basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Albisteak

Albisteak
Eusko  Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
18
urria
2012
Besteak

NATURGAS/BBK NUPTSE 2012 espedizioa Oinarrizko Kanpalekura iritsi da

Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak 7.100 metroetatik jeitsi dira gaur ibilaldi luzea eginez Osteguna, 2012ko urriaren 18a. 7.100 metroetatik abia tuta egundoko jipoia hartu dute gaur Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak egun osoz burutu duten jeitsieran oinarrizko kanpalekuraino, Chukung-en, 4.600 metrora. Atsedena hartu, hidratatu eta jatea tokatzen da orain. Bihar saiakeraren kronika xehetasun guztiekin […]

17
urria
2012
Besteak

Vivac 3an daude jada Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza 14 ordu nekagarriren ondoren

Haizeak tontorretik gertu aurrera egitea eragotzi die eta gaur kanpaleku nagusiraino jeitsi nahi dute Asteazkena., 2012ko urriaren 17a (21:15). Gaur goizaldeko 04:30etan atera dira v3-tik Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, 7.100 metrora Nuptseko hegoaldeko hegaletik eta tontorrera bidean. Haizeak hasieratik zaildu du ibilbidea eta 12:00etan ezinezkoa izan da aurrera egitea gailurrera ematen duen […]

16
urria
2012
Besteak

NATURGAS/BBK NUPTE 2012 espedizioa 6.500 metroetara heldu da tontorrera bidean

Asteazkeneko eguraldi iragarpenaren zain espero bezala egin dute aurrera mendizaleek Bilbo, 2012ko urriaren 15a.- 6.500 metrora atseden hartzen ari dira momentu honetan Alberto Iñurrategi, Juan Vall ejo eta Mikel Zabalza, gaur ezustekorik gabe igoerako lehen jardunaldia burutu ostean. Dena aurretik prestatuta zeukaten bezala dihoa, telefono bitartez labur aipatu duten moduan, eta biharko asmoa Nuptseko hegoaldeko […]

16
urria
2012
Besteak

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza 7.100 metroetara heldu dira prebisoak beteko ez direlakoan

Biharko espero diren haize boladek asko zailduko dute Nuptseko (7.861 metro) tontorrera iristea Asteartea, 2012ko urriko 16a. Igoerako hirugarren eguna. Bide britaniarreko 7.100 metroetan daude, Nuptseko hegoaldeko hegalean, eta hiru alpinistek biharko iragarri duten haizea agertuko ez dela espero dute. Bertako 15:00etan eguneko helburura iritsi dira eta Mikelek arkaitzeko hormapean dendatxoa altxatzen duen bitartean Alberto […]

14
urria
2012
Besteak

Nuptseko tontorrerantz abiatu dira Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza oinarrizko kanpalekutik

1961ean ingelesek zabaldutako bide bera egiten saituko dira alpetar erara Igandea, 2012ko urriaren 14a.- "Goi-mendian, igoeraren arintasunak alpinisten maisutasuna erakusten du", idatzi zuen Terrayk. Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak euren motxilak bete dituzte gaur oinarrizko kanpalekuan (4.600) Himalayako hormarik ikusgarrienetarikoa den Nuptseko hegoaldeko hegaletik igotzeko asmoz, 5 kilometroko zabalera eta 2.500 metroko desnibela […]

11
urria
2012
Besteak

Aklimatazioari amaiera eman diote Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak Baruntse inguruan

Eguraldiak lagundu ezkero hurrengo igandean abiatuko dira Nuptse mendiko tontorrerantz BILBO 2012ko urriaren 12a.- Bart amaitu zuen NATURGAS/BBK NUPTSE 2012 espedizioak altuerara aklimatatzeko garaia, egindako hirugarren irteeratik oinarrizkoa kanpalekura itzuli ondoren. Egindako lanak Basque Team-eko alpinistak Baruntse mendiaren inguruan bi gau igarotzera behartu ditu , 6.000 metroko altueran. Oraingoan esfortzu handia izan da, altueraz gain […]

04
urria
2012
Besteak

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza kanpalekura itzuli dira altueran hiru gau igaro ondoren

Ibilbidea azteru eta gero Nuptsera bide britaniarretik igotzea erabaki dute 2012ko urriaren 4an.-Island Peak mendian altuerara egokitzeko prozesuarekin hasi ondoren, Naturgas/BBK Nuptse 2012 espedizioko kideek atseden gutxi hartu zuten, 24 ordu eskas, berriz ere astelehen eguerdian Nuptseko hegoaldeko hegalera abiatuz. Bertan, bide britaniarrean, Walmsley eta Bonigton-en gidaritzapean 1961an zabaldutakoa, hiru gau igaro dituzte 5.200, 5.800 […]

02
urria
2012
Besteak

“Lan onari” 2012 saria emango die Eusko Jaurlaritzak Londres 2012ko euskal dominadunei

Joko Olinipkoetan domina lortu zuten bost kirolariek eta Richard Oribe igerilariak jasoko dute saria Getxo, 2012ko urriaren 2an.- Londreseko Jokoetan domina lortu zuten euskal kirolariek  2012ko "Lan onari" sarietako bat jasoko dute, Eusko Jaurlaritzak urtero banatzen dituen saririk garrantzitsuenetarikoak. Maider Unda, Maialen Chourraut, Eli Pinedo, Patricia Elorza eta Nely Carla Alberto protagonista izan ziren uztailaren […]

