basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Albisteak

Albisteak
Eusko  Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
26
iraila
2019
Piraguismoa

Ander Elosegi finalerdietara igaro da Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Ander Elosegik C1eko lehen sailkapen txanda baino ez du behar izan Seu d´Urgelleko Munduko txapelketako finalerdietara igarotzeko. Basque Teameko palistak ez du bere jaitsiera garbiena egin, izan ere laugarren atea ukitu egin du, baina jaitsiera azkarra burutu du eta horrek seigarren postuan bukatzea eta txapelketako hurrengo faserako txartela eskuratzea ahalbidetu dio.

25
iraila
2019
Piraguismoa

Maialen Chourraut, Tokio 2020rako txartelaren bila Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Maialen Chourraut txapeldun olinpikoak gogotsu eta itxaropentsu ekin dio Seu d´Urgelleko Munduko txapelketari. Taldean duen lehiakortasunari dagokionez, Maialenek abantaila nabarmena dauka bere alde; dena den, Tokioko Jokoetarako K1eko plaza ziurtatzea izango da lehen pausoa; hurrengoa, plaza horri bere izena jartzea. Gaur Basque Teameko palistak kanalarekin izan du lehen kontaktua taldekako frogarekin. Horretan laugarren bukatu du.

25
iraila
2019
Piraguismoa

Klara Olazabalek zilarra irabazi du taldeka Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Ander Elosegik C1ean eskuratutako zilarraren ostean eta Joan Crespo eta Samuel Hernanzen K1eko urrearen ondoren, Klara Olazabalek C1ean erdietsitako zilarra etorri da Seu d´Urgelleko Munduko txapelketako taldekako lehian. Irungo palistak, Nuria Vilarrubla eta Ainhoa Lameirorekin batera, 8 puntuko penalizazioa izan duen arren, bigarren postuari eutsi dio, Australiaren atzetik eta Txekiar Errepublikaren aurretik.

25
iraila
2019
Piraguismoa

Samuel Hernanzek urrea irabazi du taldeka Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Ander Elosegik eskuratutako zilarraren ostean, urrezko domina lortu dute Samuel Hernanzek eta Joan Crespok, David Llorenterekin batera, K1eko taldekako proban, Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan. Espainiak (89.87) jaitsiera garbia eta oso azkarra egin du podiumeko gorengo tokira igotzeko, Txekiar Errepublika (90.86) eta Poloniaren (93.69) aurretik.

25
iraila
2019
Piraguismoa

Joan Crespok urrea irabazi du taldeka Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Ander Elosegik eskuratutako zilarraren ostean, urrezko domina lortu dute Joan Crespok eta Samuel Hernanzek David Llorenterekin batera K1eko taldekako proban, Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan. Espainiak (89.87) jaitsiera garbia eta oso azkarra egin du podiumeko gorengo tokira igotzeko, Txekiar Errepublika (90.86) eta Poloniaren (93.69) aurretik.

25
iraila
2019
Piraguismoa

Ander Elosegik zilarra irabazi du taldeka Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Basque Teameko Ander Elosegik zilarrezko domina jantzi du Seu d´Urgelleko Munduko txapelketako taldekako C1 proban. Irungoa euskal palisten artean lehena izan da uretara sartzen Miquel Trave eta Lluis Fernandezekin batera. Hirukotea oso eroso jaitsi da eta une batzuetan sailkapeneko lehen postuan jarri da, bukaeran eslovakiarrek gainditu duten arren. Hirugarren postua Errusiak eraman du.

24
iraila
2019
Piraguismoa

Ander Elosegi piraguistari egindako elkarrizketa Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan parte hartu aurretik

Ander Elosegi Basque Teameko palistak onartzen du aurtengo hitzorduetan, bai Munduko Kopetan eta bai Europako txapelketan, eroso sentitu dela uretan baina emaitzak ez direla izan berak espero bezain onak. Dena den, Seu d´Urgelleko Munduko txapelketara sentsazio onekin heldu da, fisikoki eta nabigazioari dagokionez ere. Munduko txapelketa honetan jokoan daude 2020ko Tokioko Jokoetarako plazak. Sailkatuz gero, […]

24
iraila
2019
Piraguismoa

Klara Olazabal piraguistari egindako elkarrizketa Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan parte hartu aurretik

Honakoa kategoria absolutuan jokatuko duen bigarren Munduko txapelketa izango den arren eta horrelako hitzorduetan esperientzia askorik ez duen arren, Klarak Munduko Kopetan eta Europako txapelketetan ikasitakoari etekina atera nahi dio Seu d´Urgellen. Munduko txapelketa hau oso garrantzitsua da, jokoan daudelako Tokio 2020ko plazak. C1eko plazagatik borrokatzeaz gain, taldekidea den Nuria Vilarrublarekin neurtu beharko ditu indarrak […]

