Albisteak
apirila
2019 Triatloia
Eneko Llanos Basque Teameko enbaxadoreak laugarren amaitu du Hegoafrikan
Eneko Llanos triatleta Port Elizabethera joan zen sasoiko zegoela baieztatzeko asmoz, urteko helburu nagusirako, Konako ironmanerako, txartela baduela jakiteak ematen dion segurtasunarekin. Oso ondo dagoela ziurtatu ahal izan du Hegoafrikan. Enekok hamargarren postuan, lasterketa burutik 56 segundora, amaitu du eguraldiagatik 1,6 kilometrora murriztu duten igeriketako zatia. Txirrindularitzako tartearen hasieran bederatzi gizonez osatutako taldea aurrean jarri […]
“Denboraldian emaitza onak izateaz gain, asko hobetu dut eski-maila”
Juan del Campo Basque Teameko eskiatzailea lehen aldiz sailkatu da denboraldi honetan Munduko Kopako proba batean bigarren txanda jokatzeko, eta gainera emaitza hobeak lortu ditu Munduko txapelketan, 2017koarekin alderatuta. Emaitzekin oso pozik dago baina horrez gain, egindako lanarekin oso gustura, orain lehiakorragoa delako. Berarekin izan gara denboraldiaren balantzea egiteko. “Iazko denboraldiaren bukaeratik lan handia egiten […]
apirila
2019 Piraguismoa
Proiektuetako kirolariak ezagutzen: KLARA OLAZABAL
Etorkizun oparoa duten kirolariak Basque Team Fundazioak, Euskal Federazioekin batera, martxan jarritako proiektuetan lanean ari dira datozen hitzordu olinpiko eta paralinpikoetarako sailkapena lortzeko. Gaur Klara Olazabal ur bizietako piraguistarekin izan gara.
“Uste dut datorren urtea oso ona izan daitekeela”
Denboraldi nahiko irregularra eduki duen arren, Basque Teameko Lucas Eguibar snowboardlariak laugarren bukatu du Munduko Kopako sailkapen nagusian eta Munduko txapelketan. Askoren esku ez dauden emaitzak dira hauek. Donostiarrarekin izan gara denboraldiaren balantzea egiteko. Asteburu honetan Sierra Nevadan jokatuko du Espainiako txapelketa. “Baqueirako Munduko Kopan zapore garratza geratu zitzaidan asteburu osoan ondo ibili arren, azkenean […]
martxoa
2019 Albisteak
Basque Team Fundazioak “Goi errendimendurako autolidergoa” hitzaldiak eskainiko ditu
Formularioa jaitsi Basque Team Fundazioa, Foru-Aldundien laguntzarekin, Imanol Ibarrondo coachak eskainitako konferentzia-seriea antolatu du. Horietan kirol-errendimendua hobetzeko gako emozionalak emango dira. Apirilaren 8an hitzaldia Bilbon eskainiko da, Miribillako Kirol Etxearen Earbilera Anitzeko Aretoan, apirilaren 9an Donostian, Anoetako Gipuzkoako Gazte Elkarteentzako Baliabide Zentroan (CRAJ) eta apirilaren 10ean Arabako Federazioen bilera gelan, Mendizorrotzan. Mintzaldiak 17:00etatik 19:00etara egingo […]
martxoa
2019 Atletismoa
Proiektuetako kirolariak ezagutzen: ODEI JAINAGA
Etorkizun oparoa duten kirolariak Basque Team Fundazioak, Euskal Federazioekin batera, martxan jarritako proiektuetan lanean ari dira datozen hitzordu olinpiko eta paralinpikoetarako sailkapena lortzeko. Gaur Odei Jainaga xabalina jaurtitzailearekin egon gara.
