Albisteak
Elkarrizketa Irati Goikoetxeari Rioko Munduko txapelketatik at geratu eta gero
Irati Goikoetxea palistaren adierazpenak Rio de Janeiroko Munduko txapelketan. Irati Goikoetxeak ez du finalerdietarako txartela lortu. Bigarren sailkapen txanda jokatu eta gero, 41. postuan amaitu du.
Elkarrizketa Ander Elosegiri Munduko txapelketan finalerdietarako sailkatu eta gero
Ander Elosegi palistaren adierazpenak Rio de Janeiroko Munduko txapelketan. Ander finalerdietarako sailkatu da 13. postuan bukatuta lehen sailkapen txanda.
Maialen Chourrauti elkarrizketa Mundialean finalerdietarako sailkatu eta gero
Maialen Chourraut txapeldun olinpikoaren adierazpenak Rio de Janeiroko Munduko txapelketan. Maialen finalerdietarako sailkatu da, lehen txandan bigarren tokian bukatuta.
iraila
2018 Piraguismoa
Miren Lazkanori elkarrizketa Rioko Munduko txapelketan parte hartu aurretik
Miren Lazkano palistaren adierazpenak Rio de Janeiroko Munduko txapelketan parte hartu aurretik. Urte oso erregularra egin ondoren, Lazkanok denboraldia biribildu nahi du Munduko txapelketa absolutuan. 23 urtez azpikoan urrezko domina irabazi zuen taldekako proban.
Elkarrizketa Ander Elosegiri Rioko Munduko txapelketan lehiatu baino lehen
Ander Elosegi palistaren adierazpenak Rio de Janeiroko Munduko txapelketan parte hartu aurretik. Urte erraza izan ez duen arren, Irungo piraguista ilusioz itzuli da Deodoroko kanalera. Bertan irabazi zuen diploma azken Olinpiar Jokoetan. Bere iritziz, finalean sartzea da eman beharreko lehen urratsa, hortik aurrera aurreikuspenik egitera ez da ausartzen.
Maialen Chourrauti egindako elkarrizketa Rioko Mundialean lehiatu aurretik
Maialen Chourraut txapeldun olinpikoaren adierazpenak Rio de Janeiroko Munduko txapelketan parte hartu aurretik. Olinpiar Jokoetan, Europako txapelketan eta Munduko Kopetan dominak lortu ditu Maialenek eta Munduko txapelketakoa falta zaio palmares biribila izateko.
Irati Goikoetxeari egindako elkarrizketa Rioko Mundialean lehiatu aurretik
Irati Goikoetxea palistaren adierazpenak Rio de Janeiroko Munduko txapelketan parte hartu aurretik. Irati Goikoetxeak detaileak zaindu nahi ditu hitzordu handi honetan finalerako sailkapena lortzeko, hori baita bere helburua.
iraila
2018 Piraguismoa
TXOSTENA: Rio de Janeiroko piraguismo eslalomeko Munduko txapelketa
Jaitsi Rio de Janeiroko piraguismo eslalomeko Munduko txapelketako txostena Rioko piraguismo eslalomeko Munduko txapelketan sei palista izango ditugu lehian eta Basque Team Fundazioa han izango da euren nondik norakoen berri ematen. Hauek izango dira gure parte-hartzaileak (txostenean informazio gehiago): Rio de Janeiro (Irailak 25-30) Maialen Chourraut (K-1) Irati Goikoetxea (K-1) Miren Lazkano (C-1) Samuel Hernanz […]
Maialen Chourraut Basque Teameko palistak zilarra jantzi du Seun
Txapeldun olinpikoak zilarrezko domina lortu du K-1 kategorian denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetakoan, Munduko Kopako azken proban, Seu d´Urgellen. 2017an brontzea erdietsi zuen bertan eta urrea 2016an. Lasartearra oso sendo aritu izan da asteburu osoan, ondo baino hobeto ezagutzen duen eta askotan dominak ematen dizkion kanalean. Maialenek hirugarren postuan bukatu zuen atzo K-1eko lehen sailkapen txanda eta […]
abuztua
2018 Mahai-tenisa
Brontzea Iker Sastrerentzat Txinako Irekian
