besteak albisteak
urria
2012 Besteak
Nuptseko tontorrerantz abiatu dira Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza oinarrizko kanpalekutik
1961ean ingelesek zabaldutako bide bera egiten saituko dira alpetar erara Igandea, 2012ko urriaren 14a.- "Goi-mendian, igoeraren arintasunak alpinisten maisutasuna erakusten du", idatzi zuen Terrayk. Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak euren motxilak bete dituzte gaur oinarrizko kanpalekuan (4.600) Himalayako hormarik ikusgarrienetarikoa den Nuptseko hegoaldeko hegaletik igotzeko asmoz, 5 kilometroko zabalera eta 2.500 metroko desnibela […]
urria
2012 Besteak
Aklimatazioari amaiera eman diote Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak Baruntse inguruan
Eguraldiak lagundu ezkero hurrengo igandean abiatuko dira Nuptse mendiko tontorrerantz BILBO 2012ko urriaren 12a.- Bart amaitu zuen NATURGAS/BBK NUPTSE 2012 espedizioak altuerara aklimatatzeko garaia, egindako hirugarren irteeratik oinarrizkoa kanpalekura itzuli ondoren. Egindako lanak Basque Team-eko alpinistak Baruntse mendiaren inguruan bi gau igarotzera behartu ditu , 6.000 metroko altueran. Oraingoan esfortzu handia izan da, altueraz gain […]
urria
2012 Besteak
Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza kanpalekura itzuli dira altueran hiru gau igaro ondoren
Ibilbidea azteru eta gero Nuptsera bide britaniarretik igotzea erabaki dute 2012ko urriaren 4an.-Island Peak mendian altuerara egokitzeko prozesuarekin hasi ondoren, Naturgas/BBK Nuptse 2012 espedizioko kideek atseden gutxi hartu zuten, 24 ordu eskas, berriz ere astelehen eguerdian Nuptseko hegoaldeko hegalera abiatuz. Bertan, bide britaniarrean, Walmsley eta Bonigton-en gidaritzapean 1961an zabaldutakoa, hiru gau igaro dituzte 5.200, 5.800 […]
urria
2012 Besteak
“Lan onari” 2012 saria emango die Eusko Jaurlaritzak Londres 2012ko euskal dominadunei
Joko Olinipkoetan domina lortu zuten bost kirolariek eta Richard Oribe igerilariak jasoko dute saria Getxo, 2012ko urriaren 2an.- Londreseko Jokoetan domina lortu zuten euskal kirolariek 2012ko "Lan onari" sarietako bat jasoko dute, Eusko Jaurlaritzak urtero banatzen dituen saririk garrantzitsuenetarikoak. Maider Unda, Maialen Chourraut, Eli Pinedo, Patricia Elorza eta Nely Carla Alberto protagonista izan ziren uztailaren […]
iraila
2012 Besteak
Altueran igarotako bi gauekin pozik itzuli dira Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza kanpalekura
Ostegunean 6.400 metroko Island Peak mendia igo zuten altuerara egokitzeko prozesuan BILBO, 2012ko irailaren 29a. Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak ez dute denbora alperrik galtzen. Astelehenean oinarrizko kanpalekua ezarri zuten Chukungen (4.600 metrora) gainean zeramaten zamarekin, ostegunean falta zitzaien guztia errekuperatu eta motxilak sorbalda gainean hartuta Island Peak-era abiatu ziren, 6.200 metroko mendi […]
iraila
2012 Besteak
Egindako lanarekin gustora azaldu da gaur Eneritz Iturriaga 12 urteko jardunarekin amaituz
Berriki korritu den Munduko txapelketan esan dio agur ibilbide arrakastatsuari 2012ko irailaren 27a.- Estatu mailan azken hamarkadan izan den txirrindularirik aipagarrienetarikoak agur esan zion kirol profesionalari aurreko asteburuan Valkengurgen (Belgika) jokatutako Munduko txirrindularitza txapelketan, bertan 35. postuan amaituz. Basque Team-en babespean aritu den txirrindulariak gaur eman du jakitera bere erabakia Fadurako (Getxo) Hobekuntza Teknikorako Zentroan, […]
iraila
2012 Besteak
Nuptseko kanpalekura iritsi ondoren aklimatazioarekin hasiko dute mendizaleek 4.750 metrora
Iñurrategi, Vallejok eta Zabalzak 6.200 metroko Island Peakera igo nahi dute berehala BILBO, 2012ko irailaren 26a.- Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, NATURGAS BBK NUPTSE 2012 espedizioa osatzen dute mendizaleak, atzo heldu ziren nepalgo Chukung eskualdera, 4.750 metroko garaieran, bertan oinarrizko kanpalekua ezarriz. Aklimatazio garaiari ekin diote era horretan, bidean eguraldi txarrak eragindako arazo […]
iraila
2012 Besteak
Iñurrategi, Vallejo eta Zabalaza sherpen hiriburura heldu dira trekkingean zehar
Nuptse mendia helburu dutela astelehenean 4.700 metrora dagoen Chukungera iristea espero dute BILBO, 2012ko irailaren 21a.- Espero bezala oinarrizko kanpalekura gerturatzen ari da NATURGAS BBK NUPTSE 2012 espedizioa eta atzo Namche Bazaar herrixkara heldu ziren. 1.700 biztanle dituela Nepalgo eskualde honetako handiena da eta sherpen hiriburutzat jotzen dute bertakoek. 3.400 metroko garaieran kokatzen da eta […]
