basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

besteak albisteak

besteak albisteak
Eusko  Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
03
ekaina
2011
Besteak

Olimpismo y guerras mundiales: Entre la decepción y la inesperada sinergia

Dr. Luis V. Solar Cubillas http://www.slideshare.net/BASQUETEAM/5-el-olimpismo-tras-las-dos-guerras-mundiales-luis-v-solar-cubillas1

01
ekaina
2011
Besteak

Haize bolada handiak eraginda bere marka ondu du NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA espedizioak egun bakarrean 160 kilometro eginez

Gaurko eta biharko iragarpenak balditza bikainak aurreikusten ditu, ostiralerako haize gehiegi  Bilbo, 2011ko ekainaren 1a- Orain arteko mezurik baikorrena igorri digute BAT Basque Team-era Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak, izan ere, NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA espedizioak marka berri bat ezarri zuen atzo, asteartean. 9 ordu nekagarri eta luze eskien gainean eman ondoren 160 kilometro egin […]

30
maiatza
2011
Besteak

Ekaitzak eta haize ezak NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA espedizioaren lana zaildu du

Oztopoak oztopo 800 kilometro baino gehiago egin dituzte jada  Aurera darrai NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 espedizioa Groenlandiako izotzean barrena, hainbat zailtasuni aurre eginez baina hasieran ezarritako helburu tinkoa mantenduz, alegia, irlako ipar-mendebaldean dagoen Thule herrira iristea, abentura hasi zuten puntutik 2.300 kilometrora. Beraiekin izandako hartu-emanetik mendizaleek sekulako ekaitza sufritu dute-horren ondorioz egun eman behar izan zuten […]

25
maiatza
2011
Besteak

Haize asko eta 30 gradu zero azpiko tenperaturak NATURGAS/BBK Transantartika 2011 espedizioarentzat

140 kilometro bete zituzten asteartean egun bakarreko saioan Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak  • 9 orduz kometei etekina atereaz 140 kilometro bete zuen BAT Basque Team taldeak egun bakarreko jardunean • Abandonatutako radar estazio batera iritsi nahi dute gaur, Groenlandian burutuko duten 2.300 kiometroko zeharkaldian topatuko duten eraikin bakarra • Espero baino zailtasun gehiago aurkitzen ari […]

16
maiatza
2011
Besteak

Haize eza izaten ari da oztopo nagusia Iñurrategi, Vallejo eta Zabalzarentzat Groenlandian

Goi-ordokira igotzen ari dira eguneko 10 kilometro bete ondoren Bilbo, 2011ko maiatzaren 16a.- Inurrategik , Vallejok eta Zabalzak Groenlandian hasi duten izotz gaineko zeharkaldiak-NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 proiektuaren lehen atalean- espero baino oztopo gehiago aurkitu ditu. Haize faltak eta berriki bota dituen elurteek abiadura motelean eraman ditu BAT Basque Teamen babespean ari diren hiru mendizaleak. Hastapeneko […]

12
maiatza
2011
Besteak

Izotz gaineko zeharkaldia hasi dute Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak Groenlandian

Desnibel handiko 10 kilometro bete dituzte pitzadura eta izotz plaka askorekin Bilbo, 2011ko maiatzaren 12a.- Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak, NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 espedizioko kideek, gaur hasi dute Groenlandian 2.300 kilometroko izotz gaineko zeharkaldia 40 egunez. Narsaqu-eko abiapuntura asteartean iritsi eta gero (20:00etan Groenlandia, gauerdian Euskadin), zeharkaldia atzo bertan hasi zuten oso baldintza […]

11
maiatza
2011
Besteak

Berriki Koreako mundialean lortutako brontzezko domina erakutsiko du bihar Jon Garciak

Euskal taekwondolaria hedabideen aurrean agertuko da Bilbon arrakastaren berri emateko BIHAR, OSTEGUNEAN (10:15etan, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan) agertuko da komunikabideen aurrean Jon Garcia taekwondolaria, berriki Hego Koreako Gyeongju hirian (Maiatzaren 1etik 6ra bitartean) 87 kiloz azpiko mailan lortutako brontzezko dominaren inguruan mintzatzeko. Durangarrak egungo munduko txapelduna eta faborito nagusia zen Yousef Karamirekin egin zuen topo […]

02
maiatza
2011
Besteak

Groenlandian eta Antartidan zeharkaldiak egiteko asmoa azaldu dute Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak

BATeko hiru mendizaleek eskalada eta abentura uztartuko dute asmo handiko proiektuan Bilbon, 2011ko maiatzak 2.- BAT Basque Team-en babespean diharduten Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza euskal mendizaleak azken ukituak ematen ari zaizkie Groenlandiara eta Antartikara eramango dituen proiektu berriari, NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 izenekoa. Oraingo honetan, abentura gaineratu diote eskaladaren kirol erronkari: muturreko tenperaturen […]

18
apirila
2011
Besteak

Iker eta Xabi donostiara itzuli dira Barcelona World Race proban arrakasta lortu ondoren

Hurrengo egunetan erabakiko dute Volvo Ocean Race probara joan edota Londres 2012an lehiatu Donostian, 2011ko apirilak 18.- Lehorrera hurbildu gabe 95 egun igaro ondoren, Iker Martinez eta Xabi Fernandez gipuzkoarrek bigarren postuan amaitu zuten apirilaren 5ean Barcelona World Race deritzon eskalarik gabeko mundu-bira. Arrakasta berri honen ondoren, BAT Basque Team-en babespean diharduten bi euskal estropadalariak, […]

