basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Albisteak

Albisteak
Eusko  Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
13
uztaila
2010
Besteak

Patxi Usobiaga bigarren Chamonix-en Munduko Kopako estreinekoan

(2010/07/13) Eibartarrak sorbaldako lesioa gainditu duela erakusi du Chamonix (Frantzia). Ondo hasi du nazioarteko denboraldia egungo munduko kirol eskalada txapeldunak. Lan txukuna egin du Patxik txapelketa guztian zehar, akats nabarmeniki egin gabe eta beti ere onenekin lehia bizian. BATeko eskaltzaileak ez du arazo handirik izan finalean sartzeko, konfiantza handiarekin eskalatu du, nahiz eta lehen aldiz […]

11
uztaila
2010
Besteak

Haizeak Broad Peak-eko zeharkaldia zapuztu du

(2010/07/10) Dagoeneko Oinarrizko Kanpalekuan dira mendizaleak eguraldi onaren zain Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza oinarrizko akanpalekura jaitsi dira gaur eguerdian, haize bortitzen erruz Broad Peakeko hiru gailurren zeharkaldia bertan behera utzi dutelako oraingoz. Ostegun eta ostiralean, Naturgas ¬ Basque Team espedizioko hiru mendizaleek bide berri bat zabaldu zuten Broad Peakeko harkaitzezko gandorreraino eta […]

09
uztaila
2010
Besteak

Patxi Usobiaga Munduko Txapeldunak Chamonix-en hasiko du denboraldia astelehenean

(2010/07/09) Bi helburu nagusi izango ditu, Munduko Kopa eta Europako Txapelketa BAT Basque Team-en babespean ari den Patxi Usobiaga eskalatzaileak Chamonix-en (Frantzia) hasiko du denboraldia hurrengo astelehenean Munduko Kopako lehen probarekin. Azaroa erdira arte bederatzi proba egingo ditu guztira eibartarrak, sei izango dira Munduko Koparako puntuagarriak eta batez ere Europako Txapelketa izango du jomuga nagusia, […]

07
uztaila
2010
Besteak

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza bihar 04:30etan aterako dira Broad Peak-eko gailuarren bila

(2010/07/07) Mendiaren hiru tontorrak kateatu nahi dituzte alpetar erara eta bide berri bat zabalduz BILBO, 2010eko Uztailak 7, asteazkena. Broad Peak-eko Oinarrizko Kanpalekuan albiste pozgarriak heldu dira gaur goizen, eguraldi iragarpenek hobekuntza nabarmena aurreratu dute datozen lau eguneratako. Hori da, hain zuzen ere, gure mendizaleek nahi zutena. Bihar aterako dira. Hiru tontor, hiru alpinistentzat, Alberto […]

01
uztaila
2010
Besteak

“Safran” itsasontziak eraman du Espainiako Itzulia Bartzelonako helmugan bigarren amaitu eta gero

(2010/07/01) Bostgarren postuan amaitu du azkenik Iker eta Xabiren Movistar itsasontzia Hasieratik faboritoa zenak eraman du garaipena eta itzuliko azken sailkapena, seigarren etapan bere herrikide den BNP ontziak garaipena eskuratu eta gero. Podiiumeko hirugarren postuan sailkatu da azkenik Estrella Damm. Azken etapak Mallorcako Palma eta Palamos lotu ditu, guztira 225 itsasmila. Oso jardunaldi bizia izan […]

28
ekaina
2010
Besteak

Cinco medallas de oro y una de bronce en un gran fin de semana de los deportistas de BAT

Triatlón, piragüismo y ciclismo han deparado excelentes resultados en pruebas de nivel internacional Bilbao, 28 de junio de 2010. El pasado fin de semana ha representado todo un éxito para la Fundación BAT Basque Team, dado que hasta seis de los deportistas que patrocina han conseguido medallas en competiciones como el Campeonato de Europa de […]

24
ekaina
2010
Besteak

ALDAKETA OLINPIARRA!!!!!!!!!

Raul Mena, Cespa-Euskadi taldeko zuzendari teknikoak, UCIk Londres 2012ko Olinpiar Jokoei begira iragarritako aldaketen inguruan mintzo da 2009ko abenduaren 10ean jakinarazi zigun UCIk (Nazioarteko Txrrindularitza Batzordeak) hurrengo egitarau olinpiarrareko izango ziren aldaketak, alegia, Londres 2012rako. Kolpe latza izan zen albistea, norberaren helburutik bi urte eskasera egitarauak itzelezko aldaketa baitzekarren. Kirolariari zalantzak azaltzen zaizkio une oro […]

24
ekaina
2010
Besteak

Mar Guillemot-en Safran ontziak irabazi du Espainiako itzuliko laugarren etapa Calpen

Estrella Dam eta PRB helmugaratu dira ondoren hurrenez hurren Goizaldean, 05:08etan iritsi da Safran-a Calpera. Talde frantziarrak, Marc Guillemot-en gidaritzapean, bere hirugarren etapa irabazi du itzulian, bere arerio zuzenak Gibraltarreko tarteko helmugan atzean utzi eta gero. Hortik aurrera erritmoa irabazleak ezarri du gainontzeko itsasontziak Alboraneko itsasoan kontrolatuz eta gero, Gatak lurmuturretik Calperainoko tartea handituz. Etapak […]