20
iraila
2019
Piraguismoa

TXOSTENA: Seu d´Urgelleko piraguismo eslalomeko Munduko txapelketa

TXOSTENA JAITSI Seuko piraguismo eslalomeko Munduko txapelketan bost palista izango ditugu lehian eta Basque Team Fundazioa han izango da euren nondik norakoen berri ematen. Aurtengo Munduko txapelketa oso garrantzitsua da Tokioko Jokoetako sailkapen prozesurako. Hauek izango dira gure parte-hartzaileak (txostenean informazio gehiago): Seu d´Urgell (irailak 25-29) Maialen Chourraut (K-1) Klara Olazabal (C-1) Samuel Hernanz (K-1) […]

18
iraila
2019
Atletismoa

“Etorkizun laburrean Tokioko Joko Olinpikoak dira datorren helbururik handiena”

Basque Teameko Iraitz Arrospide atletarekin izan gara 50 kilometroko proban Munduko txapelketa irabazi ondoren. Bere hurrengo erronka eta helburuak zeintzuk diren esan digu; horien artean handiena, 2020ko Jokoetarako txartela lortzea maratoian lehiatu ahal izateko. “Nire prestaketa maratoien baitan banatzen da, urtean bi edo hiru maratoi egiten ditut, edo 50 kilometroko lasterketa, kasu honetan. Horien baitan […]

13
iraila
2019
Surfa

Aritz Aranburuk bigarren aukerako bosgarren errondan esan dio agur Miyazakiko Munduko txapelketari

Itsasoko baldintzak hobetu dira gaur Miyazakiko surfeko Munduko txapelketako hirugarren erronda jokatzeko. Hala ere, albiste ona izango zena okertu egin da Aritz Aranbururentzat, zarauztarra txapelketa nagusian gaur izan duen lehen txandan kanpoan geratu delako. Basque Teameko kirolaria hasieran sailkapeneko buru jarri den arren, gauzak aldatzen hasi dira erdialdera eta nahitxo zaildu dira bukaeran. Hirugarren errondan […]

12
iraila
2019
Surfa

Aritz Aranburu erraztasunez igaro da Miyazakiko Munduko surf txapelketako hirugarren errondara

Berriro ere itsasoan baldintza eskasak izan dira Miyazakiko Munduko txapelketako bigarren errondan, gizonezkoen lehian. Itsasoa olatu oso txikiak eskaintzen ari da. Surflariak ahalik eta olatu onenak hartzen saiatzen dira iristen zaien eskaintza murritzari etekina ateratzeko, baina ez da batere erraza. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela jokoan dute, eta baldintza egokienak ez eduki arren, maila […]

11
iraila
2019
Surfa

Aranburuk, Erostarbek eta Ochoak ezin izan dute Aloha Cupeko finalerako txartela lortu Munduko talde onenen aurkako lehian

Itsasoaren baldintzak ikusita, Miyazakiko Munduko txapelketak taldekako lehiaketa mistoan, ‘Aloha Cup’ean jarri du gaur arreta. Aritz Aranburuk, Nadia Erostarbek, Ariane Ochoak eta Vicente Romerok osatutako taldeak Munduko potentziekin neurtu ditu indarrak finalerdietako txandan eta ez du zorte handirik izan. Horretan Estatu Batuak, Australia eta Frantzia izan dira bere aurkariak. Kirolari bakoitzak bi olatu surfeatzeko aukera […]

10
iraila
2019
Surfa

Aritz Aranburuk lehen erronda arazo barik gainditu du Miyazakiko Munduko surf txapelketan

Miyazakiko Munduko txapelketan itsasoaren baldintzak zeharo aldatu dira gaur. Atzo emakumeek jardunaldi oso luze eta gogorra izan zuten olatuei dagokienez, eta gaur gizonek lehiaketari ekin diote itsaso lasaiago bati aurre eginda. Arrazoi honengatik Aritz Aranburu uretara sartu da espero zena baino askoz beranduago, baina sartu denean ez du arazorik izan lehen erronda aise gainditzeko. Txapelketa […]

10
iraila
2019
Belar-hockey-a

“Munduko eta Europako txapelketak ondo daude baina Jokoetarako sailkapena nahi dugu”

Estatuko selekzioan ohikoa den eta denboraldi honetan Belgikako ligan (Europako handienetarikoa) arituko den Diego Arana hockey jokalariak Europako txapelketan lortutako zilarrezko domina erakutsi digu. Zilarra irabazi eta gero, urriaren 25etik 28ra Valentzian jokatuko duten aurreolinpikoa izango da Basque Teameko kirolariaren hurrengo erronka. Taldeak Frantziaren kontra neurtuko ditu indarrak, partida bikoitzean. Tokio 2020ko Jokoetarako sailkapena lortzea […]

09
iraila
2019
Surfa

Leticia Canalesi elkarrizketa Miyazakiko Mundialean bigarren aukerako zazpigarren errondaren ostean

Miyazakiko World Gamesetako gaurko jardunaldian gure surflariek egun luze eta gogorra izan dute. Atzo lehia nagusitik kanporatu zituztenez, gaur aldi berean egin diren bigarren aukerako erronda guztiak jokatu behar izan dituzte. Denek euren onena eman dute. Erronda batzuetan euren surf onena erakutsi ahal izan dute eta beste batzuetan epaileen erabakiaren zain egon dira azken unera arte aurrera […]