basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

besteak albisteak

besteak albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
07
otsaila
2011
Besteak

IMQk BAT Basque Team-eko kirolariak protagonista dituen kanpainia berria aurkeztu du

Hainbat kirolariren irudia erabiliko da produktu ezberdinak aurkezteko  Bilbo, 2011ko otsailaren 7a. Alberto Iñurrategi alpinista, Virginia Berasategui triatloilaria, Eunate Aguirre bodyboarder-a, Aritz Aranburu surflaria, Patxi Usobiaga eskalatzailea, Efrén Vázquez motoziklista edo Richard Oribe igerilaria dira otsailetik aurrera IMQko aseguruen kanpaina berrian parte hartuko duten izen eta aurpegietako batzuk. Kanpainan, eliteko kirolariak egoera errealean eta kirol-testuinguru […]

14
urtarrila
2011
Besteak

Europako olaturik erraldoiena surfeatzeko proiektua aurkeztu du Axi Muniainek BAT eta Naturgasekin

Erronkaren inguruko xehetasunak eman ditu gaur Bilbon egindako prentsa agerraldian Bilbo, 2011ko urtarrilak 14.- Asier Muniain, olatu handiko surfean dagoen euskal espezialistarik handienetakoa, helburu hirukoitza betetzen ahaleginduko da urte berriko lehen hiruhileko honetan: Europan dagoen neguko olaturik handiena surfeatzea, abentura hau kalitate handiko irudietan erregistratzea, eta Kalifornian, urterik urte, olatuen kirol modalitate honetako espezialisten artean […]

13
urtarrila
2011
Besteak

Axi Muniain neguko olaturik handiena surfeatzen saiatuko da BAT eta Naturgas Energiaren eskutik

Balentria irudietan erregistratzen saiatuko da, XXL Big Wave Awards lehiaketan parte hartzeko asmoz Olatu erraldoietan euskal surflari onenetarikoa da zarautztarra etabalentria irudietan erregistratzen saiatuko da, Kalifornian udaberri oroantolatzen den XXL Big Wave Awards lehiaketan parte hartzeko asmoz. BAT Basque Team eta Naturgas Energiaren babesa izango du horretarako. Europako bederatzi eremutan, surfean jarduteko moduko olatuak aurkidaitezke, […]

20
abendua
2010
Besteak

Euskadi Kirola Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu du Espaniako Olinpiar Batzordearekin

Blanca Urgell Kultura sailburua eta Alejandro Blanco EOB-ko presidente izan dira sinatzaileak Gasteiz, 2010eko abenduak 20.- Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, eta era berean Euskadi Kirola Fundazioko lehendakaria den Blanca Urgellek, lankidetza hitzarmena sinatu du gaur goizean Espainiako Olinpiar Batzordearekin (EOB), “Goi mailako kirola eta mugimendu olinpiarra Euskadi mailan sustatzeko helburuarekin”. EOBren aldetik Alejandro Blanco presidentea […]

17
abendua
2010
Besteak

Aritz Aranburuk surfeko elitera itzultzea izango du helburu aurten 40. postuan amaitu eta gero

Txorkatilean izandako arazo batek zirkuituko azken proban parte hartzea galerazi dio Donostia, ostirala, 2010eko abenduak 17.- BAT Basque Team-en babespean diharduen Aritz Aranburu surflaria hedabideen aurrean azaldu da gaur goizean Donostian, amaitu berri duen denboraldiari buruzko balantzea egin eta hurrengo denboraldirako zehaztuak dituen helburuak aurreratzeko asmoz. Aurtengo denboraldia munduko rankingeko 40. postuan amaitu ondoren, datorren […]

08
abendua
2010
Besteak

Eunate Aguirre munduko azpitxapelduna izan da El Confital-en laugarren amaitu eta gero

Finalean egindako lan kaxkarrak zirkuituko azken proba irabaztea galerazi dio Azken proba irabazteko aukera guztiekin sartu zen uretara Eunate Aguirre baina laugarren postuan amaitu zuen azkenik. Emaitza honekin iaz lortutako azpitxapelketa berretsi du eta titulua geroz eta gertuago duela erakutsi du beste behin. Finalaren aurreko egunean lan bikaina burutu zuen sopeloztarra, txapelketako puntuaziorik onena izan […]

03
abendua
2010
Besteak

Melbourneko Munduko Kopa eskuratu du Leire Olaberriak bi eguneko lan erregularra burutuz

BATeko txirrindulariak urrats garrantzitsua eman du Londres 2012ko Olinpiar Jokoei begira Sasoi puntu bikainean dagoela erakutsi du beste behin Leire Olaberriak, oraingoan Munduko Kopako hastapeneko saioan. Melbournen (Australia) jokatu da lehendabiziko jardunaldia eta Leirek omnium-a irabazi du Tara Whiten kanadiarra eta Malgorzata Wojtira poloniarraren aurretik. Lehen egunean lidertza eskuratu zuen Ikaztegietako txirrindulariak baina bigarrenean aurretik […]

30
azaroa
2010
Besteak

Kirol Marketinari buruzko 2. Jardunaldiak, BAT-ek, Merkataritza Ganbarak eta ESIC-ek antolatuta

Sare sozialek Kirol Marketinarekin duten harremana aztergai Bilbon Kirol marketina eta Interneten bidez sare sozialekin duen harremana aztergai izango dira abenduaren 1ean, Bilbon, BAT Basque Team Fundazioak, Merkataritza Ganberak eta ESIC Marketing Eskolak antolatutako jardunaldian. Guztira, lau hitzaldi programatu dira, gai honen inguruko aditu ospetsuen partaidetzaz. Horien bitartez, Real Madrid futbol-taldea babesten duen bwin on-line […]