Basque Teameko Lucas Eguibar snowboardlariak garaipena lortu du Veyssonazen
Lucas Eguibarrek orain dela hamabost egun Baqueira Bereten izandako erorikoaren arantzatxoa atera du gaur Veysonnazeko Munduko Kopan garaipena erdietsita. Donostiarra erraz nagusitu da bertan. Dagoeneko bost aldiz igo da podiumera estazio honetan. Gaur lortutako garaipenari esker Lucas Eguibarrek laugarren postuan bukatu du Munduko zirkuitua. Gogoratu behar da gipuzkoarra laugarren ere izan zela otsailean jokatutako Park […]
martxoa
2019 Albisteak
Basque Team Tokyo 2020ko doinuak dantzatzen ari da jada
Gaur aurkeztu dituzte hemendik aurrera Fundazioaren bekadunei lagunduko dien abestia, eta horren bideoklipa BaloreetanBAT proiektuaren barruan, ume eta gazteei bereziki zuzendutako materiala ipuin eta komiki batekin osatu dute Gaur goizean Basque Team Fundazioak hasiera eman dio Tokyo 2020ko Jokoen bideari EiTBko Multibox Aretoan, kirol-hitzordu handi horretara bideratuta dagoen abestia aurkeztuta. Maite Iturbe EiTBko zuzendaria, Olatz […]
martxoa
2019 Karatea
Bikaintasun-proiektuetako kirolariak ezagutzen: XABIER PEREDA
Etorkizun oparoa duten kirolariak Basque Team Fundazioak, Euskal Federazioekin batera, martxan jarritako proiektuetan lanean ari dira datozen hitzordu olinpiko eta paralinpikoetarako sailkapena lortzeko. Gaurkoan Xabier Pereda, karatekarekin izan gara.
otsaila
2019 Piraguismoa
Klara Olazabal piraguistaren adierazpenak Australiatik
Klara Olazabal piraguistak oso irakurketa positiboa egin du Australian egindako egonaldiaz. Penrithen denboraldi preolinpikoa eta 2020ko Tokioko Jokoak prestatzen ibili dira. Australiako eta Ozeaniako Irekietan parte hartu dute forma hartzen joateko eta detaileak doitzeko.
Samuel Hernanz piraguistaren adierazpenak Australiatik
Samuel Hernanz piraguistak hiru aste eman ditu Australian denboraldi preolinpikorako eta Tokio 2020ko Jokoetarako prestatzen. Australiako eta Ozeaniako Irekietan lehiatu da forma hartzen eta Munduko palista onenekin indarrak neurtzen hasteko. Esperientzia oso positiboa iruditu zaio, beste gauza batzuen artean lan karga handitzeko aukera eman dielako.
Ander Elosegi piraguistaren adierazpenak Australiatik
Hiru aldiz olinpikoa izan den Ander Elosegi piraguista Australian hilabetez entrenatu da denboraldi preolinpikoa eta Tokioko Jokoak prestatzeko. Australiako Irekian eta Ozeaniako Irekian hartu du parte martxa hartzen joateko eta piraguismo eslalomeko palista onenekin indarrak neurtzen hasteko.
Maialen Chourrauten adierazpenak Australiatik
Maialen Chourraut txapeldun olinpikoa Australian bi hilabetez entrenatu da denboraldi preolinpikoa eta Tokioko Jokoak prestatzeko. Australiako Irekian eta Ozeaniako Irekian hartu du parte martxa hartzen joateko eta piraguismo eslalomeko palista onenekin indarrak neurtzen hasteko.
otsaila
2019 Albisteak
Basque Team Fundazioak, Athletic Clubek eta Eibar Kirol Elkarteak lankidetza akordio bat sinatu dute goi mailako euskal kirola sustatzeko
Bi futbol klubek, beren erantzukizun sozialari jarraiki, goi mailako euskal kirola bultzatzeko apustua egin dute eta ekonomikoki lagunduko dute proiektua. Basque Team Fundazioak bi bidelagun berri izango ditu goi mailako euskal kirola babestu, sustatu eta hedatzeko bere helburuari begira: Athletic Club eta Eibar Kirol Elkartea. Eusko Jaurlaritzak eta EiTBk 2007an sortu zuten Fundazio honek lankidetza […]
otsaila
2019 Albisteak
Bikaintasun-proiektuetako kirolariak ezagutzen: AITOR GORROTXATEGI
Etorkizun oparoa duten kirolariak Basque Team Fundazioak, Euskal Federazioekin batera, martxan jarritako proiektuetan lanean ari dira datozen hitzordu olinpiko eta paralinpikoetarako sailkapena lortzeko. Gaurkoan Aitor Gorrotxategi, ur lasaietako piraguistarekin izan gara.
otsaila
2019 Piraguismoa
Bikaintasun-proiektuetako kirolariak ezagutzen: MIREN LAZKANO
Etorkizun oparoa duten kirolariak Basque Team Fundazioak, Euskal Federazioekin batera, martxan jarritako proiektuetan lanean ari dira datozen hitzordu olinpiko eta paralinpikoetarako sailkapena lortzeko. Gaurkoan Miren Lazkano, ur bizietako piraguistarekin izan gara.