05
apirila
2011
Besteak

Goza ezazu BAT Basque Teamen iragarki berriarekin eta irabazi kirol-arropa sorta bat

Emaiguzu zure zenbakia eta parte hartu Facebooken antolatu dugun lehiaketan Aurreko ostiraletik aurrera ari da emititzen Euskal Irrati Telebistako publizitate euskarrietan. Honako kirolari hauek hartu dute parte iragarki berrian: Leire Olaberria (txirrindularitza), Aritz Aranburu (surfa), Richard Oribe (igeriketa), Joan Crespo (piraguismoa), Maider Unda (borroka librea) eta Virginia Berasategui (triatloia): http://www.youtube.com/user/HORNBEIN?feature=mhum#p/u/0/z9xOGp2cp0s Grabaketa Euskadiko hainbat lekutan egin […]

28
martxoa
2011
Besteak

Dominengatik lehiatu ezinda itzuli da Leire Olaberria Holandatik, Unai Elorriaga berriz txukun

Ikaztegietakoak zazpigarren postuan amaitu zuen omnium-ean eta bizkaitarra podiumetik gertu Positibotzat joko genuke BAT Basque Team-eko txirrindulariek Apeldoorn-en (Holanda) egindako lana, pistak munduko txapelketan. Ezin izan zuten errepikatu iaz Leire Olaberriak eskuratutako domina, omnium-ean edozein huts, tixikia izanda ere, erabakiorra suertatzen da eta. Larunbateko saioa ezinhobeto hasi zuen Ikaztegietakoak, abiadurazko itzulian nagusituz eta onenen artean […]

23
martxoa
2011
Besteak

Leire Olaberria faboritoen artean da gaur hasiko den munduko pista txapelketan

Holandako Apeldoorn hirian jokatuko da euskal ordezkaritza zabalarekin Holandako Apeldoorn hiriko belodromoak hartuko du bihartik aurrera Munduko pista txapelketa eta bertan mundu mailako txirrindularirik onenak bilduko dira dominen bila. Euskal ordezkaritza zabala izango da bertan, estatuko hamalau kirolarietatik bost euskaldunak baitira: Leire Olaberria, Unai Elorriaga eta Hodei Mazkiaran, BAT Basque Tema fundazioak babestuta- Asier Maeztu […]

21
otsaila
2011
Besteak

Meritu handiko bigarren postua lortu du Ander Elosegi piraguistak Australiako Irekian

C-1 mailan bi aldiz urrezko olinpiar dominadun Tony Estanguetek baino ez zuen gainditu Ezinhobeto ekin dio irundarrak 2011 denboraldiko lehiaketari Australian , slalom-eko mundu mailako onentsuenekin lehiatu eta gero. Sailkatze probatan argi erakutsi zuen irundarrak sasoiko zegoela, 5. Izan zen orduan eta final aurrekoetan 2. postuan amaitu zuen. 2011ko irailean Bratislavako (Eslovaquia) Munduko txapelketan egongo […]

14
otsaila
2011
Besteak

Denboraldi hasiera Aritz Aranbururentzat Brasilen eta Eunate Aguirrerentzat Hawain

Lehen 32 surflari onenen artean amaitu nahi du zarauztarrak eta Eunatek txapelketa irabaztea Hastear da denboraldia ur-kiroletan ditugun ordezkari onenentzat. Ohikoa denez etxetik oso urruti hasiko du lehiaketa Aritz AranburuK, kasu honetan Brasilgo Fernando de Noronha uhartean. Zapore gazi-gozoarekin amaitu zuen joan den sasoia Aritzek, txorkatilean izandak lesioak azken probeten parte hartzea galerazi zion eta. […]

07
otsaila
2011
Besteak

IMQk BAT Basque Team-eko kirolariak protagonista dituen kanpainia berria aurkeztu du

Hainbat kirolariren irudia erabiliko da produktu ezberdinak aurkezteko  Bilbo, 2011ko otsailaren 7a. Alberto Iñurrategi alpinista, Virginia Berasategui triatloilaria, Eunate Aguirre bodyboarder-a, Aritz Aranburu surflaria, Patxi Usobiaga eskalatzailea, Efrén Vázquez motoziklista edo Richard Oribe igerilaria dira otsailetik aurrera IMQko aseguruen kanpaina berrian parte hartuko duten izen eta aurpegietako batzuk. Kanpainan, eliteko kirolariak egoera errealean eta kirol-testuinguru […]

14
urtarrila
2011
Besteak

Europako olaturik erraldoiena surfeatzeko proiektua aurkeztu du Axi Muniainek BAT eta Naturgasekin

Erronkaren inguruko xehetasunak eman ditu gaur Bilbon egindako prentsa agerraldian Bilbo, 2011ko urtarrilak 14.- Asier Muniain, olatu handiko surfean dagoen euskal espezialistarik handienetakoa, helburu hirukoitza betetzen ahaleginduko da urte berriko lehen hiruhileko honetan: Europan dagoen neguko olaturik handiena surfeatzea, abentura hau kalitate handiko irudietan erregistratzea, eta Kalifornian, urterik urte, olatuen kirol modalitate honetako espezialisten artean […]