basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Albisteak

Albisteak
Eusko  Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
29
abuztua
2019
Arraunketa

Elkarrizketa Marcos Cesar Morales Virginia Diaz arraunlariaren entrenatzaileari, Tokio 2020rako sailkapena lortu eta gero

Estropada amaierako zoriontasun malkoek dena esan dute. Ottensheim-Linzen jokoan den Munduko txapelketako finalerdian hirugarren izateak txapelketako A finalerako pasea eman dio Basque Teameko Virginia Diaz arraunlariari, baina ez hori bakarrik; Tokio 2020ko Jokoetan lehiatzeko txartela ere erdietsi du.  Gaurko finalerdia zaila zen, Australia eta Kanada zituztelako aurkari, Munduko potentzia handienetakoak, eta lehen hiruen artean bukatu behar […]

29
abuztua
2019
Arraunketa

Basque Teameko Virginia Diaz arraunlaria Ottensheim-Linzeko Munduko txapelketako finalean sartu eta Tokio 2020rako sailkatu da

Estropada amaierako zoriontasun malkoek dena esan dute. Ottensheim-Linzen jokoan den Munduko txapelketako finalerdian hirugarren izateak txapelketako A finalerako pasea eman dio Basque Teameko Virginia Diaz arraunlariari, baina ez hori bakarrik; Tokio 2020ko Jokoetan lehiatzeko txartela ere erdietsi du. Gaurko finalerdia zaila zen, Australia eta Kanada zituztelako aurkari, Munduko potentzia handienetakoak, eta lehen hiruen artean bukatu […]

28
abuztua
2019
Albisteak

Basque Teameko Virginia Diaz arraunlaria finalerdietara pasa da Ottensheim-Linzeko Munduko txapelketan

Basque Teameko Virginia Díaz arraunlariak Ottensheim-Linzeko Munduko txapelketako finalerdiak jokatzeko pasea lortu du bere ontzikidea den Aina Cidekin batera, W2- proban. Bikotea probako aurrealdean jarri da Zeelanda Berriarekin batera eta urrea irabazteko faborito nagusiak diren Ozeaniakoen bultzadari ondo eutsi dio. Ez dituzte indar guztiak horretan agortu Diazek eta Cidek, bihar finalerdi gogorra izango baitute eta […]

27
abuztua
2019
Arraunketa

Basque Teameko Virginia Diaz arraunlariak sailkapen olinpikoa bilatuko du Ottensheim-Linzeko Munduko txapelketan

Lucernan Europako txapelketa irabazi ondoren, Virginia Diaz Ottensheim-Linzeko txapelketara Tokio 2020rako plaza bat lortzeko eta podiumera igotzeko asmoarekin etorrida. Jokoei begira modalitatea aldatu du eta orain Aina Cidekin batera egiten du arraun, lemazainik gabeko biko ontzian. Gogor lan egin behar izan dute egoera berrira moldatzeko baina maiatzeko Lucernako Europako txapelketan argi geratu zen lortu dutela, […]

25
iraila
2019
Piraguismoa

Zilarra eta sailkapen olinpikoa Peñarentzat Szegedeko Munduko txapelketan

Basque Teameko Iñigo Peña palistak eta bere ontzikideak, Paco Cubelosek, berriz ere zilarra jantzi dute Munduko txapelketan, oraingoan Szegeden. Iaz Portugalen egin zuten moduan, nazioarte mailan erreferentzia direla erakutsi dute berriro eta gaur egun Alemania baino ez dago haien aurretik K2-1.000 metrokoan. Munduko Kopetan eta Europako eta Munduko txapelketetan arrakasta asko pilatu dituzte azken hiru […]

25
abuztua
2019
Piraguismoa

Begoña Lazkano seigarren izan da Szegedeko Munduko txapelketako B finalean

Begoña Lazkanoren laukoa seigarren izan da Szegedeko pistako piraguismoko Munduko txapelketako B finalean, K4-500 metrokoan. Basque Teameko palistak eta bere ontzikideek, Contrerasek, Ouzandek eta Garciak Tokioko Jokoetarako pasea erdiesteko aukeraren bat izateko B final hau irabazi behar zuten edo Europako onenak izan. Ez bata eta ez bestea ez da gertatu, estropada Txinak irabazi baitu eta Danimarkak eta Britaina […]

24
abuztua
2019
Piraguismoa

Begoña Lazkanok ez du A finalerako pasea lortu Szegedeko Munduko txapelketan

Begoña Lazkanoren laukoa bosgarren izan da Szegedeko pistako piraguismoko Munduko txapelketako finalerdian, K4-500 metrokoan, eta ez du A finala jokatzeko sailkapena lortu. Basque Teameko palistak B finala jokatuko du biharko 10:44etan. Gaurko emaitzak asko zailtzen du Tokyo 2020ko Jokoetako txartela eskuratzea, baina dena ez dago galduta. Begoñak eta bere ontzikideek, Contrerasek, Ouzandek eta Garciak pasea erdiesteko aukeraren […]

24
abuztua
2019
Piraguismoa

Iñigo Peña Szegedeko Munduko txapelketako finalean sartu da arazo barik

Basque Teameko Iñigo Peña piraguistak ez du arazorik izan Szegedeko Munduko txapelketako A finalera igarotzeko. Berak eta bere ontzikideak, Paco Cubelosek, hirugarren postuan bukatu dute K2-1.000 metroko euren finalerdia. Hasierako 800 metroetan indartsu ekin diote estropadari, baina lehenengo postuetan kokatu direla ziurtatu dutenean, abiadura nahita jaitsi dute biharko finalerako indarrak gordetzeko eta erdiko kaleetatik aritu beharra ekiditeko. Biharko […]

