piraguismoa albisteak
Miren Lazkano Basque Teameko palista eslalon piraguismoaren C1eko finalerdietarako sailkatu da Europako Jokoetan
C1eko patruilen proban laugarren amaitu du Ainhoa Lameiro eta Nuria Vilarrublarekin batera Miren Lazkano C1eko finalerdietara pasa da Krakovia-Malopolskan jokatzen ari diren Europako Jokoetako eslalon piraguismoaren banakako lehiaketan. Basque Team Fundazioaren beka duen palistak bigarren jaitsiera jokatu behar izan du, lehenengoan zuzeneko txartela lortzen zuten lehen 20en artean sartu ez delako. Donostiarrak bi, sei, bederatzi, […]
ekaina
2023 Piraguismoa
Urrea Pau Echanizentzat eslalon piraguismoko K1eko patruilen proban, Europako Jokoetan
K1eko banakako lehian Maialen Chourraut eta Pau Echaniz finalerdietara pasa dira eta Olatz Arregui kanporatua izan da Eslalon piraguismoak lekukoa hartu du gaur Krakovia-Malopolskako Europako Jokoetan, eta kayak taldea ezin hobeto hasi da. Pau Echanizek, David Llorentek eta Miquel Travek osatutako hirukoteak urrea irabazi du K1eko patruilen lehiaketan. Zortzigarren atean ukitu bakar batekin, 97.04ko denbora […]
ekaina
2023 Piraguismoa
Iñigo Peñak bigarren amaitu du Europako Jokoetako K1-500 metroko B finalean
Basque Teameko palistak nabarmen hobetu du bere denbora atzoko jardunalditik aurrera, foto-finisharekin erabaki behar izan duen estropadan Iñigo Peña Poloniara iritsi zen K1-500 metroko A finalean sartzeko asmoz, denboraldi konplexu batean parentesi bat suposatu duen txapelketa batean. Ez du lortu, baina hamaikagarren postuarekin joan da Krakoviatik, B finalean bigarren izanda eta fisikoki une gozoan dagoelako […]
ekaina
2023 Piraguismoa
Nerea Garcia piraguistak ezin izan du K4-500eko finalerdia gainditu Poloniako Europako Jokoetan
Teresa Fernandez-Miranda BMX freestyle-ko riderra park modalitateko finalean sartu da Nerea Garcia piraguista eta Teresa Fernandez-Miranda txirrindularia izan dira Krakovia-Malopolskako Europako Jokoen hirugarren edizioan lehiatu diren lehen euskaldunak. Basque Teamek eta Euskadiko Piraguismo Federazioak gidatutako bikaintasun-proiektuaren parte den palistak jardunaldia ireki du Kryspinòweko kanalean, Lucia Val, Barbara Pardo eta Carla Corral K4-500 metroko taldekideekin batera. […]
Ander Elosegi Basque Teameko piraguistak agur esan dio goi mailako lehiari
Irungo palista da lau Olinpiar Jokotan parte hartu duen euskaldun bakarra, gizonezkoetan Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzaileak, Olatz Alkorta Euskal Kanoe Federakuntzako zuzendari teknikoak, eta bere kirol ibilidean lagun izan dituen hainbat kirolarik lagunduta, Ander Elosegik eslalon piraguismoari agur esateko erabakia hartu duela jakinarazi du gaur, […]
Iñigo Peña Basque Teameko piraguistak bere bigarren zilarra irabazi du Municheko Europako Txapelketan
Peñak eta Cubelosek berriz ere distira egin dute K2-1.000 metrokoan, eta horretan, gaurkoarekin, bosgarren domina lortu dute Munduko eta Europako Txapelketen artean Iñigo Peñak eta Paco Cubelosek bikote arrakastatsua osatzen dute. Sailkapen seriean, Tokioko Jokoetatik urtebete elkarrekin lehiatu ez diren arren, eurentzat denbora ez delanigarotzen egiaztatu zuten. Oraindik elkarrekin entrenatzen eta txapelketetan neurtzen jarraituko balute […]
Iñigo Peñak zazpigarren amaitu du K4-500 metroko finala Municheko Europako Txapelketan
Aitor Gorrotxategi laugarren izan da K1-1.000 metroko B mailako finalean Iñigo Peñak, Carlos Garrote, Cristian Toro eta Lazaro Lopezekin batera, ezin izan du gaurkoan podiumera igo Municheko estropada zentroan. Basque Teameko piraguistak eta bere ontziko kideek zazpigarren postuan amaitu dute K4-500 metroko A mailako finala. Programa olinpikoan sartutako proba da, eta, beraz, kirolariek ahalik eta […]
Basque Teameko Higinio Rivero piraguistak zilarra irabazi du Municheko Europako Txapelketan
Higinio Riverok bere bigarren domina irabazi du kontinenteko txapelketa batean. Lehenengoa iaz zintzilikatu zuen Poznanen (Polonia) jokatutako Europako txapelketan eta gaur postua errepikatu du, VL2-200 metroko proban bigarren metalik preziatuena lortuz. Bizkaitarra oso indartsu hasi da. Proba amaitzean, Munichera joandako Basque Teameko komunikazio taldeari baieztatu dio asko entrenatu dituela irteerak, gehien findu behar duen estropadako […]
Begoña Lazcano Basque Teameko piraguistak brontzezko domina irabazi du K2-1.000 metrokoan Municheko Europako Txapelketan
