Albisteak
Elkarizketa Juan del Campori Pyeongchangeko eslalomean lehiatu eta gero
Basque Teameko Juan del Campo eskiatzaile alpinoa Yongpyongeko Mendi-Zentroan elkarrizketatu dugu Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetako eslalomean parte hartu eta gero. Mungiakoak arriskatzea erabaki du berriro, eslalom erraldoian bezala, eta ez du proba bukatu, jaitsiera ona egiten ari zen arren.
Imanol Rojo iraupen-eskiatzailearekin elkarrizketa Pyeongchangeko taldekako esprint proban lehiatu ondoren
Basque Teameko Imanol Rojo iraupen-eskiatzailea elkarrizketatu dugu Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan. Sprinteko taldekako proban 19. postuan geratu da, Marti Vigorekin batera. Tolosarra gustura azaldu da lortutako emaitzarekin.
Elkarrizketa Juan del Campori eslalom erraldoian lehiatu eta gero
Basque Teameko Juan del Campo eskiatzaile alpinoa Yongpyongeko Mendi-Zentroan elkarrizketatu dugu Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan debuta egin ostean. Mungiakoak 39. postuan bukatu du eslalom erraldoiko lehen txanda, baina gehiegi arriskatu du bigarrenean eta ezin izan du proba bukatu.
Elkarrizketa Juan del Campo eskiatzaile alpinoarekin Jokoetan debutatu aurretik
Basque Teameko Juan del Campo eskiatzaile alpinoa elkarrizketatu dugu Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan debuta egin aurretik. Mungiakoak bere lehenengo proba izango du bihar Yongpyongeko Mendi-Zentroan: eslalom erraldoia. Juanen arabera, Top 20an sartzea ona izango litzateke eta lehen 30en artean egotea ere egokia litzateke.
Elkarrizketa Imanol Rojorekin Jokoetako 15 kilometro estilo libreko proban lehiatu eta gero
Basque Teameko Imanol Rojo iraupen-eskiatzailea elkarrizketatu dugu Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan. 15 kilometro estilo libreko proban 62. postuan geratu da.
Elkarrizketa Felipe Montoyarekin Jokoetako programa laburrean parte hartu eta gero
Basque Teameko Felipe Montoya patinatzaile artistikoa elkarrizketatu dugu Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetako programa laburrean parte hartu eta gero. Lehen jardunaldi honetan erorikoa izan, eta ezin izan du duen maila erakusti. 29. postuan bukatu du, 52.41 punturekin. Dena den, pozik agertu da hitzordu handi honetan parte hartzeagatik.
Elkarrizketa Lucas Eguibarrekin Pyeongchangeko Jokoetan parte hartu eta gero
Basque Teameko Lucas Eguibar elkarrizketatu dugu Phoenix Park estazioan Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetako snowboardcrosseko proban parte hartu eta gero. Donostiarra final zortzirenetan txapelketatik at geratu da, eroriko baten ondoren.
Lucas Eguibarrekin elkarrizketa Pyeongchangeko Jokoetan parte hartu aurretik
Basque Teameko Lucas Eguibar elkarrizketatu dugu Pyeongchangen. Donostiarra bihar lehiatuko da Olinpiar Jokoetan podiumera igotzeko asmoarekin.
Elkarrizketa Felipe Montoya patinatzaile artistikoarekin Pyeongchangeko Jokoetan debuta egin aurretik
Bere lehen Jokoetan debutatu aurretik, Basque Teameko Felipe Montoya patinatzaile artistikoa elkarrizketatu dugu Gangneungen. Donostiarra otsailaren 16an egingo du programa laburra, hurrengo egunean jokatuko duten programa librerako sailkatzeko asmoz. Puntuazio altuena duten 24 patinatzaileek lortuko dute sailkapena.
Elkarrizketa Imanol Rojori Pyeongchangeko Jokoetako eskiatloian 49. bukatu ostean
Imanol Rojo iraupen-eskiatzaileari egindako elkarrizketa Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetako eskiatloian parte hartu eta gero. 49. postuan bukatu du tolosarrak.