16
azaroa
2010
Besteak

Maider Undak amaiera emango die BATek Busturialdeko gazteekin egin dituen topaketei

Ekaitz Saiesek eta Alberto Iñurrategik ere bere esperientziak partekatu dituzte azken hilabetean Urremendik kudeatzen duen Busturialdeko Gazte Planak, garapen perstsonalerako programa aitzindaria jarri du martxan aurten eskualdeko gazteei zuzenduta. Honen barruan esperientziak eta bizipenak partekatu didutzte BAT Basque Team-eko kirolariekin, Euskadi Kirola Fundazioan dauden goi mailako kirolariekin hain zuzen ere. Urriaren 8an egin zen lehendabiziko […]

08
azaroa
2010
Besteak

Leire Olaberria Europako omnium Txapelduna Pruszkow-n (Polonia)

Jokoetarako baliagarria den modalitate berria irabaziz gertuago dauka Londres 2012ko hitzordua Nazioarte mailan arrakastaz arrakasta ari da Leire Olaberria. Beijing 2008ko Olinpiar Jokoetan puntuazioko proban brontzezko domina lortu zuenetik Ikaztegietako txirrindulariak ez du hutsik egin. Txapelketa aurretik egindako probek argi erakusten zuten Leire gai zela onenekin lehiatzeko omnium-ean, baina lortutako garaipenak aurreikusitako guztia gainditu du. […]

04
azaroa
2010
Besteak

Unai Elorriaga, Asier Maeztu, Leire Olaberria eta Ana Usabiaga Pruzkow-eko europako txapelketara

Londres 2012rako atzerako kontaketa hasiko da pistako txirrindularitzan Beste behin ordezkaritza zabala izango du BAT Basque Team-ek pistako txirrindularitzaren hitzordu garrantzitsuenetarikoan, alegia, Poloniako Pruzkow hirian azaroaren 5tik 7ra bitartean jokatuko dena. Cespa Euskadi taldeko Elorriaga eta Usabiaga, Olaberria eta Maezturekin batera, Juan Martinez Oliver estatuko hautatzaile berriaren 13 laguneko zerrendan sartu dira. Berriz ere Leire […]

02
azaroa
2010
Besteak

Aukera urriak ditu Patxi Usobiagak Munduko Kopa irabazteko Huaijin (Txina) jokatutakoaren ostean

Hirugarren postuan da orain eibartarra Ramon Julian liderrarekiko 58 puntura Titulua lortzeko azken aukera izan zitekeen Patxi Usobiagarentzat Txinako hitzordua. Arazoak izan zituen BATeko eskalatzaileak lehiaketa aurreko egunetan, lepo aldean zuen minak ez zion behar bezala entrenatzen utzi eta horrek lehiaketan izan zuen eragina. Une erabakiorretan erakutsi ohi du Usobiagak bere mailarik onena baina oraingoan […]

02
azaroa
2010
Besteak

Titulua lortzeko aukera guztiak galdu ondoren Eunate Aguirre venezuelan gailendu zaio Isabela Sousari

Brasildarrak IBA TOUR zirkuituko txapeldun izateko behar zituen puntuak eskuratu zituen Dotore, era ezinhobean esan zion agur Eunate Aguirrek IBA TOUR 2010 zirkuituko tituluari. Sopeloztarrak denboraldiko azken txanpa bikaina burutu du baina erregulartasun horrek ez dio ahalbidetu Isabella Sousa brasildarra gainditzea. Lehen aldiz lortu du garaipena Sousak, zirkuituko lehen saioetan lortutako abantaila baliatuz. Surfing bikaina […]

20
urria
2010
Besteak

2010eko Euskadi Kirol sariak omenaldia egin dio Euskal Olinpismoari

Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentruan ospatu da ekitaldi hunkigarria • Lehendabiziko aldiz, golardoa kirolari-kolektibo oso batentzat izango da, banakako edo taldekako meritu bat saritu beharrean• EAEko 250 kirolari baino gehiagok bostehun partehartze inguru izan dituzte Olinpiar Jokoetan, eta horietatik 42k dominak lortu dituzte: 5 urrezko 5 domina, zilarrezko 7 eta brontzezko 6• Jose de Amezolak lortu […]

19
urria
2010
Besteak

Euskal Olinpismoak jasoko du bihar 2010EKO EUSKADI KIROL SARIA Faduran egingo den ekitaldian

Patxi Lopez Lehendakariak eta Jaime Lissavetzky Kirol Estatu-idazkaria izango dira bertan 2010EKO EUSKADI KIROL SARIA ekitaldiak kirol mundu, enpresa eta gizartearen ordezkaritza zabala bilduko du asteazken gauean, Olinpiar Jokoetako edozein ediziotan parte hartu duten euskal kirolari guztiak omentzeko asmoz. Olinpismoaren aro modernoan, Euskal Autonomi Erkidegoak 250 kirolari baino gehiago eraman ditu bakarkako nahiz taldekako probetara. […]

13
urria
2010
Besteak

Hamar onenen artean amaituz lan txukuna burutu zuten Llanosek eta Berasateguik 2010eko Ironman-ean

Podiumetik gertu izan zen bizkaritarra eta arabarrak 2009ko emaitza ondu zuen Nazioarte mailan onenekin lehiatzeko moduan daudela erakutsi dute beste behin BAT Basqueteam-eko triatletek. Aurreko larunbatean denboraldiko hitzordurik garrantzitsuenari egin zioten aurre, Hawaii-ko Ironman-a. Urtero bezala proba benetan gogorra suertatu zen, 3,8 kilometroko igeriketa saiioa, 180 kilometro bizikleta gainean eta amaierako maratoiak argi uzten duen […]