iritsi da. Ander Elosegi Riotik Loiuko aireportura iritsi da gaur arratsaldean, Olinpiar Jokoetan ondoz ondoko hirugarren diploma irabazi ondoren. Basque Teameko […]

11
abuztua
2016
Albisteak

Urregorria Maialen Chourrautentzat

Maialen Chourrautek urrezko domina eskuratu du gaur arratsaldean K1 slalom piraguismoan, jaitsiera ikusgarria egin ondoren. BASQUE TEAMeko piraguistak aurreikuspen guztiak bete ditu, Londresko 2012ko Jokoetan egin zuen jardun apartaren eta geroko bilakaeraren ondoren, orduko hitzordu olinpiko hartan brontzezko domina irabazi baitzuen. Horrenbestez, Maialenek urrezko domina irabazi duten euskal kirolari olinpikoen zerrendan sartu da: Jose de […]

19
ekaina
2016
Piraguismoa

Maialen Chourraut podiumera igo da berriro, oraingoan brontzea irabazita Pauko Munduko Kopan

Piraguistak hirugarren postua erdietsi du Pauko Munduko Kopan, K1eko jaitsieran. Londresen brontzezko domina lortu zuen Maialenek eta Riora begira sentsazio onak utzi dizkigu beste behin. Pasa den astean urrezko domina bereganatu zuen La Seu d´Urgellen eta aste honetan podiumera igo da berriro. Maialenek laugarren tokian bukatu du emakumezkoen K1eko finalerdia, bi ukitu eta 110.20ko denbora […]