basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Albisteak

Albisteak
Eusko  Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
16
martxoa
2020
Albisteak

BEKAK ESKATZEKO EPEA APIRILAREN 28RA ARTE LUZATU DA

COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak (administrazio-epeak etetea) honako hau dio: “Sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko epeak eteten dira. Epeen zenbaketa Errege Dekretu hau edo, hala badagokio, errege-dekretu honen aldiak galtzen diren unean hasiko da berriro “. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan aurreikusitako neurrien iraupena 15 […]

14
martxoa
2020
Surfa

Aitor Francesena Basque Team-eko surflaria, Munduko txapeldun

Zarauztarra La Jollan jokatutako txanda guztietan nagusitu da. Aitor Francesena ondo prestatu da azken hilabeteetan Kaliforniako surf egokituko Munduko Txapelketara punturik onenean iristeko. 2019ko Munduko txapelketa abenduan jokatu behar zen, baina martxora aldatu behar izan zuten. Itxaronaldiak ez du Francesena atsekabetu, eta sasoi ezin hobean iritsi da hitzordura. Aitorrek sendotasunez hasi zuen bere ibilbidea Munduko […]

14
martxoa
2020
Albisteak

Fadurako HTZ, itxita

Prebentzio-neurri gisa, COVID-19 koronabirusaren hedapenari eusteko, gaurtik aurrera, eta beste abisu bat eman arte, Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroa (Getxo) itxita egongo da. Informartzen jarraituko dugu. Mila esker.

13
martxoa
2020
Albisteak

Basque Teameko Leticia Canales surflariak hirugarren postu historikoa lortu du Sydney Surf Pro txapelketan

Emaitza honi esker 6.500 puntu lortu ditu munduko zerrendan postuak igotzeko. Denboraldi honetan Australian orain arte egindako lehiaketak ez dira emankorrak izan gure surflarientzat, baina gogotsu saiatzen denak lortu egiten du, eta hori gertatu zaio Leticia Canalesi. Sopelako surflaria fisikoki ezin hobeto dago, eta emaitzak goiz edo berandu iritsi behar ziren. Manly Beachen izan da, […]

13
martxoa
2020
Albisteak

Kirol anitzeko jardunaldia Basque Teamekin!

Altzoko eskolako 27 ikaslek hainbat diziplina probatzeko aukera izan dute gaur gure kirolarien eskutik Basque Team Fundazioak antolatutako kirol anitzeko jardunaldia gaur egin da Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroaren instalazioetan (Getxo). Altzoko eskolatik etorritako 6-11 urte bitarteko 27 gaztek parte hartu dute bertan, eta Basque Teameko enbaxadore eta kirolariek lagunduta, hainbat diziplina probatu ahal izan dituzte. […]

12
martxoa
2020
Albisteak

Goi mailako kirolariei zuzendutako Basque Team 2020 bekak eskatzeko epea ireki da

Beken oinarriak eskuragai daude webgunean http://basqueteam.eus/eu/becas/; bertan dokumentua osorik jaitsi daiteke. Ohiko bekez gain, ‘Atzeraeraginezko bekak’ eta ‘Support’ bekak eskainiko dira. Basque Team Fundazioko Patronatuak 2019. urteko goi-mailako kirolarientzako BASQUE TEAM bekak emateko arauak onartu ditu. Eskaerak aurkezteko epea irekita dago jadanik, eta oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, hilabeteko epean itxiko da. Oinarriak oso-osorik […]

11
martxoa
2020
Albisteak

BaloreetanBAT: Maider Unda gure enbaxadoreak bere esperientzia partekatu du Tolosako Herrikide Ikastetxeko ikasleekin

Jardunaldia #BaloreetanBAT proiektuaren barruan kokatu da Maider Unda borrokalari ohiak goi mailako kirola hurbildu die Gipuzkoako udalerri honetako Herrikide ikastetxeko ikasleei. Ikasleek ilusio handiz eman diote ongietorria Maider Undari. Aurkezpenaren eta hitzaldiaren ostean, galdera interesgarriak egiteko aukera izan dute eta, gainera, ingurunearen garrantziaz, familiaz, zaletasunez, bizitzan ditugun helburuez eta horiek lortzeko bideaz hausnartu dute. Aurkezpen […]

07
martxoa
2020
Albisteak

Basque Teameko Lucas Eguibar snowboardlaria erraz nagusitu da Sierra Nevadako Munduko Kopan

Atzoko saioa bertan behera uztera behartu zuen haize bortitzak, baina gaur eguraldiak ezin izan du Lucas Eguibarrekin. Basque Teameko snowboarderrak irabazi du Sierra Nevadan jokatu den boardercrosseko Munduko Kopako proba. Lehenengoa izan da kalifikazio txandan eta gero serie guztietan irabazi du. Finalean Alessandro Haemmerle austriarra eta Peter Berg alemaniarra gainditu ditu. Jardunaldia sailkatze txandarekin hasi […]

05
martxoa
2020
Albisteak

Mondragon korporazioko Ausolan Taldea, Basque Teameko kirolarien laneratzea bultzatzeko lankidetza harremanera batu da