Lucas Eguibar snowboardlariak bere taldekideak ordezkatu ditu Neguko Jokoetan izango den euskal parte-hartzearen aurkezpenean
Jokoen txostena jaitsi BASQUE TEAMeko lau kirolari lehiatuko dira Hego Koreako Olinpiar Jokoetan; orain arte neguko hitzordu olinpiko batean izandako kopururik altuena Horrez gain, Jon Santacana eskiatzaileak ere Paralinpiar Jokoetan parte hartuko du Donostia, 2018ko otsailaren 5ean. BASQUE TEAMeko Lucas Eguibar kirolariak, taldekideen ordezkari gisa eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua den Bingen Zupiriak lagunduta, […]
Felipe Montoya eta patinaje artistikoa ardatz, ‘BAT To Pyeongchang’ programaren aste honetako atalean
Larunbatean 13:55etan ETB2n eta igandean ETB1en ‘Oreka’ programaren barruan emitituko den kapituluak Donostiako Txuri-Berri klubean patinatzen hasi zen Feliperen erreportajea eskainiko digu Korima Filmsek eta Akhonmediak ekoiztutako BASQUE TEAM Fundazioaren ‘BAT To PyeongChang’ programako aste honetako atalak Felipe Montoya eta patinaje artistikoa izango ditu hizpide. Sotxin oso gutxi falta izan zitzaion sailkapena lortzeko eta oraingoan […]
“Uste dugu azken urteetako esperientziari eta entrenamenduei esker curling tradizio handiagoa duten herrialdeekin lehitzeko gai izango garela Munduko txapelketan”
Espainiako txapelketan lortutako garaipenak, Suedian apirilaren 20tik 29ra Munduko txapelketa jokatzeko txartela ematen die Basque Teameko Irantzu eta Gontzal Garcia kirolariei Irantzu eta Gontzal Garcia neba-arrebek une gozoak bizi dituzte. Gontzal Munduko junior txapelketa jokatzeko deitu zuten eta bitartean Irantzuk, Brendan Bottcher entrenatzailearekin, Dutch Masters Mixed Doubles jokatu zuen Holandan. Irantzu da curlingeko Munduko zirkuituan […]
‘BAT To Pyeongchang’ saioak Imanol Rojo iraupen-eskiatzaileari buruz hitz egingo digu asteburu honetan
Basque Teameko kirolaria hobeto ezagutzeko aukera emango du bihar 13:55etan ETB2n eta igandean ETB1en ‘Oreka’ programaren barruan eskainiko den atalak. Korima Filmsek eta Akhonmediak ekoiztutako BASQUE TEAM Fundazioaren ‘BAT To PyeongChang’ saioak Imanol Rojo iraupen-eskiatzailea izango du protagonista asteburu honetan. Tolosako kaleak asfaltoz jantzitako kaleak dira. Elurra ez da maiz heltzen bertara, baina iraupen eskiak […]
urtarrila
2018 Igeriketa
Richard Oribek, Basque Teameko enbaxadoreak, ‘2018ko Urrezko Danborra’ jaso du
Agentziak-EiTBko erredakzioa-. Richard Oribe igerilari donostiarrak 2018ko Urrezko Danborra jaso du San Sebastian egunean. Herritarrek erabakita eman diote igerilari paralinpiko donostiarrari hiriko garaikur nagusia. Eneko Goia alkatearen eskutik hartu du, 12:30ean Donostiako Udaletxeko osoko bilera aretoan. Garaipen-zerrenda izugarria duen atleta da Oribe. Trajez jantzita sartu da aretoan, oso dotore eta irribartsu. Ez du gurpil-aulkirik eraman, […]
Imanol Rojoren garaipen ikaragarria Austriako txapelketetan
Imanol Rojo iraupen eskiatzaileak Austriako txapelketetan garaipena erdietsi du gaurkoan. Seefelden jokatutako 7.5km eskiatloi + 7.5km CF proban tolosarra irabazle izan da, Veselin Tsinzov bulgariarra (+4,5) eta Thomas Hjalmar Westgaard irlandarraren aurretik (+8,7).