Egun hauetan Beijingen jokatu duten mahai-teniseko Txinako Irekiko banakako txapelketan brontzea jantzi du Iker Sastrek. Bilbotarra gogotsu eta indartsu aritu izan da podiumeko hirugarren tokia erdiesteko. Ikerrek multzoetako fasean partida guztiak irabazi ditu, Makao, Korea eta Japoniako aurkariak menderatuz. Final laurdenetan Munduko lehen hamarren artean kokatuta dagoen Gao Ya Ming txinatarra izan du aurkari, eta […]
Bigarren domina Iñigo Peña Basque Teameko palistarentzat Munduko txapelketan
Zumaiarrak, Paco Cubelose, Rubn Millanek eta Pelayo Rozak osatutako laukoteak Munduko txapelketako K4-1.000 metrokoan brontzea jantzi du Montemorreko Munduko txapelketan, Portugalen Iñigo Peñaren garaipen gosea ez da ase. Atzo Munduko txapelketa batean bere lehen domina lortu zuen Paco Cubelos kapitainarekin batera K2-1.000 metrokoan eta gaur podiumean leku bat izan du, K4-1.000 metrokoan. Gaur ere atzo […]
Basque Teameko Iñigo Peña palistak bere lehen domina lortu du Munduko txapelketa batean
Zumaiarrak eta Paco Cubelosek final bikaina burutu dute Montemorren jokoan den Munduko txapelketako K2-1.000 metrokoan eta zilarra irabazi dute Getxo, 2018ko abuztuaren 24an. Iñigo Peña piraguismo esprintean erreferente bilakatzen ari da nazioarte mailan. Paco Cubelos kapitainarekin osatzen duen bikotea gora doa pauso erraldoiak emanez, estropadaz estropada, txapelketaz txapelketa. Iaz hasi zen arrakastarekin duten amodio istorioa, […]
Basque Teameko Patxi Peula patinatzaileak lau domina irabazi ditu Europako txapelketan
Gasteiztarrak beste bi dominarekin bukatu du txapelketa kontinentala: urrezkoa 20 kilometroko kanporaketa proban eta zilarrezkoa maratoian Patxi Peula ez da dominak irabazteaz nekatzen. Bere palmaresa ikaragarria da eta gehiago handitu da Belgikan, Europako txapelketei dagokienez, 27 domina pilatzeraino. Ordu gutxitan Peulak beste bi metal gehitu dizkio Europako txapelketa honetan izan duen arrakasten zerrendari. Maratoian Patxik […]
Zilarra Basque Teameko Patxi Peula patinatzailearentzat Europako txapelketako 10.000 metroko puntuazio proban
Patxi Peulak bigarren domina bat lortu du Oostenden (Belgika) jokatzen ari diren abiadurako patinajeko Europako txapelketan. Oraingoan gasteiztarra podiumeko bigarren tokira igo da 14:16.765 denbora markatu eta gero, zirkuituko lasterketen barruko 10.000 metroko puntuazio proban. Urrea Daniel Niero italiarrak irabazi du (14:16.522) eta brontzea Crispijn Ariens holandarrak (14:52.158). Patxi garaipenaren bila irten da hasieratik, puntuak […]
Iñigo Llopisek bosgarren domina batekin itxi du Europako txapelketako parte-hartzea
Iñigo Llopis gipuzkoarrak distira egin du Dublinen jokatu duten igeriketa egokituko Europako txapelketan. Urrun geratu da iaz igerilekuetatik kanpo egotera behartu zuen lesioa. Iñigo era itzelean bueltatu da maila altuko lehiaketetara, bost domina eskuratuta txapelketa kontinentalean. Azken domina 4×100 metro estiloetan erdietsi du. Llopisen bigarren brontzea izan da hau, metal hori poltsikoratu baitzuen 4×100 estilo […]
Basque Teameko Patxi Peula patinatzailea, Europako txapeldun 500 metroko errelebu lasterketan
Patxi Peulak bere palmaresa handitzen jarraitzen du, berriz ere titulu kontinentala bereganatuz, oraingoan 500 metroko errelebu proban. Lasterketa berria da eta estrainekoz jokatu dute Ostenden, abiadura patinajeko Europako txapelketan. Peula garaipenaren bidera itzuli da nahiz eta minduta izan uztailaren hasieran Holandako Munduko txapelketan hautsi zuen behatza. Patxik eta Joseba Fernandez nafarrak ondo baino hobeto ulertu […]