Albisteak
Imanol Rojoren garaipen ikaragarria Austriako txapelketetan
Imanol Rojo iraupen eskiatzaileak Austriako txapelketetan garaipena erdietsi du gaurkoan. Seefelden jokatutako 7.5km eskiatloi + 7.5km CF proban tolosarra irabazle izan da, Veselin Tsinzov bulgariarra (+4,5) eta Thomas Hjalmar Westgaard irlandarraren aurretik (+8,7).
urtarrila
2018 Patinajea
Iñigo Vidondo protagonista, ‘BAT To Pyeongchang’ saioaren aste honetako atalean
Abiadurako izotz-patinajean aitzindari honen istorioa ikusgai izango da bihar 13:55etan ETB2n eta igandean ETB1eko ‘Oreka’ programaren barruan. Korima Filmsek eta Akhonmediak ekoiztutako BASQUE TEAM Fundazioaren ‘BAT To PyeongChang’ programan, ‘Izotzaren bila’ titulua duen aste honetako atalean, Iñigo Vidondok eginiko apustua azalduko da. Estatu mailan 15 titulu, Europako txapelketetan bi domina eta Munduko Kopan beste domina […]
Bigarren brontzea Santacana eta Galindorentzat Veysonnazeko Munduko Kopan
Kranjska Goran (Eslovenia) bi aldiz igo ziren podiumeko hirugarren tokira eta Veysonnazeko estazioan (Suitza) metal berdineko beste bi domina lortu dituzte. Eguraldi eskasagatik lehia bi egunetan bertan behera geratu ondoren, bikoteak emaitza bikaina eskuratu du eslaloneko proban, lehiakide gogorrenak, Jakub Krako eta Miroslav Haraus eslovakiarrak, deskalifikatu dituztela aprobetxatuta. Denboraldi honetan Munduko Kopan brontzezko lau domina […]
urtarrila
2018 Igeriketa
‘Richard Oribe, al otro lado de las medallas’ ETBn eskainiko da Basque teameko enbaxadoreak ‘Urrezko Danborra’ jasoko duela aprobetxatuta
Korima Filmsek eta Akhonmediak Basque Team Fundazioaren laguntzarekin ekoiztutako dokumentala ostiralean 00:30etan proiektatuko da ETB1en eta 10:30etan larunbatean, urtarrilaren 20an, ETB2n. BASQUE TEAMeko enbaxadorea den Richard Oriberi ‘Urrezko Danborra’ emango diotela eta, igerilaria protagonista izango da asteburu honetan Euskal Telebistan. Bihar, urtarrilaren 19an, 00:30etan ‘Richard Oribe, más allá de las medallas’ dokumentala eskainiko du telebista […]
urtarrila
2018 Curling-a
Irantzu Garciak irabazi egin du Dutch Masters Mixed Doubles txapelketa
Basque Teameko Irantzu Garcia World Curling Tourraren barruan txapelketa bat irabazi duen lehen kirolaria da estatu mailan. Garaipen hau euskal curlingarentzat bikaina izan den asteburuan heldu da, Irantzuk eta bere entrenatzailea den Brendan Bottcher-ek Txuri-Berri klubeko Oihane Otaegi eta Mikel Unanue hartu baitituzte mendean finalean. Irantzuk eta Brendanek 5 eta 3 irabazi dute eta Holandako […]
Jon Santacana eta bere gida Miguel Galindok brontzezko bi domina irabazi dituzte Kranjska Gorako Munduko Kopan
Jonek eta Miguelek laugarren postuan bukatu zuten lehen lasterketa (1: 14.47), baina bigarrenean denbora hobetu zuten (1:07.10.) eta horri esker Eslovakiako Marek Kubacka eta Jakub Krakoren atzetik jarri ziren podiumean. Aurreko egunean, eguraldi baldintza eskasengatik proba bertan behera geratzeko oso gutxi falta izan bazen ere, hirugarren postua ere lortu zuten. Hasieran 1: 06.35ko denbora eginda, […]
urtarrila
2018 Eskia
Juan del Campo eskiatzailearen istorioa, aste honetan ‘BAT To PyeongChang’ saioan
Korima Filmsek eta Akhonmediak ekoiztutako Basque Team Fundazioaren saioak Juan del Campo bizkaitarra aurkeztuko digu, ‘Merezi izan du’ titulua daraman atalean. Izaera lasaia eduki arren, Juani inoiz ez zaio gustatu lerro zuzenari jarraitzea. Hiru urterekin, eskiatzen ikasi zuenean, abiadura ikaragarri gogoko zuela ikusi zuen. Eskiak adrenalina askatzeko aukera paregabea eskaintzen zionaz konturatu zen. 23 urte […]
urtarrila
2018 Albisteak
Euskaldunen parte-hartze errekorra Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan
BASQUE TEAMeko lau kirolari lehiatuko dira Hego Koreako Olinpiar Jokoetan; orain arte neguko hitzordu olinpiko batean izandako kopururik altuena Horrez gain, Jon Santacana eskiatzaileak ere Paralinpiar Jokoetan parte hartuko du Getxo, 2018ko urtarrilaren 10ean. Lucas Eguibar snowboardlaria, Felipe Montoya patinatzaile artistikoa, Imanol Rojo iraupen-eskiatzailea eta Juan del Campo eskiatzaile alpinoa otsailaren 9tik 25era jokatuko diren […]
Lucas Eguibarri buruzko atalak estreinatuko du ‘BAT To PyeongChang’ erreportaje saioa asteburu honetan Euskal Telebistan