29
iraila
2012
Besteak

Altueran igarotako bi gauekin pozik itzuli dira Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza kanpalekura

Ostegunean 6.400 metroko Island Peak mendia igo zuten altuerara egokitzeko prozesuan BILBO, 2012ko irailaren 29a. Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak ez dute denbora alperrik galtzen. Astelehenean oinarrizko kanpalekua ezarri zuten Chukungen (4.600 metrora) gainean zeramaten zamarekin, ostegunean falta zitzaien guztia errekuperatu eta motxilak sorbalda gainean hartuta Island Peak-era abiatu ziren, 6.200 metroko mendi […]

27
iraila
2012
Besteak

Egindako lanarekin gustora azaldu da gaur Eneritz Iturriaga 12 urteko jardunarekin amaituz

Berriki korritu den Munduko txapelketan esan dio agur ibilbide arrakastatsuari 2012ko irailaren 27a.- Estatu mailan azken hamarkadan izan den txirrindularirik aipagarrienetarikoak agur esan zion kirol profesionalari aurreko asteburuan Valkengurgen (Belgika) jokatutako Munduko txirrindularitza txapelketan, bertan 35. postuan amaituz. Basque Team-en babespean aritu den txirrindulariak gaur eman du jakitera bere erabakia Fadurako (Getxo) Hobekuntza Teknikorako Zentroan, […]

26
iraila
2012
Besteak

Nuptseko kanpalekura iritsi ondoren aklimatazioarekin hasiko dute mendizaleek 4.750 metrora

Iñurrategi, Vallejok eta Zabalzak 6.200 metroko Island Peakera igo nahi dute berehala BILBO, 2012ko irailaren 26a.- Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, NATURGAS BBK NUPTSE 2012 espedizioa osatzen dute mendizaleak, atzo heldu ziren nepalgo Chukung eskualdera, 4.750 metroko garaieran, bertan oinarrizko kanpalekua ezarriz. Aklimatazio garaiari ekin diote era horretan, bidean eguraldi txarrak eragindako arazo […]

21
iraila
2012
Besteak

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalaza sherpen hiriburura heldu dira trekkingean zehar

Nuptse mendia helburu dutela astelehenean 4.700 metrora dagoen Chukungera iristea espero dute BILBO, 2012ko irailaren 21a.- Espero bezala oinarrizko kanpalekura gerturatzen ari da NATURGAS BBK NUPTSE 2012 espedizioa eta atzo Namche Bazaar herrixkara heldu ziren. 1.700 biztanle dituela Nepalgo eskualde honetako handiena da eta sherpen hiriburutzat jotzen dute bertakoek. 3.400 metroko garaieran kokatzen da eta […]

19
iraila
2012
Besteak

NATURGAS/BBK NUPTSE 2012 espedizioa Katmandun da trekkingerako prestaketak bizkortu nahian

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza oinarrizko kanpalekura abiatuko dira datozen orduetan Katmandu,  2012ko irailaren 19an.- Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak Nepaleko hiribua azkar utzi nahi dute atzean, horretarako bizkortu nahi dituzte izapide guztiak, azken erosketak egin eta kontu handiz material guztia paketatu. “Geroz eta garestiago dago guztia hemen eta hiria ere zaratatsuagoa, ziztu bizian […]

13
iraila
2012
Besteak

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalzaren erronka berria Himalaian, alpetar estiloan

Nuptse (7.861) mendia igotzen saiatuko dira mendebaldeko hegaletik urriaren erdialdean Bilbon, 2012ko irailak 13. Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza Himalaiara itzultzeko zorian daude. Hego Polora iritsi eta kontinentze hotza kometen indarraz bultzatutako leren laguntzaz zeharkatzeko hartu zuten urtebetetik gorako etenaren ondoren, Basque Team-eko hiru alpinista trebatu hauek beren “ingurune naturalera” itzuliko dira, goi-mendietara […]

05
iraila
2012
Besteak

Zilarrezko domina lortu du Richard Oribek 2012ko Londreseko Jokoetako 100 metro libreetan

Igerilari donostiarrak bere hamabostgarren domina lortu du Smetanine frantziarra gaindituz Londres, 2012/9/5. Richardek ez du hutsi egiten, ia inoiz esan daiteke. Gaur Londresen mundu mailako igerilari onenen artean jarraitzen duela erakutsi du beste behin, 2012ko Joko Paralinpikoetan lehendabiziko domina eskuratuz. Bere proba kutunetakoa den 100 metro libreetan lortu du domina. Donostiarrak ezin izan du urrezko […]

10
abuztua
2012
Besteak

Brontzezko domina lortu du Maider Undak 2012ko Londreseko Olinpiar jokoetan

Borrokalari arabarrak Beijingo arantza atera du Basque Team-entzat bigarren domina eskuratuz  2012/08/09.- Egun historikoa euskal kirolarerntzat gaur Londreseko Excel Venuen bizi izandakoa Maider Undaren brontzezko dominarekin. Oletako borrokalariak txapelketa haundietan erakutsi ohi duen maila azaldu du gaur ere. Hasierako zozketa aldeko izan du Maiderrek eta final zortzirenak gainditzeko ez du arazorik izan arabarrak. Final laurdentan […]