basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

besteak albisteak

besteak albisteak
Eusko  Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
20
martxoa
2013
Besteak

Domina baten bila abiatu da Maider Unda Georgian jokatuko den Europako txapelketara

Borrokalari arabarrak ostiralean Tbilisin jokatuko den finalean egotea du helburu 2013ko Martxoaren 20a.-Tibilisko Kirol Jauregiak, Georgiako hiriburuan, hartuko ditu hurrengo igandea bitartean Borroka libre eta grekoerromatarreko Europako txapelketak eta bertan hartuko du parte Maider Unda arabarrak azken lehiaketetean lortutako dominak berretsi nahian, Londreseko Olinpiar Jokoetan lortutakoa eta 2010 eta 2012ko Europako txapelketetan eskuratutako brontzezko domina […]

06
martxoa
2013
Besteak

Maider Unda: “Borrokari ezin zaio lapurtu Olinpiar Jokoetara iristeko ametsa”

Londreseko dominaren ondoren arrakastaz itzuli da Maider lehiaketara 2013ko martxoaren 6a.- Maider Unda, Londreseko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina lortu zuen borrokalari arabarra, emaitza bikainekin itzuli da lehiaketara berriki eta epe motzean izango duen helburura buru-belarri prestatzen dihardu, hain zuzen ere, bi aste barru Georgiako hiriburuan jokatuko den Europako txapelketa. Hala ere Oletakoa harrituta azaldu da […]

19
otsaila
2013
Besteak

Basque Team-eko bost pistard Bielorrusiako Mundialean izango dira bihartik aurrera

Minsk-eko belodromoak pistako hitzordurik garrantzitsuena hartuko du Londreseko Jokoen ostean Bilbo, 2013ko otsailaren 19a.- Basque Team fundazioaren babespean dauden bost txirrindulari lehiatuko dira estatuko selekzioarekin Minsk-en, Bilelorrusian, otsailaren 20tik eta 24ra bitartean jokatuko den Munduko Pista Txapelketan. Londreseko Jokoen ondoren jokatuko den lehen txapelketa aipagarrienean honako hauek osatuko dute euskal ordezkaritza zabala: Tania Calvo, Unai […]

30
urtarrila
2013
Besteak

Londres 1948tik Londres 2012ra

Ibone Belausteguigoitia, Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen lehen euskal emakumezkoa, bisitari BATen egoitzan Getxo, 2012/1/30.-Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen lehen euskal emakumezkoak, Londresen 1948an, Maider Undarekin egin du zuen topo atzo, alegia, Londresen domina eskuratu zuten bost kirolarietako batekin. Lehiatzen jarraitzen du gaur egun Belausteguigoitiak, ohol-jauziko beteranoen txapelketetan, eta atzo Fadurako HTZ-a (Hobekuntza Teknikorako Zentroa) […]

22
urtarrila
2013
Besteak

Podiumera itzuli da Leire Olaberria Aguascalienteseko (Mexico) Munduko Kopan

Txirrindulari gipuzkoarrak brontzezko domina eskuratu du saio erregularra burutu ostean 2013ko urtarrilaren 23a.- Lehiaketara itzuli zen Leire Olaberria 2012ko Londreseko Jokoen ondoren eta helburu jakin bat buruan zuela, alegia, bere maila berreskuratzea eta bere proba den omniumean onenekin lehiatzeko gai dela erakustea. Minsk-en (Bielorrusia) jokatuko den mundialerako hilabete baten faltan Ikaztegietako txirrindulariak sasoiko dagoenean dominengatik […]

05
abendua
2012
Besteak

Maider Undak bere kirol ibilbideari jarraipena emango dio Rio 2016ko Jokoak begi artean dituela

Londresen lortutako brontzezko dominak lehiaketa uzteko erabakia aldatzea ekarri du 2012ko abenduaren 5a.- Beste denboraldi batez gutxienez bere kirol ibilbidearekin jarraituko duela jakinarazi du gaur Maider Unda borrokalari arabarrak, Rioko 2016ko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukera baztertu gabe. Basque Team-en babespean Maider izan zen Londresen lehiatu zen estatuko borrokalari bakarra eta brontzeko domina lortzeak goi […]

21
azaroa
2012
Besteak

Glasgowtik itzuli dira Unai Elorriaga eta Tania Calvo lortutako hiru dominekin

Basque Team-eko txirrindulariek hasiera bikaina eman diote 2012-2013 denboraldiko Munduko Kopari 2012ko azaroak 21a.- Hedabideen aurrean agertu dira gaur goizean Tania Calvo eta Unai Elorriaga Basque Team-ek Faduran (Getxo) duen egoitzan, Glasgown (Eskozia) jokatu berri den Munduko pista txapelketako bigarren saioan lortu dituzten emaitza bikainen berri emateko asmoz. Zilarra lortu du Tania Calvok abiadurazko proban […]

19
azaroa
2012
Besteak

Tania Calvok eta Unai Elorriagak euskal pista munduko onenen pare dagoela berretsi dute Glasgown

Arabarrak bi domina eskuratu zituen eta bizkaitarrak berriz brotzea Munduko Kopako Omnium-ean Bilbo, 2012/11/19.- Nazioarte mailako txapelketetan mundu mailako onentsuenekin lehiatzeko gai dela erakutsi du beste behin pistako euskal txirrindularitzak. Munduko Kopako bigarren saioa jokatu da azken egunetan Glasgown (Eskozia) eta bertan nabarmendu dira Unai Elorriaga eta Tania Calvo. Etxebarrikoak argi erakutsi du Jokoetatik kanpo […]

