Albisteak
Iñigo Martinez de Albornoz eskiatzailea bikain aritu da Munduko txapelketan
Donostiarrak seigarren postua lortu du esprintean eta laugarren postua errelebu mistoan Boi Taülleko mendiko eskiko Munduko txapelketan Iñigo Martinez de Albornoz mendiko eskian nabarmentzen den izena da nazioarte mailan; hala erakusten dute, berriz ere, denboraldiko txapelketarik esperotsuenean, Boi Taüllen, Kataluniako Pirinioetan dagoen herrian jokatutako Munduko Txapelketan lortutako azken emaitzek. Mendiko eskia 2021ean sartu zuen Nazioarteko […]
Lucas Eguibarrek eta Alvaro Romerok Munduko Kopa eta junior mailako Munduko Txapelketa dituzte orain helburu
Bakurianiko Munduko Txapelketaren ondoren, denboraldiak erakargarria izaten jarraitzen du Basque Teameko kirolarientzat Lucas Eguibar eta Álvaro Romero pixkanaka ari dira Bakurianiko Munduko Txapelketan gertatutakoa irensten. Lucasek ezin izan zuen sailkapena gainditu, batzuetan gauzak ez direla espero bezala ateratzen onartu du, baina denboraldi amaierari begira positiboa izaten jarraitzen du. Hala esan dio Bakurianira joan den Basque […]
Lucas Eguibar final-hamaseirenetan erori da, eta Alvaro Romero final-laurdenetara iritsi da Bakurianiko Munduko txapelketan
Snowboardcross lehiaketa osoa aurreratu behar izan du antolakuntzak eguraldiaren ondorioz Inork ez zuen espero martxoaren 3an jokatu behar zen final baten eguna aldatzea. Aurrerapenak arazoak ekarri dizkie talde, snowboardlari eta komunikabideei, baina Freeski eta Snowboardeko Munduko Txapelketako antolatzaileek snowboardcrossari dagokion zati osoa ziurtatu nahi izan dute eta gaur dena jokatzea erabaki dute. Lucas Eguibar Basque […]
otsaila
2023 Albisteak
TXOSTENA: Snowboardeko Munduko txapelketa, Bakuriani 2023
JAITSI TXOSTENA HEMENDIK Bakurianiko Munduko txapelketan bi euskal snowboardlari izango ditugu lehian martxoaren 2an eta 3an: Lucas Eguibar eta Alvaro Romero. Eguibar, egungo Munduko txapelduna, titulua berresteko asmoarekin doa Georgiara. Informazio guztia (agenda, lekua, kirolarien profilak…) txostenean duzue, jaisteko prest. Basque Team Fundazioak Bakurianitik kontatuko dizue dena.
otsaila
2023 Albisteak
‘Basque Team 2023 Bekak’ eskatzeko epea ireki da
Kirolari, teknikari eta epaileei bekak emango zaizkie esparru olinpiko eta paralinpikoan Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-erakundeei ere emango zaizkie laguntzak, nazioarteko goi-mailako kirol-lehiaketan euskal ordezkaritza handia izatea ahalbidetzen duten goi-mailako proiektuak sustatzeko Basque Team Fundazioko Patronatuak 2023. urteko goi-mailako kirolarientzako bekak emateko arauak onartu ditu. Eskaerak aurkezteko epea irekita dago jadanik, eta oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren […]
Juan del Campok, 21. postua lortuta eslalomean, bere emaitza onena eskuratu du eski alpinoko Munduko txapelketa batean, eta Aingeru Garayk 35. postua bereganatu du
Basque Teameko kirolariek historia egin dute berriz ere, lehen aldiz bi euskaldun lehiatu baitira aldi berean horrelako hitzordu batean Juan del Campok eta Aingeru Garayk historia egin zuten urtarrilean, Garmisch-Partenkircheneko Munduko Kopan. Lehen aldiz bi euskaldun lehiatu ziren maila horretako proba batean. Gaur beste kapitulu bat idatzi dute euskal eski alpinoaren historian, Courchevel-Meribelen (Frantzia) jokatutako […]
Ander Elosegi Basque Teameko piraguistak agur esan dio goi mailako lehiari
Irungo palista da lau Olinpiar Jokotan parte hartu duen euskaldun bakarra, gizonezkoetan Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzaileak, Olatz Alkorta Euskal Kanoe Federakuntzako zuzendari teknikoak, eta bere kirol ibilidean lagun izan dituen hainbat kirolarik lagunduta, Ander Elosegik eslalon piraguismoari agur esateko erabakia hartu duela jakinarazi du gaur, […]
Eukene Larrarte Basque Teameko pistako txirrindulariak zilarrezko domina lortu du Grenchengo Europako txapelketako scratch-ean
Eukene Larrarte Municheko Europako txapelketara joan zen udan, ilusio handiz podiumera igotzeko asmoz. Alemaniako hitzorduan zorteak ez zion lagundu eta txapelketa utzi behar izan zuen eroriko baten ondorioz. Gaur, ordea, arantzatxoa atera ahal izan du. Tolosarrak zilarrezko domina lortu du Grenchenen (Suitza) jokatzen ari diren pistako txirrindularitzako Europako txapelketan, scratch modalitatean, Maria Martins portugaldarraren atzetik […]
