basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

piraguismoa albisteak

piraguismoa albisteak
Eusko  Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
26
iraila
2018
Piraguismoa

Miren Lazkanori elkarrizketa Rioko Munduko txapelketan parte hartu aurretik

Miren Lazkano palistaren adierazpenak Rio de Janeiroko Munduko txapelketan parte hartu aurretik. Urte oso erregularra egin ondoren, Lazkanok denboraldia biribildu nahi du Munduko txapelketa absolutuan. 23 urtez azpikoan urrezko domina irabazi zuen taldekako proban.

25
iraila
2018
Piraguismoa

Elkarrizketa Ander Elosegiri Rioko Munduko txapelketan lehiatu baino lehen

Ander Elosegi palistaren adierazpenak Rio de Janeiroko Munduko txapelketan parte hartu aurretik. Urte erraza izan ez duen arren, Irungo piraguista ilusioz itzuli da Deodoroko kanalera. Bertan irabazi zuen diploma azken Olinpiar Jokoetan. Bere iritziz, finalean sartzea da eman beharreko lehen urratsa, hortik aurrera aurreikuspenik egitera ez da ausartzen. 

25
iraila
2018
Piraguismoa

Maialen Chourrauti egindako elkarrizketa Rioko Mundialean lehiatu aurretik

Maialen Chourraut txapeldun olinpikoaren adierazpenak Rio de Janeiroko Munduko txapelketan parte hartu aurretik. Olinpiar Jokoetan, Europako txapelketan eta Munduko Kopetan dominak lortu ditu Maialenek eta Munduko txapelketakoa falta zaio palmares biribila izateko. 

25
iraila
2018
Piraguismoa

Irati Goikoetxeari egindako elkarrizketa Rioko Mundialean lehiatu aurretik

Irati Goikoetxea palistaren adierazpenak Rio de Janeiroko Munduko txapelketan parte hartu aurretik. Irati Goikoetxeak detaileak zaindu nahi ditu hitzordu handi honetan finalerako sailkapena lortzeko, hori baita bere helburua. 

19
iraila
2018
Piraguismoa

TXOSTENA: Rio de Janeiroko piraguismo eslalomeko Munduko txapelketa

Jaitsi Rio de Janeiroko piraguismo eslalomeko Munduko txapelketako txostena Rioko piraguismo eslalomeko Munduko txapelketan sei palista izango ditugu lehian eta Basque Team Fundazioa han izango da euren nondik norakoen berri ematen. Hauek izango dira gure parte-hartzaileak (txostenean informazio gehiago): Rio de Janeiro (Irailak 25-30) Maialen Chourraut (K-1) Irati Goikoetxea (K-1) Miren Lazkano (C-1) Samuel Hernanz […]

08
iraila
2018
Albisteak

Maialen Chourraut Basque Teameko palistak zilarra jantzi du Seun

Txapeldun olinpikoak zilarrezko domina lortu du K-1 kategorian denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetakoan, Munduko Kopako azken proban, Seu d´Urgellen. 2017an brontzea erdietsi zuen bertan eta urrea 2016an. Lasartearra oso sendo aritu izan da asteburu osoan, ondo baino hobeto ezagutzen duen eta askotan dominak ematen dizkion kanalean. Maialenek hirugarren postuan bukatu zuen atzo K-1eko lehen sailkapen txanda eta […]

25
abuztua
2018
Piraguismoa

Bigarren domina Iñigo Peña Basque Teameko palistarentzat Munduko txapelketan

Zumaiarrak, Paco Cubelose, Rubn Millanek eta Pelayo Rozak osatutako laukoteak Munduko txapelketako K4-1.000 metrokoan brontzea jantzi du Montemorreko Munduko txapelketan, Portugalen Iñigo Peñaren garaipen gosea ez da ase. Atzo Munduko txapelketa batean bere lehen domina lortu zuen Paco Cubelos kapitainarekin batera K2-1.000 metrokoan eta gaur podiumean leku bat izan du, K4-1.000 metrokoan. Gaur ere atzo […]

24
abuztua
2018
Piraguismoa

Basque Teameko Iñigo Peña palistak bere lehen domina lortu du Munduko txapelketa batean

Zumaiarrak eta Paco Cubelosek final bikaina burutu dute Montemorren jokoan den Munduko txapelketako K2-1.000 metrokoan eta zilarra irabazi dute Getxo, 2018ko abuztuaren 24an. Iñigo Peña piraguismo esprintean erreferente bilakatzen ari da nazioarte mailan. Paco Cubelos kapitainarekin osatzen duen bikotea gora doa pauso erraldoiak emanez, estropadaz estropada, txapelketaz txapelketa. Iaz hasi zen arrakastarekin duten amodio istorioa, […]

