basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Albisteak

Albisteak
Eusko  Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
12
iraila
2019
Surfa

Aritz Aranburu erraztasunez igaro da Miyazakiko Munduko surf txapelketako hirugarren errondara

Berriro ere itsasoan baldintza eskasak izan dira Miyazakiko Munduko txapelketako bigarren errondan, gizonezkoen lehian. Itsasoa olatu oso txikiak eskaintzen ari da. Surflariak ahalik eta olatu onenak hartzen saiatzen dira iristen zaien eskaintza murritzari etekina ateratzeko, baina ez da batere erraza. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela jokoan dute, eta baldintza egokienak ez eduki arren, maila […]

11
iraila
2019
Surfa

Aranburuk, Erostarbek eta Ochoak ezin izan dute Aloha Cupeko finalerako txartela lortu Munduko talde onenen aurkako lehian

Itsasoaren baldintzak ikusita, Miyazakiko Munduko txapelketak taldekako lehiaketa mistoan, ‘Aloha Cup’ean jarri du gaur arreta. Aritz Aranburuk, Nadia Erostarbek, Ariane Ochoak eta Vicente Romerok osatutako taldeak Munduko potentziekin neurtu ditu indarrak finalerdietako txandan eta ez du zorte handirik izan. Horretan Estatu Batuak, Australia eta Frantzia izan dira bere aurkariak. Kirolari bakoitzak bi olatu surfeatzeko aukera […]

10
iraila
2019
Surfa

Aritz Aranburuk lehen erronda arazo barik gainditu du Miyazakiko Munduko surf txapelketan

Miyazakiko Munduko txapelketan itsasoaren baldintzak zeharo aldatu dira gaur. Atzo emakumeek jardunaldi oso luze eta gogorra izan zuten olatuei dagokienez, eta gaur gizonek lehiaketari ekin diote itsaso lasaiago bati aurre eginda. Arrazoi honengatik Aritz Aranburu uretara sartu da espero zena baino askoz beranduago, baina sartu denean ez du arazorik izan lehen erronda aise gainditzeko. Txapelketa […]

10
iraila
2019
Belar-hockey-a

“Munduko eta Europako txapelketak ondo daude baina Jokoetarako sailkapena nahi dugu”

Estatuko selekzioan ohikoa den eta denboraldi honetan Belgikako ligan (Europako handienetarikoa) arituko den Diego Arana hockey jokalariak Europako txapelketan lortutako zilarrezko domina erakutsi digu. Zilarra irabazi eta gero, urriaren 25etik 28ra Valentzian jokatuko duten aurreolinpikoa izango da Basque Teameko kirolariaren hurrengo erronka. Taldeak Frantziaren kontra neurtuko ditu indarrak, partida bikoitzean. Tokio 2020ko Jokoetarako sailkapena lortzea […]

09
iraila
2019
Surfa

Leticia Canalesi elkarrizketa Miyazakiko Mundialean bigarren aukerako zazpigarren errondaren ostean

Miyazakiko World Gamesetako gaurko jardunaldian gure surflariek egun luze eta gogorra izan dute. Atzo lehia nagusitik kanporatu zituztenez, gaur aldi berean egin diren bigarren aukerako erronda guztiak jokatu behar izan dituzte. Denek euren onena eman dute. Erronda batzuetan euren surf onena erakutsi ahal izan dute eta beste batzuetan epaileen erabakiaren zain egon dira azken unera arte aurrera […]

09
iraila
2019
Surfa

Elkarrizketa Nadia Erostarberi Miyazakiko Mundialean errepeskako zazpigarren errondara iritsi ondoren

Miyazakiko World Gamesetako gaurko jardunaldian gure surflariek egun luze eta gogorra izan dute. Atzo lehia nagusitik kanporatu zituztenez, gaur aldi berean egin diren bigarren aukerako erronda guztiak jokatu behar izan dituzte. Denek euren onena eman dute. Erronda batzuetan euren surf onena erakutsi ahal izan dute eta beste batzuetan epaileen erabakiaren zain egon dira azken unera […]

09
iraila
2019
Surfa

Ariane Ochoarekin elkarrizketa Miyazakiko Mundialean bigarren aukerako laugarren errondara heldu ondoren

Miyazakiko World Gamesetako gaurko jardunaldian gure surflariek egun luze eta gogorra izan dute. Atzo lehia nagusitik kanporatu zituztenez, gaur aldi berean egin diren bigarren aukerako erronda guztiak jokatu behar izan dituzte. Denek euren onena eman dute. Erronda batzuetan euren surf onena erakutsi ahal izan dute eta beste batzuetan epaileen erabakiaren zain egon dira azken unera […]

09
iraila
2019
Albisteak

Aritz Aranbururi elkarrizketa Miyazakiko Munduko txapelketan lehiatu aurretik

Eskarmentu handiko Basque Teameko Aritz Aranburu enbaxadorearekin egon gara Miyazakiko (Japonia) World Surfing Gamesetan lehiatzen hasi aurretik. QS zirkuituan dituen parte-hartzeez gain, zarauztarrak erakustaldia eman nahi du Munduko txapelketa honetan, Tokyo 2020rako Jokoetarako txartela eskuratzea baitu helburu. Japoniako hiriburuan lehen aldiz egongo da surfa egitarau olinpikoan.

