basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Albisteak

Albisteak
Eusko  Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
18
uztaila
2016
Txirrindularitza

Jonathan Castroviejo bizkaitarra eta Ion Izagirre gipuzkoarra Rioko Jokoetako txirrindularitza probetan lehiatuko dira

Estatuko hautatzaileak, Javier Minguezek, Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten bost txirrindularien zerrenda atera du. Hauek izan dira aukeratuak: Alejandro Valverde Belmonte (Movistar Team) Joaquim Rodríguez Oliver (Katusha) Imanol Erviti Ollo (Movistar Team) Ion Izaguirre Insausti (Movistar Team) Jonathan Castroviejo Nicolás (Movistar Team) Bost txirrindulariek lineako proban parte hartuko dute abuztuaren 6an, eta horrez gain, […]

17
uztaila
2016
Errugbia

Zazpiko errugbiko mutilek Hong Kongerako sailkapen txapelketa jokatuko dute

Zazpiko errugbiko gizonezkoen selekzioak bosgarren lekuan amaitu du Europako Sari Nagusien Seriea, Alemania eta Georgiaren aurretik; horrela zirkuito honetarako zuen helburua lortu du: 2017ko Hong Kongeko Munduko Serieetarako sailkapen txapelketan sartzea. Moskun zazpigarren bukatu zuten, Exeterren hirugarren eta Gdynian, azken txapelketan, laugarren izan dira. Emaitza hauei esker bosgarren izan dira Europan Britaninia Handiko, Errusiako eta […]

15
uztaila
2016
Atletismoa

Naroa Agirre pertika jauzilaria protagonista izango da bihar ETBko ‘BAT To Rio’ saioan

BASQUE TEAMeko atletak Rioko Jokoetan lehiatzeko egin duen lanari buruz hitz egingo du. Bizkarreko minek Amsterdamen jokatutako Europako Txapelketatik at utzi zuten eta orain urrun dagoen gonbidapen baten zain dago Agirre. Basque Teameko Naroa Agirre jauzilaria protagonista izango da Rioko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko borrokan ari diren kirolariak aurkezten dituen “Bat To Rio” programan. ETB2n 13:45etan […]

13
uztaila
2016
Albisteak

WOPEAK espedizioak badu helburua: GII, bide frantsesetik eta estilo alpinoan

EDP-BasqueTeamek babestutako eta Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak osatutako WOPeak espedizioa GII-ko gailurrera (8.035m) iristen saiatuko da, era alpinoan, oso ohikoa ez den eta bakarrik birritan erabili den bide frantsesetik. Mikel Zabalzak taldeak hartutako erabakia azaldu du Gasherbrumeko kanpamendu nagusitik: “GII-ra igotzeko bide frantsesa era alpinoan egitea gure esku dagoen helburu erakargarria iruditzen […]

12
uztaila
2016
Triatloia

Rakel Mateo triatleta 2016ko Rioko Paralinpiar Jokoetan lehiatuko da

Paratriatloiak Rioko Paralinpiar Jokoetan egingo du debuta eta Rakel Mateo izango da kirol horretan arituko den kirolarietako bat. Sailkapen fasea amaitu eta gero eta batzordeak plazak esleitu ostean, federazioak Mungiako paratriatleta zerrenda ofizialetan sartu du. Rakelek PT2ko kategorian parte hartuko du.

10
uztaila
2016
Errugbia

Zazpiko errugbiko gizonezkoen taldeak hirugarren bukatu du Exeterren

Zazpiko errugbiko gizonezkoen selekzioak hirugarren bukatu du Exeterren, brontzearen borrokan Errusia 17 eta 7 azpiratu eta gero. Europako Sari Nagusien bigarren seriea izan da honakoa. Inchaustiren mutilak lehenengoak izan ziren taldekako fasean, partida guztiak irabazita. Final laurdenetan 26 eta 0 hartu zuten mendean Alemania eta Europako txapelduna den Frantziaren aurka 0 eta 31 galdu zuten […]

08
uztaila
2016
Errugbia

Zazpiko errugbiko gizonezkoen eta emakumezkoen taldeetako euskal ordezkariak protagonistak izango dira ‘BAT To Rio’ saioan bihar, ETBn

Ignacio Martin, Pablo Feijoo, Igor Genua, Barbara Pla, Angela del Pan eta Amaia Erbina Rioko Jokoetako bere parte-hartzearen inguruan mintzatuko dira 1924ko edizioan izan zen azkenengoz errugbia olinpiar kirol. 92 urte igaro dira azken aldiz zaleek errugbi jokalariak olinpiar titulu bat lortzeko b orrokan ikusi zituztenetik. Urte askotan, barneko eta kanpoko presioen bitartez, Jokoetara bueltatzeko […]

03
uztaila
2016
Belar-hockey-a

Maria Lopez de Eguilaz eta Rocio Ybarra belar hockeyko euskal jokalariek Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartuko dute

Belar-hockeyko estatuko selekzioaren hautatzaileak, Adrian Lockek, Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan arituko diren jokalarien zerrenda ofiziala jakitera eman du. Sant Vicent del Raspeigeko kontzentrazioa bukatu eta gero, Lockek erabaki du ze 16 jokalari lehiatuko diren Brasilgo hitzorduan eta horien artean daude Maria Lopez de Eguilaz eta Rocio Ybarra. Hilabeteko prestaketaren ondoren, orain atseden hartuko dute […]