Basque Teameko snowboardlariak kontatuko du nola bizi dituen bere bigarren Olinpiar Jokoak bihar ETB2n 13:45etan eta igandean ETB1eko ‘Oreka’ programaren barruan eskainiko den erreportajean Getxo, 2018ko urtarrilaren 5ean. Korima Filmsek eta Akhonmediak ekoiztutako Basque Teamen saioak Lucas Eguibar izango du protagonista bere estreinaldian, ‘Dominaren bila’ deitutako atalean. Donostiarra 2014ko Sotxiko Olinpiar Jokoetan lehiatu zen. Orduan […]
urtarrila
2018 Albisteak
‘BAT To PyeongChang’ 2018ko Neguko Jokoetan lehiatzeko borrokatu diren euskal kirolarien inguruko erreportaje saio berria
Basque Team Fundazioaren eskutik, Korima Filmsek eta Akhonmediak ekoiztuta, astero eskainiko da ETB1en eta ETB2n 2018ko Pyeongchangeko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan lehiatzeko borrokatu diren euskal kirolarien esfortzua norainokoa izan den argi eta garbi erakutsiko du urtarrileko lehen asteburutik otsaileko bigarren asteburura Euskal Telebistak eskainiko duen erreportaje bildumak. ‘BAT To PyeongChang’ saioak ‘BAT To Rio’ saioaren […]
“Gorputzak eusten badit, hortxe egongo naiz, Pariseko 2024ko Jokoetan”
Aitor Francesena Basque Teameko kirolariak badu erronka berria, San Diegon jokatutako Munduko txapelketan brontzea eskuratu eta gero 2016an Munduko txapelketa irabazi ondoren, proiektuz beteriko urtea izan du Aitor Francesenak. Kirol helburuak zaintzeaz gain, zarauztarrak hitzaldiak eskaini ditu, blog bat sortu du, komikiak argitaratu ditu eta 2018an estreinatuko den bere bizitzaren inguruko dokumental bat egin diote. […]
abendua
2017 Albisteak
Basque Teamek 10. urteurrena ospatu du eta bere hurrengo proiektuak aurkeztu ditu Gabonetako galan
Urte hauetan Fundazioak bekatu dituen hainbat kirolari izan dira ekitaldian eta enpresekin eta hezkuntzarekin lotutako #BaloreetanBAT proiektuaz gain, denboraldi honetako helburu nagusia aurkeztu da: 2018ko PyeongChangeko Neguko Jokoak Ekitaldian Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua buru izan da, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendariak, Maite Iturbe EiTBko zuzendariak eta […]
Aitor Francesenak brontzezko domina irabazi du surf egokituko Munduko txapelketan
Zarauztarrak distira egin du La Jollan (San Diego) jokatu duten txapelketan eta iaz bezala, aurten ere podiumean sartu da Hondartza berean eta olatu berdinean orain dela urte bete Aitor Francesenak itsuentzako lehenengo munduko txapelketa irabazi zuen eta gaur berriz ere podiumera igo da. Basque Teameko kirolariak oraingoan ere lagun izan du Ibon Illarramendi ‘Koala’ zarauztarra, […]
azaroa
2017 Albisteak
Basque Teamek eta Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaritzak emakumeenganako indarkeria eta sexu-jazarpena desagerrarazteko printzipio-adierazpena landu dute
Basque Team Fundaziotik eta Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaritzatik kirol erankundeei printzipio-adierazpen honekin bat egitea arren eskatzen zaie: PRINTZIPIO-ADIERAZPENA, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA ETA SEXU-JAZARPENA DESAGERRARAZTEKO Kirolean gertatzen den sexu-jazarpena eta abusua emakumeenganako indarkeria mota da, eta funtsezko eskubideak larri urratzen ditu, hala nola, duintasuna, osotasun fisikoa eta morala, eta sexu-askatasuna. Gainera, oztopo nagusietako bat […]
azaroa
2017 Albisteak
Fundación Basque Team Fundazioak, CONFEBASKek eta bere elkarte-kide diren ADEGIk, CEBEKek eta SEAk lankidetza hitzarmena sinatu dute goi mailako euskal kirolarien laneratzea bultzatzeko
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Eduardo Aretxaga eta Jose Miguel Ayerza Confebask eta ADEGIko zuzendari nagusiek eta Francisco Javier Azpiazu eta Juan Ugarte CEBEK eta SEAko idazkari nagusiek akordioa aurkeztu dute gaur Donostian, Ainhoa Murua triatletak eta Ander Elosegi piraguistak lagunduta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta […]
azaroa
2017 Belar-hockey-a
Basque Teamek agur hunkigarria egin die Maria Lopez de Eguilaz eta Rocio Ybarra hockey jokalariei
Maria Lopez de Eguilazek goi mailako lehiaketa utziko du; Rocio Ybarrak, berriz, Jolasetan jarraituko du baina ez du nazioarteko partida gehiagorik jokatuko Bilbo, 2017ko azaroaren 14an. Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirolaren zuzendaria den Jon Redondok lagunduta, Maria Lopez de Eguilaz eta Rocio Ybarra belar-hockey jokalariek agur beroa jaso dute Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Nazioarte […]