Zilarrezko domina Jone Magdaleno Basque Teameko taekwondistarentzat Istanbulgo President Cup txapelketan
Gurasoekin neskatila zela taekwondoa praktikatzen hasi zenetik, kirol honekiko grina handituz joan da, Jone Magdaleno Europako titulua lortzeko borrokatzera eraman duen arte. Orain arte erdietsi duen lorpenik handiena izan da, iaz Manchesterren -62 kilogramoko kategorian bereganatutakoa. Garaipen hark bere kirol ibilbidean indar handiagoz jarraitzeko motibatu zuen eta orain bere helburu nagusia 2024ko Pariseko Jokoetarako sailkapen […]
“Nik inoiz baino sasoi hobean ikusten dut neure burua, galtzeko gutxi eta irabazteko eta lasterketetan gozatzeko asko dut”
Juan del Campo Basque Teameko eskiatzaileak bere ibilbideko emaitzarik onena lortu du Schladmingeko Munduko Kopan Juan del Campok erretinan gordetzen du oraindik eski alpinoko tenpluetako batean, Austriako Schladming pistan, harrotu zuten 45.000 pertsonen irudia. Bilbotarra hirugarrenez igaro zen bere karreran Munduko Kopa bateko bigarren txandara eta 22. postuan amaitu zuen proba, orain arteko bere ibilbideko […]
Oihane Otaegik eta Mikel Unanuek laugarren bukatu dute Dutch Mastersean
Oihane Otaegik eta Mikel Unanuek urte amaiera oso azpimarragarria izan zuten, apirilean Gangneungen jokatuko den Munduko Txapelketarako sailkapena lortu baitzuten eta Gothenburgeko binakako mistoen Kopako final-laurdenetara iritsi baitziren. Asteburu honetan munduko zirkuituko beste proba batean ere jardun dute, 15 talderi aurre eginez eta Zoetermeer herrian egindako Holandako binakako mastersean brontzezko dominarako neurketa jokatzera iritsiz. Lehen […]
Euskal eski alpinoak jardunaldi historikoa bizi izan du, lehen aldiz bi kirolari izan baititu Munduko Kopa berean
Aingeru Garayk debuta egin du maila honetako hitzordu batean Garmisch-Partenkircheneko eslalomean, eta Juan del Campo ere bertan lehiatu da Eski alpinoko maila gorenera iristea erronka zaila da. Are gehiago Euskadik kirol hori praktikatzeko funtsezko elementua ez duenean: elurra. Eskiatzaileek apustu handia egin behar dute nazioartean FIS lasterketetan eta Europako Kopetan lehiatu ahal izateko, eta oso […]
abendua
2022 Albisteak
“Ez bada Pariseko Jokoetan, ea hurrengoetarako izaten dugun jokalariren bat”
Jose Maria Olazabalek zuzentzen du Golfeko Euskal Federazioak eta Basque Team Fundazioak martxan jarritako bikaintasun-proiektua, hitzordu olinpikoetan ordezkaritza bilatzeko eta nazioarteko zirkuituetarako txartela duten jokalarien kopurua handitzeko helburuarekin Augustako bi Master eta bost Ryder Cup irabazi dituen Txema Olazabal golflari handiak erronka berezia du gaur egun. Belaunaldi berriei bultzada eman nahi die. Bere gidaritzan prestatzen […]
Lucas Eguibar snowboarderrak laugarren amaitu du Cerviniako Munduko Kopako bigarren lasterketan
Alvaro Romero final zortzirenetaraino iritsi da Lucas Eguibarrek puntu garrantzitsuak pilatzen jarraitzen du Munduko Kopako sailkapen nagusiko goiko postuei eusteko. Asteburu honetan Cervinian jokatu diren bi lasterketetako lehenengoan, lehiakide batekin izandako kolpe batek Lucasi final handian sartzea eragotzi zion. Gaur, ordea, Basque Team Fundazioaren beka duen kirolaria probaren azken faseraino iritsi da. Badirudi azken urte […]
“Ametsak hor daude haiengan pentsatzeko, eta hortik bizi naiz”
Rakel Mateo Basque Teameko paratriatleta seigarren postuan dago munduko sailkapenean eta bere hirugarren Jokoetarako sailkatzea espero du Rakel Mateok oso denboraldi zaila izan du, oztopoz betea, nahiz eta Mungiako kirolaria bidean aurkitzen dituen arazo ugariak gainditzen ohituta dagoen. “Orain ondo, denboraldi amaieran, azaroaren 24an amaitu berri baitut Munduko Txapelketarekin, egia esan, orain oso ondo sentitzen […]
Clara Azurmendik zilarra lortu du Kanadako nazioarteko txapelketako binakakoan
Basque Teameko badminton jokalariak, Bea Corralesekin batera, ezin izan ditu Annie eta Kerry Xu estatubatuarrak gainditu final estu batean Clara Azurmendi podiumeko bigarren tokira igo da, Bea Corralesekin batera, Canadian International Challengeko binakako lehian. Den eman dute azken garaipena lortzeko, baina partida oso lehiatuan 21-15, 15-21 eta 14-21 galdu dute Annie eta Kerry Xu iparamerikarren […]