basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Albisteak

Albisteak
Eusko  Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
13
maiatza
2009
Besteak

BAT Basque Teameko txirrindulari paralinpiarrak.

Euskal txirrindulari paralinpiarrek BAT Basque Teameko maillot berriak estreinatu dituzte. Denboraldi berria dotore jantzita hasi dute Javier Otxoak, Amador Granadosek, Victor Hugo Garridok eta Aitor Orozak. BAT Basque Teameko kirol arropa berria jantzi dute gure errepideetan jokatutako hainbat probatan; Nazioarteko Handisport Challenge-a, Euskal Itzula eta Bizkaiko Bira korritu dira azken asteetan. Txirrindularitzarako BATeko arropa aurki […]

07
maiatza
2009
Besteak

BAT Basque Team Avia Wildflower Triatloian.

Virginia Berasategui eta Eneko LLanos onenen artean Avia Wildflower triatloian. Lan aipagarria burutu dute BAT Basque Teameko triatloilariek Lake San Antonion (Kalifornia) jokatu berri den Avia Wildflower Triathlon proban. Virginia Berasategik garaipena erdietsi zuen emakumezkotan, igerian 1,2 milia, 56 milia bizikletan eta 13,1 milia korrika eginez. Leanda Cave britainiarra izan zen bizkaitarraren arerio nagusia baina […]

05
maiatza
2009
Besteak

“IBATOUR” Body Board Txapelketa.

IBATOUR txapelketako lidertza eskuratu du Eunate Aguirrek Brasilen irabazi eta gero. Hirugarrenean lortu du Eunatek bere helburua, txapelketa nagusiko proba bat irabaztea. Aurreko bi saioetako azpitxapelduna izan ondoren Eunatek denboraldi hasiera bikaina ez dela kasualitate hutsa erakutsi du beste behin. Salvador de Bahiako Armacao hondartzan jokatu da azken egunetan “Cobra Dagua” txapelketa. Bertan mundu mailako […]

28
apirila
2009
Besteak

Ainhoa Murua Munduko Kopan.

Japoniako Munduko Triatloi Kopan laugarren postuan amaitu zuen Ainhoa Muruak. Orain gutxi Quarteiran (Portugal) erakutsi zuen bezala, Ainhoa Muruak denboraldia sasoi puntu zoragarrian hasi duela berretsi zuen aurreko igandean Japonian. Ishigakin jokatutako proban laugarren postuan helmugaratu zuen, Juri Ide irabazlearengandik 43 segundora. Oso proba lehiatua izan zen eta Ainhoak azkenera arte aritu zen onenekin lehian. […]

27
apirila
2009
Besteak

Eunate Aguirre Santa Catarinan.

Sasoiko dagoela berretsi du Eunate Aguirrek Brasilgo Santa Catarinan lortutako bigarren postuarekin. IBA World Tour zirkuituan ari denetik denboraldi hasiera ikusgarriena burutzen ari da sopeloztarra. Gutxigatik ez du irabazi denboraldiko bigarren proba, Katherine Melo Bodyboarding Pro 2009-a. Aukeratutakoen artean dago Brasilgo saioa, Grand Slameko proben barruan eta honek gainontzekoak baino puntu gehiago jartzen ditu jokoan. […]

27
apirila
2009
Besteak

Iñaki Lejarreta Munduko Kopan.

Munduko Kopako bigarren saioan 17. amaitu zuen Iñaki Lejarretak Alemanian. Berriztarrak proba orekatua burutu zuen Offenburgeko (Alemania) zirkuituan eta atzetik aurrera eginez 17. postuan amaitu zuen. Egin beharreko lana 41.8 km-ko ibilbidea betetzea zen eta Lejarretak eta Ruzafa taldekideak oso atzean ekin zioten probari. Lasterketak aurrera egin ahala Julian Absalon frantziarrak erabateko nagusitasuna erakutsi zuen, […]

16
apirila
2009
Besteak

Sariak kirol merituari.

Kirol merituari urrezko domina Richard Oribe, Javi Conde, Sara Carracelas eta Almudena Cidentzat. Apirilaren 22an jasoko dituzte dominak Madrilen. Sarituen artean zilarrezko domina jaso dute Irati Aurrekoetxea entrenatzaile arabarrak eta Bartzelona eskubaloi taldeko Iker Romerok.