iraila
2012 Besteak
NATURGAS/BBK NUPTSE 2012 espedizioa Katmandun da trekkingerako prestaketak bizkortu nahian
Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza oinarrizko kanpalekura abiatuko dira datozen orduetan Katmandu, 2012ko irailaren 19an.- Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak Nepaleko hiribua azkar utzi nahi dute atzean, horretarako bizkortu nahi dituzte izapide guztiak, azken erosketak egin eta kontu handiz material guztia paketatu. “Geroz eta garestiago dago guztia hemen eta hiria ere zaratatsuagoa, ziztu bizian […]
iraila
2012 Besteak
Iñurrategi, Vallejo eta Zabalzaren erronka berria Himalaian, alpetar estiloan
Nuptse (7.861) mendia igotzen saiatuko dira mendebaldeko hegaletik urriaren erdialdean Bilbon, 2012ko irailak 13. Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza Himalaiara itzultzeko zorian daude. Hego Polora iritsi eta kontinentze hotza kometen indarraz bultzatutako leren laguntzaz zeharkatzeko hartu zuten urtebetetik gorako etenaren ondoren, Basque Team-eko hiru alpinista trebatu hauek beren “ingurune naturalera” itzuliko dira, goi-mendietara […]
iraila
2012 Besteak
Zilarrezko domina lortu du Richard Oribek 2012ko Londreseko Jokoetako 100 metro libreetan
Igerilari donostiarrak bere hamabostgarren domina lortu du Smetanine frantziarra gaindituz Londres, 2012/9/5. Richardek ez du hutsi egiten, ia inoiz esan daiteke. Gaur Londresen mundu mailako igerilari onenen artean jarraitzen duela erakutsi du beste behin, 2012ko Joko Paralinpikoetan lehendabiziko domina eskuratuz. Bere proba kutunetakoa den 100 metro libreetan lortu du domina. Donostiarrak ezin izan du urrezko […]
abuztua
2012 Besteak
Brontzezko domina lortu du Maider Undak 2012ko Londreseko Olinpiar jokoetan
Borrokalari arabarrak Beijingo arantza atera du Basque Team-entzat bigarren domina eskuratuz 2012/08/09.- Egun historikoa euskal kirolarerntzat gaur Londreseko Excel Venuen bizi izandakoa Maider Undaren brontzezko dominarekin. Oletako borrokalariak txapelketa haundietan erakutsi ohi duen maila azaldu du gaur ere. Hasierako zozketa aldeko izan du Maiderrek eta final zortzirenak gainditzeko ez du arazorik izan arabarrak. Final laurdentan […]
abuztua
2012 Besteak
Brontzezko domina Maialen Chourrautentzat Londreseko Joko Olinpikoetako K1eko proban
Euskal kirolarientzat lehendabiziko domina heldu da bi laugarren postu lortu ostean 2012/8/2.- Hemen da lehendabiziko domina Basque Team-eko kirolarientzat 2012ko Londreseko Joko Olinpikoetan. Maialen Chourrautek gaur erakutsi du beste behin mundu mailako elitean dagoela slalomari dagokionean eta azken urteetako lan bikaina berretsi du. Sailkapen txanda ikusgarria burutu eta gero azkenera arte lehiatu behar izan du […]
uztaila
2012 Besteak
Pablo Carrera eta Sugoi Uriarte dominetatik oso gertu Londresen
Judoka gasteiztarran hatz puntekin ikutu zuen brontezkoa eta bilbotarrak berriz seigarren amaitu zuen Bilbo, 2012/7/30.- Gertu, oso gertu izan zuten domina euskal kirolariek Londreseko Jokoetako hasierako lehiaketa egunetan. Asteburu mamitsua izan da eta bertan nabarmendu dira Pablo Carrera eta Sugoi Uriarte. Tiratzaile bilbotarra izan zen lehena finaleratara iristen. Carrerak bi diziplinatan hartuko du parte Londresen […]
uztaila
2012 Besteak
Londreseko Joko Olinpikoetan parte hartuko duten kirolari euskaldunen behin betiko zerrenda
15 gizonezko eta 10 emakumezko lehiatuko dira 11 kiroletan gaur hasi eta abuztuaren 12a bitartean Iker Martínez (Bela) Xabi Fernández (Bela) Ainhoa Murua (Triatloia) Zuriñe Rodríguez (Triatloia) Maialen Chourraut (Piraguismoa slalom) Ander Elosegi (Piraguismoa slalom) Samuel Hernánz (Piraguismoa slalom) Juanjo Aranburu (Tiro olinpikoa) Pablo Carrera (Tiro olinpikoa) Mikel Odriozola (Atletismoa) Nora Aida Bicet (Atletismoa) Oiana […]
uztaila
2012 Besteak
Londreseko Jokoetan kirolari euskaldunek izango duten egutegia eskuragarri duzue
Datorren astebukaeran indartsu ekingo diote lehiari piraguistek, judokek eta tiratzaileek 2012ko Joko Olinpikoak hastera doaz eta euskal kirolariak lehiaketan hasteko irrikitan ditugu jada. Horietako askok ezin izango dute ostiraleko irekiera ekitaldian parte hartu, izan ere lehendabiziko asteburuan hasiko baitituzte, eta askok bukatu ere, beraien lehiaketak. Larunbatean bertan besteak beste Jonathan Castroviejoren txanda izango da txirrindularitzan, […]