01
uztaila
2016
Atletismoa

Trihas Gebre atleta protagonista izango da bihar ETBko ‘BAT To Rio’ saioan

Rio 2016ko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten edo parte hartzeko aukerak dituzten euskal kirolariei buruzko Euskal Telebistako “BAT to Rio” saioan Trihas Gebre atleta izango da bihar protagonista, 10.000 metrokoan olinpiar diploma lortzeko borrokatuko dena. Larunbatero ETB2n 13:45etan eta ETB1en 21:00etan eskaintzen den programa Jokoetan lehiatzeko aukerak dituzten euskal kirolariei bekak ematen dizkien BASQUE TEAM […]

29
ekaina
2016
Albisteak

Iñigo Urkullu Lehendakaria euskal kirolari olinpiko eta paralinpikoekin elkartu da

Iñigo Urkullu lehendakaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte eta Kiroletako zuzendari Jon Redondo Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan eta Paralinpikoetan lehiatuko diren euskal kirolariekin bildu dira gaur goizean. Abuztuaren 5etik 21era izango dira Joko Olinpikoak eta irailaren 7tik 18ra, berriz, Joko Paralinpikoak. Oraingoz, 22 euskal kirolarik parte hartuko dute ziur, eta beste […]

27
ekaina
2016
Albisteak

Rioko Jokoetarako azken prestaketetan ari diren bost olinpiar kirolari elkartu ditu gaur Basque Teamek

Trihas Gebre atleta, 10.000 metroko egungo Espainiako txapelduna, Amsterdamen uztailaren 6tik 10era jokatuko den Europako Txapelketarako prestatzen dabil. Ane Santesteban estatuko txirrindulari bakarra izango da emakumezkoen errepideko txirrindularitza proban, diploma eskuratzeko aukera askorekin, eta uztailaren 1etik aurrera Italiako Giroan hartuko du parte. Ignacio Martin, Pablo Feijoo eta Igor Genua Madrilen izango dira aste honetatik aurrera, […]

26
ekaina
2016
Errugbia

Barbara Pla, Amaia Erbina eta Angela del Pan zazpiko errugbiko jokalariek Rion lehiatzeko plaza eskuratu dute

Zazpiko errugbiko emakumezkoen selekzioa Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetarako sailkatu da Dublingo errepeska txapelketan Rusia 19 eta 12 menderatu eta gero. Bere lana defentsa ikaragarrian (ez diote punturik egin bost partidetan) eta pazientziaz egindako erasoan oinarritu da. Bi faboritoak, Errusia eta Espainia, finalera heldu dira lehen fase itzela biribildu ostean. Espainiako selekzioak arazoak izan ditu […]

23
ekaina
2016
Igeriketa

Markel Alberdi igerilariak ilusioz ekingo die bere lehenengo Olinpiar Jokoei

Estilo libreko 100 metrokoan estatuko errekorra duen eibartarra 4×100 metroko errelebu lasterketan lehiatuko da abuztuaren 7an. Gaur Fadurara etorri da Hobekuntza Teknikorako Zentroan azterketa biomedikua egin eta prentsaurrekoa emateko. Markel Alberdiren taldeak plaza lortu du federazio britainiarrak proba horretan parte hartzeari uko egin eta gero. Markelekin batera gaurko prentsaurrekoan izan dira ‘Gazte Olimpic Team’ lehiaketa […]

19
ekaina
2016
Albisteak

Ignacio Martin, Pablo Feijoo eta Igor Genua errugbi jokalariek Rioko Jokoetan lehiatzeko txartela lortu dute

Zazpiko errugbiko gizonezkoen selekzioa Olinpiar Jokoetarako sailkatu da finalaren azken jokaldian Samoa menderatu eta garaipen historiko eta epikoa lortu ostean. Estatuko konbinatuak Rio 2016rako azken plaza eskuratu du, Monakoko aurreolinpikoan parte hartu duten beste 15 selekzioen artean nagusitu eta gero. Olinpiar ametsak mirari bat eskatzen zuen eta mirari hori azken unean heldu da, azkenengo segundoan. […]

19
ekaina
2016
Piraguismoa

Maialen Chourraut podiumera igo da berriro, oraingoan brontzea irabazita Pauko Munduko Kopan

Piraguistak hirugarren postua erdietsi du Pauko Munduko Kopan, K1eko jaitsieran. Londresen brontzezko domina lortu zuen Maialenek eta Riora begira sentsazio onak utzi dizkigu beste behin. Pasa den astean urrezko domina bereganatu zuen La Seu d´Urgellen eta aste honetan podiumera igo da berriro. Maialenek laugarren tokian bukatu du emakumezkoen K1eko finalerdia, bi ukitu eta 110.20ko denbora […]

18
ekaina
2016
Piraguismoa

Samuel Hernanz piraguistak urrezko domina jantzi du Pauko Munduko Kopan

Pauko kanalean asteburu honetan piraguismoko Munduko Kopako hirugarren proba jokatzen ari dira. Gaur gizonezkoen K1eko eta emakumezkoen eta gizonezkoen C1eko finalerdi eta finalak jokatu dituzte. Zazpigarren eta zortzigarren denbora onenak eginda, Joan Crespo eta Samuel Hernanz K1eko finalerako sailkatu dira, biek ateetan jo barik. Finalean Samuelek abiadura egokia hartu du hasieratik. Azkar pasatu ditu erremonteak […]