10
ekaina
2018
Piraguismoa

Begoña Lazkanok hamargarren postuan bukatu du Europako txapelketako k1-5.000 metrokoa

Basque Teameko kirolariek azken proba jokatu dute gaur. Begoña Lazkanok azken bultzada eman du piraguismo esprinteko Belgradeko Europako txapelketa honetan, baina zapore gazi-gozoarekin bukatu du. Lehiakide italiarra oztopo izan du k1-5.000 metrokoan eta Begoña 10. postuan geratu da ia hasieratik. Gero gipuzkoarrak ezin izan du postu hori hobetu estropada buruan jarri diren kirolariek ezarritako erritmo […]

08
ekaina
2018
Piraguismoa

Iñigo Peña, Begoña Lazkano eta Aitor Gorrotxategi K2-1.000, K4-500 eta K4-1.000 metroko finaletan arituko dira hurrenez hurren

Iñigo Peña eta Paco Cubelos K2-1.000 metroko finalerako sailkapen zuzenaren bila sartu dira uretara baina eslovakiarren, serbiarren eta poloniarren ondoren iritsi dira helmugara, laugarren tokian, eta hori dela eta finalerdia jokatu behar izan dute. Iñigok adierazi duenez, Belgradeko beroak eta hezetasunak kalte egin diete. Arratsaldean, dena den, egoerari buelta eman diote eta nekeari aurre eginda, […]

03
ekaina
2018
Piraguismoa

Basque Teameko Maialen Chourraut palistak laugarren postuan bukatu du Pragako Europako txapelketa

Lasartearrak sentsazio onak eta denbora lehiakorrak berreskuratu ditu negu zaila izan ondoren Maialen Chourrautek ezin izan du kontinente mailako beste domina bat lortu, 2015ean erdietsitako urrezkoarekin eta taldeka irabazitako bi zilarrekin batera gorde ahal izateko. Dena den, Pragako Europako txapelketa honetan sentsazio onak eta denbora lehiakorrak izan ditu berriro, eta horrek aurtengo Rioko Munduko txapelketarako, […]

18
maiatza
2018
Piraguismoa

Iñigo Peña palistak zilarra irabazi du Francisco Cubelosekin batera Szegedeko Munduko Kopako K2-1.000 metrokoan

Bikoteak aurrera egin du lehen 250 metroak gainditu eta gero, eta domina eskuratzeko postuetan jarri da azken metroetan Peñak eta Cubelosek zilarrezko domina bereganatu dute pistako piraguismoko Szegedeko Munduko Kopako K2-1.000 metrokoan (Hungarian), 3:12.511ko denbora eginda, urrea eraman duten Marko Tomisevic eta Milenko Zoric serbiarren atzetik (3:09.667). Brontzea Daniel Havel eta Jakub Spicar txekiarrek jantzi […]

30
iraila
2017
Piraguismoa

Ander Elosegi zortzigarren, Pauko Munduko txapelketako C1eko finalean

Basque Teameko palistak lehen postuan hartu du parte Paun jokoan izan den Munduko txapelketako C1 modalitateko finalean. Irungoak jaitsiera ona egin du baina 4. atean egindako ukituak kondenatu egin du. Izan ere, ukitu horrek podiumera igotzea galarazi dio. Ander Elosegi zortzigarren izan da, 100.19ko denbora eginda (+5.38). Azkenean Benjamin Savsek eslovenoak eraman du urrea (94.81), […]

29
iraila
2017
Piraguismoa

Samuel Hernanz eta Joan Crespo, K1eko finaletik at Pauko Mundialean

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

28
iraila
2017
Piraguismoa

Maialen Chourraut, Irati Goikoetxea eta Ander Elosegi finalerdietara igaro dira Pauko Munduko txapelketan

Maialen Chourrautek oso jaitsiera garbia egin du K1 modalitatean, ez du zigorrik izan eta horrela hurrengo faserako txartela lortu du zuzenean. Basque Teameko palistak 88.85eko denbora egin (+2.44), eta bosgarren tokian bukatu du. Zailtasun gehiago izan ditu Irati Goikoetxeak. Donostiarra ez da lehen txandan sailkatu eta bigarrena, errepeska jokatu behar izan du. Bigarren txanda horretan, […]

27
iraila
2017
Piraguismoa

Ander Elosegik domina bat jantzi nahi du Pauko Munduko txapelketan

Basque Teameko piraguistak lehenengo domina eskuratu nahi du Munduko txapelketa batean. Gainera etxean egin nahi du, Paun, egunerokoan han entrenatzen baitu normalean. Anderrek badu 2016ko Liptovskiko Europako txapelketan erdietsitako brontze bat eta hiru olinpiar diploma: 2008ko Beijingo Jokoetakoa, 2012ko Londreseko Jokoetakoa eta 2016an Rio de Janeiron lortutakoa.