23
ekaina
2010
Besteak

Mikel Odriozola, Bartzelonako Europako Txapelketan aritzeko hautatua izan da

Jesus Angel Garcia Bragadok eta BAT Basque Team-eko korrikalariak osatuko dute estatuko ordezkaritza Azkenean lortu du bere helburua eta urteko hitzordurik garrantzitsuenean izango da Mikel Odriozola. Errenteriko atletak 50 kilometroko martxan lehiatuko da, uztailaren 30ean jokatuko dena. Laugarren aldiz jarrian izango da gipuzkoarra europako txapelketetan. 1998a ezkeroztik ez du utzik egin eta orduan lortu zuen […]

21
ekaina
2010
Besteak

Iker eta Xabiren Movistar ontzia lidertzan da Sanxenxo eta Calpe arteko etaparik luzeenean

Haizeak lagunduta abiadura bizian ari dira nabigatzen IMOCA ontziak Lehenengo postuan pasa de Iker eta Xabi gizpukoarren Movistar-a San Vicenteko lurmuturretik. Bart aurre hartu zion Marc Guilemot-en Safran barkuari Lisboatik gertu zeudela. Haize boladek ez dute etenik izan gauean zaher eta momentu honetan Ipar-Ipar-Mendebaldekoa den arren, Sanxenxoko irteeratik oso azkar dihoaz parte hartzaile guztiak.

17
ekaina
2010
Besteak

Patxi Usobiagak eta Ekaitz Saiesek hartu zuten parte Bibon “Haur Besoetakoa” eleberriaren irakurketan

400 pertsona inguru bildu ziren Jon Mirande idazlearen klasikoa irakurtzeko BAT Basque Team-ek ez zuen hutsik egin "Bilbo Zaharra" euskaltegiak antolatutako ekitaldian. Bilboko Arriaga antzokian 400 pertsona inguru bildu ziren, tartean politikariak, kultura munduko jendea, kirolariak, eta nola ez, euskaltegiko ikasleak ere. Patxi Usobiaga eskalatzailea eta Ekaitz Saies piraguista izan ziren fundazioko ordezkariak bertan, Jon […]

15
ekaina
2010
Besteak

PRB-k irabazi du Xixonen Espainiako itzuliko bigarren etapan

Gauerdia pasata iritsi dira parte hartzaileak oso lehiatua izan dena amaieran PRB itsaontziak eraman du oraingoan garaipena. Vicent Riou eta bere taldekideek Xixongo helmuga gurutzatu dute goizaldeko 01:04etan, Santanderretik abiatu eta 110 itsasmila bete ondoren. Oso gertu izan ditu etapa guztian zehar bi arerioak, batetik lehendabiziko etapa irabazi zuen Safran, minutu eta 59 segundura eta […]

09
ekaina
2010
Besteak

Presentación de la vuelta a España a Vela

El sábado partirán las embarcaciones participantes desde el puerto de Hondarribia Este mediodía ha tenido lugar el acto inaugural de la Vuelta a España a Vela en la Cofradía de Pescadores de Hondarribia, con la participación de los representantes de las instituciones y entidades deportivas, así como de todos los regatistas presentes en la localidad […]

04
ekaina
2010
Besteak

Alberto Iñurrategi: “Alpinistikoki espedizio erakargarria da eta hori da gaur egun guk egin nahi duguna”

Alpinista gipuzkoarrak NATURGAS BROAD PEAK 2010 proiekturaren xehetasunak eman dizkigu Hirugarrenean bai, hau da Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzak osatzen duten taldearen inguruan burura datorkigun esaera. Aretxabaletako alpinista berriz ere Karakorum aldera itzuliko da aurreko urtean Hymalaian ezarritako helburuetan naturak bere legea ezarri eta gero. Naturgas Makalu 09 eta Naturgas Hornbein 09, biak […]

25
maiatza
2010
Besteak

Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak bide berri bat ireki nahi dute Broad Peak-en, bere hiru gailurrak alpetar estiloan lotuz

Planetako hamabigarren mendi garaienaren (8.047 metro) hiru tontorrak igotzea historian behin baino ez da lortu BAT Basque Team-ek eta Naturgas Energiak babestutako espedizio hau ekainaren 2an abiatuko da Loiutik Pakistan aldera, erronka uztailaren hasierarako gainditzeko asmoz Hiru espediokideek zailtasun tekniko eta eskakizun fisiko handiko igoera berritzaile baten alde apustu egin dute berriro ere, alpetar estiloari […]

18
maiatza
2010
Besteak

Oiana Blanco: “Nire helburua Londres 2012ko Olinpiar Jokoetan egotea da baina bide luzea dut aurretik”

Inoizko sasoirik onenean gogotsu ekingo die hurrengo erronkei judoka gipuzkoarrak Aste batzuk pasa dira jada Oiana Blanco zoriontsu bueltatu zenetik europako txapelketatik. Arrazoirik ez zuen falta, domina bait zekarren kolkotik zintzilik. Aurreko udan Rotterdamen lortutako zilarra ezuste galanta izan zen denontzat biana usurbildarrak argi erakusti du ez zela kasualitate hutsa. Oianaren helburua orain munduko onenen […]