Begoña Lazcanok eta Laia Pèlachs kataluniarrak elkar ezagutzen eta primeran ulertzen dutela argi geratu da gaurkoan. Iaz zilarrezko domina eskuratu zuten Poznango (Polonia) Europako Txapelketan, K2-1.000 metroko proban, eta gaur brontzea irabazi dute Municheko estropada-zentroan. Oso gogor hasi dira tiraka, eta bigarren postuan jarri dira Justyna Iskrzycka eta Katarzyna Kolodziejczyk poloniar ontzien aurka. 750 metroraino […]
Iñigo Peña Basque Teameko piraguistak zilarra lortu du K4-1.000 metrokoan Municheko Europako Txapelketan
Iñigo Peñak bere bigarren domina eskuratu du K4-1.000 proban Europako txapelketetan, eta hirugarrena Munduko txapelketak kontuan hartzen baditugu. Oraingoan zilarrezko domina eraman du, amaierara arte erabaki ez den estropadan. Iñigok, Paco Cubelosek, Roi Rodriguezek eta Pedro Vazquezek Municheko estropada-gunearen irteeran hegan egin dute. Ohituta gauzkatenarekin alderatuta, bestelako estrategia bat hartu dute, aurkari guztiak ezustean harrapatzen […]
abuztua
2022 Piraguismoa
Aitor Gorrotxategik bosgarren amaitu du K1-1.000 metroko finalerdian Municheko Europako Txapelketan
Basque Teamek eta Euskadiko Piraguismo Federazioak bultzatutako bikaintasun-proiektuko kide den Aitor Gorrotxategik bosgarren postuan amaitu du sprint piraguismoko K1-1.000 metroko finalerdia, eta Municheko Europako Txapelketako B mailako finalera igaro da. Aitorrek oso indartsu ekin dio probari, baina erritmoa galtzen hasi da 500 metroetan, bosgarren postutik seigarrenera eroriz. Nolanahi ere, estropadaren amaiera atzo jokatutako seriearen kasuan […]
uztaila
2022 Piraguismoa
Maialen Chourrautek ere ezustea eman du extreme modalitatean, Munduko Txapelketako bederatzigarrena izanda
Miren Lazkano final-zortzirenetaraino heldu da Maialen Chourrautek Augsburgeko Munduko Txapelketan izandako parte hartze zoragarria biribildu du, extremeko modalitate berrian ginga jarriz. Basque Teameko kirolariak merezimenduzko bosgarren postuarekin bukatu zuen K1eko finala, eta extremean lehiatu ahal izan da bere sorbalda operatuak arazo gehiago eman gabe. Hori zen helburuetako bat, baina atzoko txanda kronometratuan egindako lan ona […]
Ander Elosegi ez da finalera igaro Augsburgeko eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan
Denboraldi hau maldan gora jarri zaio Ander Elosegi lau aldiz olinpikoari, baina onartu beharra dago berea bezalako ibilbide luze batean gorabeherak izaten direla, eta urte postolinpikoetan, goi mailan hainbeste denboraldi egiten direnean, indarrak dosifikatu behar direla. Anderrek sailkapen onak egin zituen Augsburgoko Munduko Txapelketan eta jaitsiera bakarra behar izan zuen finalerdietara pasatzeko. Hala ere, gaur […]
Klara Olazabal finalik gabe geratu da Augsburgeko eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan
Klara Olazabal finalaurrekoetara igaro zen, Eiskanalen egindako lehen jaitsierarekin. Ederki sufritu zuen lehen 20en artean sartzeko, baina egin zuen. Gaur ere ezin izan du bere bertsiorik onena erakutsi eta, tamalez, 17. postuan bukatuta, 123.04ko denborarekin (+11.00 Jessica Fox australiarrarekin alderatuta) eta 18. atean bi segundoko penalizazioarekin, finaletik kanpo geratu da. Klarak Alemaniara joandako Basque Teameko […]
uztaila
2022 Piraguismoa
Maialen Chourrautek eta Miren Lazkanok extremeko kanporaketetara pasatzea lortu dute Augsburgeko Munduko Txapelketan
Gaur goizeko K1eko finalaurrekoen eta finalen ondoren, arratsaldean, extremeko txanda kronometratuak jokatu dira Alemaniako udalerrian egiten ari den Munduko txapelketan. Erlojuaren kontrako jaitsiera horietan, hasierako arrapalari aurre egiteaz gain, hainbat erremonte eta eskimotaje egin behar dira eta biharko kanporaketetarako lehen galbahea ekartzeaz gain, parrilen ordena ezartzeko ere balio dute. Gogoratu behar da modalitate hau 2024ko […]
Joan Crespok ezin izan du finala jokatu Augsburgeko eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan
Basque Teameko palistak 37. postuan bukatu du finalerdia Joan Crespok loria lortu du azken bi Munduko Txapelketetan. 2019an brontzezko domina eskuratu zuen Seu d اUrgellen jokatutakoan, eta urrezko domina patruilen proban, eta 2021ean Bratislavan jokatutako Munduko Txapelketan podiumeko hirugarren tokira igo zen berriro. Oraingoan, ordea, ezin izan du lortu. Donostiarrari ebakuntza egin zioten otsailean, Akilesen […]