08
iraila
2019
Surfa

Elkarrizketa Leticia Canalesi Miyazakiko Munduko txapelketako lehen bi errondak jokatu eta errepeska gainditu eta gero

Nadia Erostarbek eta Ariane Ochoak World Surfing Gamesetako bigarren aukera jokatu beharko dute ezin izan dutelako bigarren erronda gainditu. Lehenengo errondan txandako lehiakideak baino askoz hobeak izan dira eta txandako lehenak izanda pasa dira hurrengo fasera. Bigarren errondan, berriz, zailtasun gehiago izan dituzte. Ariane ez da fin ibili olatuen aukeraketan, olatuen eskaintza aberatsa izan ez […]

08
iraila
2019
Surfa

Elkarrizketa Ariane Ochoari Miyazakiko Munduko txapelketako lehen bi errondak jokatu eta gero

Nadia Erostarbek eta Ariane Ochoak World Surfing Gamesetako bigarren aukera jokatu beharko dute ezin izan dutelako bigarren erronda gainditu.  Lehenengo errondan txandako lehiakideak baino askoz hobeak izan dira eta txandako lehenak izanda pasa dira hurrengo fasera. Bigarren errondan, berriz, zailtasun gehiago izan dituzte. Ariane ez da fin ibili olatuen aukeraketan, olatuen eskaintza aberatsa izan ez den […]

08
iraila
2019
Albisteak

Nadia Erostarberi eginiko elkarrizketa Miyazakiko Mundialean lehen bi errondak jokatu eta gero

Nadia Erostarbek eta Ariane Ochoak World Surfing Gamesetako bigarren aukera jokatu beharko dute ezin izan dutelako bigarren erronda gainditu. Lehenengo errondan txandako lehiakideak baino askoz hobeak izan dira eta txandako lehenak izanda pasa dira hurrengo fasera. Bigarren errondan, berriz, zailtasun gehiago izan dituzte. Ariane ez da fin ibili olatuen aukeraketan, olatuen eskaintza aberatsa izan ez […]

04
iraila
2019
Albisteak

TXOSTENA: Surfeko Munduko txapelketa Miyazakin (Japonia)

Txostena jaitsi Surfeko Munduko txapelketan, Miyazakin (Japonia), lau kirolari izango ditugu lehian eta Basque Team Fundazioa han izango da euren nondik norakoen berri ematen. Aurtengo Munduko txapelketa oso garrantzitsua da Tokioko Jokoetako sailkapen prozesurako. Hauek izango dira gure parte-hartzaileak (txostenean informazio gehiago): Miyazaki (Japonia) (irailak 7-15) Aritz Aranburu (BASQUE TEAMeko kirolaria) Leticia Canales (BASQUE TEAMeko […]

03
iraila
2019
Albisteak

Basque Team Fundazioak antolatutako “Goi errendimendurako autolidergoa” hitzaldien hirugarren saioa

Izena emateko formularioa jaitsi Basque Team Fundazioak, Foru-Aldundien laguntzarekin, Imanol Ibarrondo coachak eskainitako konferentzia-seriearen hirugarren saioa antolatu du. Bertan kirol-errendimendua hobetzeko gako emozionalak emango dira.   Irailaren 9an hitzaldia Bilbon eskainiko da, Miribillako Kirol Etxearen Earbilera Anitzeko Aretoan eta irailaren 10ean Donostian, Anoetako Gipuzkoako Gazte Elkarteentzako Baliabide Zentroan (CRAJ).    Mintzaldiak 17:00etatik 19:00etara egingo dira eta Basque […]

03
iraila
2019
Albisteak

Basque Teamek eta Ikaslan Bizkaiak- Lanbide-heziketako Zentro Publikoen Elkarteak- akordioa sinatu dute euskal kirolarien prestakuntza eta laneratzea sustatzeko

Nazioarteko txapelketetan euren parte hartzea bultzatzeko goi mailako euskal kirolariei baliabideak eskaintzea helburu duen Basque Team Fundazioak, eta Ikaslan Bizkaiak, Bizkaiko lurralde historikoko lanbide-heziketako 27 zentro publikok osatutako elkarteak lankidetza akordioa Faduran (Getxo) sinatu dute gaur. Hitzarmena Basque Teamek martxan jarritako ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruko ‘Laneratzea’ prozesuaren barruan kokatzen da. Proiektu horren bitartez kirolarien beharrizan […]

01
iraila
2019
Atletismoa

Basque Teameko Iraitz Arrospide atletak 50 kilometroko Munduko txapelketa irabazi du

Iraitz Arrospidek 50 kilometroko Munduko txapelketa bereganatu du gaur Errumaniako Brasov hirian. Gipuzkoarra azken itzulian Craig Hunt estatubatuarrari, Lungile Gongga hegoafrikarrari eta Daniel Nash britainarrari nagusitu zaie garaipena erdiesteko 2:47:42ko marka eginda. Emaitza honekin Espainiako errekor berria erdietsi du Arrospidek, hainbat urtetan Basque Teamek bekatu duen eta Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroarekin lotura zuzena izan duen […]

31
abuztua
2019
Albisteak

Basque Teameko Virginia Diaz arraunlaria bosgarren izan da Ottensheim-Linzeko Munduko txapelketako finalean

Basque Teameko Virginia Diaz arraunlariak bosgarren postuan bukatu du, Aina Cid ontzikidearekin batera, W2- probako finala Ottensheim-Linzeko Munduko txapelketan.   Australia eta Zeelanda Berria estropadaren aurrealdean jarri dira hasieratik eta beste behin erakutsi dute gaur egun arraun olinpikoan menderatu beharreko Munduko potentzia handienak direla. Kiwiak lehengoak izan dira, australiarrak bigarrenak, kanadiarrak hirugarrenak, estaubatuarrak laugarrenak eta Diazek eta […]