29
urria
2012
Besteak

Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak Nuptse alpetar eran igotzearen erronka nabarmendu dute

Aurretik egindako igoerekin ezin dela alderatu gaineratu dute hiru mendizaleek Bilbo, 2009ko urriaren 29a.- NATURGAS/BBK NUPTSE 2012 espedizioko kideak, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, hedabideen aurrean azaldu dira gaur Bilbon Nuptseko (7.861) tontorrera hegoaldeko hegaletik eta alpetar erara igotzeko egin duten saiakera baloratzeko asmotan. Basque Team taldeko mendizaleek azaldu dutenez bidearen ezaugarriek eta […]

19
urria
2012
Besteak

NATURGAS/BBK NUPTSE 2012 espedizioak ez du bigarren saiakerarik egingo

Aurrekoan tontorretik 160 metrora geratu ondoren bidearen zailtasunak alpetar eran ez die aukerarik emango beraien hitzetan Ostirala, 2012ko urriaren 19a. Ezin izan dute burutu: Nuptseko saiakeraren ostean Kanpaleku Nagusira itzultzerakoan, NATURGAS/BBK NUPTSE 2012 espedizioko kideek ez dute arriskatu nahi izan. Kanpalekutik, telefono bitartez, beraiekin izan dugun lehendabiziko hartuemanean oso argia izan da Mikel Zabalza: ““Onik […]

18
urria
2012
Besteak

NATURGAS/BBK NUPTSE 2012 espedizioa Oinarrizko Kanpalekura iritsi da

Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak 7.100 metroetatik jeitsi dira gaur ibilaldi luzea eginez Osteguna, 2012ko urriaren 18a. 7.100 metroetatik abia tuta egundoko jipoia hartu dute gaur Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak egun osoz burutu duten jeitsieran oinarrizko kanpalekuraino, Chukung-en, 4.600 metrora. Atsedena hartu, hidratatu eta jatea tokatzen da orain. Bihar saiakeraren kronika xehetasun guztiekin […]

17
urria
2012
Besteak

Vivac 3an daude jada Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza 14 ordu nekagarriren ondoren

Haizeak tontorretik gertu aurrera egitea eragotzi die eta gaur kanpaleku nagusiraino jeitsi nahi dute Asteazkena., 2012ko urriaren 17a (21:15). Gaur goizaldeko 04:30etan atera dira v3-tik Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, 7.100 metrora Nuptseko hegoaldeko hegaletik eta tontorrera bidean. Haizeak hasieratik zaildu du ibilbidea eta 12:00etan ezinezkoa izan da aurrera egitea gailurrera ematen duen […]

16
urria
2012
Besteak

NATURGAS/BBK NUPTE 2012 espedizioa 6.500 metroetara heldu da tontorrera bidean

Asteazkeneko eguraldi iragarpenaren zain espero bezala egin dute aurrera mendizaleek Bilbo, 2012ko urriaren 15a.- 6.500 metrora atseden hartzen ari dira momentu honetan Alberto Iñurrategi, Juan Vall ejo eta Mikel Zabalza, gaur ezustekorik gabe igoerako lehen jardunaldia burutu ostean. Dena aurretik prestatuta zeukaten bezala dihoa, telefono bitartez labur aipatu duten moduan, eta biharko asmoa Nuptseko hegoaldeko […]

16
urria
2012
Besteak

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza 7.100 metroetara heldu dira prebisoak beteko ez direlakoan

Biharko espero diren haize boladek asko zailduko dute Nuptseko (7.861 metro) tontorrera iristea Asteartea, 2012ko urriko 16a. Igoerako hirugarren eguna. Bide britaniarreko 7.100 metroetan daude, Nuptseko hegoaldeko hegalean, eta hiru alpinistek biharko iragarri duten haizea agertuko ez dela espero dute. Bertako 15:00etan eguneko helburura iritsi dira eta Mikelek arkaitzeko hormapean dendatxoa altxatzen duen bitartean Alberto […]

14
urria
2012
Besteak

Nuptseko tontorrerantz abiatu dira Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza oinarrizko kanpalekutik

1961ean ingelesek zabaldutako bide bera egiten saituko dira alpetar erara Igandea, 2012ko urriaren 14a.- "Goi-mendian, igoeraren arintasunak alpinisten maisutasuna erakusten du", idatzi zuen Terrayk. Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak euren motxilak bete dituzte gaur oinarrizko kanpalekuan (4.600) Himalayako hormarik ikusgarrienetarikoa den Nuptseko hegoaldeko hegaletik igotzeko asmoz, 5 kilometroko zabalera eta 2.500 metroko desnibela […]

11
urria
2012
Besteak

Aklimatazioari amaiera eman diote Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak Baruntse inguruan

Eguraldiak lagundu ezkero hurrengo igandean abiatuko dira Nuptse mendiko tontorrerantz BILBO 2012ko urriaren 12a.- Bart amaitu zuen NATURGAS/BBK NUPTSE 2012 espedizioak altuerara aklimatatzeko garaia, egindako hirugarren irteeratik oinarrizkoa kanpalekura itzuli ondoren. Egindako lanak Basque Team-eko alpinistak Baruntse mendiaren inguruan bi gau igarotzera behartu ditu , 6.000 metroko altueran. Oraingoan esfortzu handia izan da, altueraz gain […]