23
abuztua
2019
Piraguismoa

Aitor Gorrotxategik zazpigarren bukatu du Szegedeko Munduko txapelketako K4.1000 metroko finala

Aitor Gorrotxategik zazpigarren postuan bukatu du Szegedeko pistako piraguismoko Munduko finala. Estropada ona egin duten arren, ontzi gaztea osatzen du Irungo palistak Marti, Vazquez Llenin, eta Monteagudorekin eta oraindik falta zaie K4-1000 metroko onenen artean egoteko, maila oso altua da eta.  Orain atsedena hartuko du Gorrotxategik bere ikasketetan arreta jartzeko eta urrian denboraldi berria prestatzeari ekingo dio. 

23
abuztua
2019
Albisteak

Iñigo Peña, Szegedeko Munduko txapelketako finalerdietara

Basque Teameko Iñigo Peña piraguista finalerdietara igaro da Szegedeko Munduko txapelketan (Hungarian). Berak eta bere ontzikideak, Paco Cubelosek, laugarren postuan bukatu dute K2-1.000 metroko sailkapen txanda. Hori zen entrenatzailearekin ezarritako estrategia, biharko finalerdietako estropadari begira kale egokiena izateko, une honetan dituzten haize aurreikuspenak kontuan izanda. Biharko finalerdia estropada gogorra izango da, Tokioko Jokoetarako txartelak daudelako […]

22
abuztua
2019
Piraguismoa

Begoña Lazkano piraguistari eginiko elkarrizketa Szegedeko Munduko txapelketan finalerdietara igaro ondoren

Begoña Lazkanoren laukoa seigarren izan da Szegedeko pistako piraguismoko Munduko txapelketako sailkapen txandan, K4-500 metrokoan, eta finalerdietarako pasea lortu du. Basque Teameko palistak erronka handia du Hungarian: Tokio 2020rako txartela lortzea, bere lehen Olinpiar Jokoak izan daitezkeen horietan egoteko pasea eskuratzea, alegia. Begoñaren aburuz, orain dela lau urte baino prestatuago heldu dira hitzordura.  

22
abuztua
2019
Piraguismoa

Higinio Riverok Tokio 2020ko Paralinpiar Jokoetarako txartela lortu du

Higinio Riverok Tokioko 2020 Paralinpiar Jokoetarako txartela lortu du pistako piraguismoko Szegedeko Munduko txapelketan. Basque Teamen bikaintasun proiektuaren barruan kokatuta dagoen kirolariak zazpigarren amaitu du VL2-200 metroko finalean eta horrekin nahikoa izan du datorren urteko hitzordu handirako pasea erdiesteko.

22
abuztua
2019
Albisteak

Iñigo Peñari egindako elkarrziketa Szegedeko Munduko txapelketan lehiatu aurretik

Iñigo Peña piraguistak batez ere plaza olinpikoa ziurtatu nahi du Szegedeko Munduko txapelketan (Hungarian). Horretarako berak eta bere ontzikideak, Paco Cubelosek, lehen seigarren artean bukatu behar dute K2-1.000 metroko A finalean. Hori da helburu nagusia; dena den, podiumera ere igo nahi dute, beste hainbatetan egin duten moduan. 2018an zilarrezko domina erdietsi zuten Montemor O´Velhoko Munduko […]

22
abuztua
2019
Albisteak

TXOSTENA Arraun olinpikoko Munduko txapelketa Ottensheim-Linz

Txostena jaitsi Arraun olinpikoko Munduko txapelketan, Ottensheim-Linzen (Austria) bi euskal kirolari izango ditugu lehian, euretariko bat egungo Europako txapelduna eta Basque Teameko bekaduna: Virginia Diaz. Basque Team Fundazioa han izango da euren nondik norakoen berri ematen. Aurtengo Munduko txapelketa oso garrantzitsua da Tokioko Jokoetako sailkapen prozesurako (txostenean informazio gehiago): Ottensheim-Linz (Austria) (abuztuak 25-irailak 1) Virgina […]

22
abuztua
2019
Albisteak

Bego Lazkano piraguistari egindako elkarrizketa Szegedeko Munduko txapelketan lehiatu aurretik

Begoña Lazkano gaur hasiko da lehian Szegedeko pistako piraguismoko Munduko txapelketan. Basque Teameko palistak erronka handia du Hungarian: Tokio 2020rako txartela lortzea, bere lehen Olinpiar Jokoak izan daitezkeen horietan egoteko pasea eskuratzea, alegia. K4-500 metrokoan 10 plaza daude jokoan. Begoñaren aburuz, orain dela lau urte baino prestatuago heldu dira hitzordura.

21
abuztua
2019
Piraguismoa

Higinio Riverori elkarrizketa Munduko txapelketako VL2-200 metrokoan finalerdira igaro ondoren

Higinio Riverok pistako piraguismoko Szegedeko Munduko txapelketako finalerdietarako pasea erdietsi du KL2-200 metroko proban baina zoritxarrez, horretan zazpigarren izan da eta ez da finalerako sailkatu. Arratsaldean, dena den, arantzatxoa atera du bere proba kuttunean, VL2-200 metrokoan. Sentsazio oso onak izan ditu eta hirugarren bukatuta bere txandan, finalerdietara igaro da. Finalerdia bihar goizean izango du bizkaitarrak […]