Gotzone Heriz Aguirianok, Ausolanen ordezkari gisa, eta Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzaileak akordioa itxi dute Fundazioaren instalazioetan, Faduran. Mondragon korporazioko AUSOLAN TALDEAk aurretik CONFENASKek, ADEGIk, CEBEKek, SEAk eta Euskadiko enpresa esparruko hainbat erakundek sinatutako hitzarmenarekin bat egin du. Hitzarmen honek goi mailako euskal kirolarien laneratzea erraztea eta bultzatzea du helburu. Gainera Ausolan eta Basque Teamen […]

04
martxoa
2020
Albisteak

Basque Teamek bat egin du Ortzadarrekin LGBTI arloko berdintasun-politiken II. Foroa: Kirola” ekitaldiaren aurkezpenean

Foroa Euskalduna Jauregian egingo da datorren martxoaren 25ean. Charlie Cristina Martin, lehen emakume transgeneroa Le Manseko 24 orduetan, 
irekierako hizlaria izango da. Eztabaida sortzea, jardunbide egokiak erakustea eta eragileen inplikazioa 
bultzatzea dira foroaren helburu nagusiak. 
 Datorren martxoaren 25ean egingo da LGTBI Berdintasunerako II. Politika Foroa: Kirola, Euskalduna jauregian. Edizio honetan, LBGTI aniztasuna kirolean ikusaraztea […]

01
martxoa
2020
Judoa

Jose Mari Mendiola judokak zilarrezko domina irabazi du Europako Irekian

Jose Mari Mendiolak, Basque Teamek abian jarritako bikaintasun proiektuko kide den judokak, Varsovian (Polonia) jokatu den Europako Openean zilarrezko domina irabazi du, borroka guztietan erregulartasun eta sendotasun handia erakutsiz. Mendiolak Pawel Drzymal poloniarra menderatuta hasi du txapelketa. Final-zortzirenetan Massimiliano Carollo italiarra izan du aurkari, eta bera ere ez da gai izan euskalduna geldiarazteko. Final-laurdenetan Nicolas […]

11
otsaila
2020
Albisteak

Hainbat kirol praktikatu Basque Teamekin!

Barrutia Herri Ikastetxeko 25 ikaslek hainbat diziplina probatzeko aukera izan zuten atzo gure kirolarien eskutik Basque Team Fundazioak antolatutako kirol anitzeko jardunaldia atzo egin zen Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroaren instalazioetan (Getxo). Barrutia Herri Ikastetxetik etorritako 12 urteko 25 gaztek parte hartu zuten bertan, eta Basque Teameko enbaxadore eta kirolariek lagunduta, hainbat diziplina probatu ahal izan […]

08
otsaila
2020
Surfa

Ariane Ochoa, Cabreiroá Pro Las Americaseko txapeldunorde

Basque Teamek eta Euskadiko Surf Federazioak abian jarritako bikaintasun-proiektuko kidea oso sendo agertu da finalean, baina Pauline Ado hendaiarrak menderatu du azkenean Final handirako bidea luzea eta gogorra izan da. Ariane Cabreiroá Pro Las Americas txapelketako lehen errondan sartu zen uretara, Leonor Fragoso eta Mafalda Lopes portugaldarren eta Mae Demanez guadalupearraren aurka. Ochoak irmotasunez egin […]

08
otsaila
2020
Igeriketa

Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariak Jokoetan lehiatzeko gutxienekoa lortu du

Gipuzkoarrak Espainiako errekorra hautsi du eta Tokyo 2020rako txartela lortu du Palma Hiriko Open Sarian Gazte-gaztetatik etorkizun oparoa izango zuela argi utzi zuen, eta bilakaera ikaragarria izan du. Iñigo Llopis igeriketa egokituaren erreferente da nazioartean, eta gaur berriz ere agerian geratu da. Urtarrilaren 31n beste pauso bat eman zuen Tokyora hurbiltzeko bide horretan. Sasoi onean […]

17
urtarrila
2020
Albisteak

Basque Teamek enpresan eta goi-mailako kirolean ematen diren lehiakortasunen antzekotasunei buruz hausnarketa egin du

Ander Elosegi piraguista, Xabier Taberna bere teknikaria eta Lourdes Moreno enpresaburua protagonista izan dituen ekitaldia Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak itxi du. Basque Team Fundazioak, goi-mailako kirolarien balioak enpresa eta hezkuntza-esparrura hurbildu nahi dituen #BaloreetanBAT proiektuaren barruan, topaketa bat antolatu du gaur, Tokion laugarren Joko Olinpikoak jokatuko dituen Ander Elosegi ur […]

15
urtarrila
2020
Albisteak

BaloreetanBAT: BAT egin gure egitasmoarekin

#BaloreetanBAT egitasmoarekin goi mailako kirolarien balioak enpresa eta hezkuntza esparruetara eraman nahi ditugu, hainbat aukeraren bitartez: hitzaldiak, maisu-klaseak, clinic-ak, Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroa ezagutzeko antolatutako bisitak, jardunaldi bereziak, kirolariekin klase praktikoak, sexuagatik kirolean ematen den indarkeri eta jazarpenaren kontrako jardunaldiak… Zentzu honetan proposamen edo eskaerarik izanez gero, idatzi baloreetanbat@basqueteam.eus posta elektronikora.