basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

igeriketa albisteak

igeriketa albisteak
Quirón
Eusko  Jaurlaritza
EITB  |  Euskal  Irrati  Telebista
20
abuztua
2018
Igeriketa

Iñigo Llopisek bosgarren domina batekin itxi du Europako txapelketako parte-hartzea

Iñigo Llopis gipuzkoarrak distira egin du Dublinen jokatu duten igeriketa egokituko Europako txapelketan. Urrun geratu da iaz igerilekuetatik kanpo egotera behartu zuen lesioa. Iñigo era itzelean bueltatu da maila altuko lehiaketetara, bost domina eskuratuta txapelketa kontinentalean. Azken domina 4×100 metro estiloetan erdietsi du. Llopisen bigarren brontzea izan da hau, metal hori poltsikoratu baitzuen 4×100 estilo […]

17
abuztua
2018
Igeriketa

Iñigo Llopisek laugarren metala erdietsi du igeriketa egokituko Europako txapelketan

Iñigo Llopis gipuzkoarra arrakastaz arrakasta dabil Dublinen jokatzen ari diren igeriketa egokituko Europako txapelketan. Txapelketa honetan lortutako beste hiru dominekin ez da asetuta geratu, eta beste domina bat jantzi du, laugarrena, estilo libreko 100 metrokoan. Iñigok finalerako txatela eskuratu du bigarren txandako bigarren denbora onena eginda, eta behin betiko proban ere postua berretsi du. Gipuzkoarra […]

17
abuztua
2018
Igeriketa

Hirugarren domina Iñigo Llopisentzat igeriketa egokituko Europako txapelketan

Iñigo Llopis gipuzkoarrak Dublinen jokoan ari den igeriketa egokituko Europako txapelketan hirugarren domina irabazi du. Llopisek zilarrezko domina eskuratu du bizkar estiloko 100 metrokoan, S8 kategorian. Probak borroka ederra utzi digu Iñigo Llopis eta Sergio Martosen artean. Urrezko domina urrun geratu zaio, metal hori irabazteko faborito nagusia baitzen Jurijs Semjonovs letoniarra. Hala ere, Llopisek eta […]

14
abuztua
2018
Igeriketa

Iñigo Llopis, Europako txapeldun Dublinen

Iñigo Llopisek urrezko domina jantzi du Irlandako hiriburuan jokatzen ari diren igeriketa egokituko Europako txpelketan, estilo libreko 400 metrokoan. Gipuzkoarra buru jarri da hasieratik S8 kategoriako lasterketan, eta partzial bakoitzean lehiakideekiko aldea handitu du. Azkenean, 4:40.78ko denborarekin erraz nagusitu zaio bigarren sailkatuari, 19.19ra heldu den Cioele Ciampricotti italiarrari. Joshua Grob suitzarrak eraman du brontzea. Iñigo […]

20
urtarrila
2018
Igeriketa

Richard Oribek, Basque Teameko enbaxadoreak, ‘2018ko Urrezko Danborra’ jaso du

Agentziak-EiTBko erredakzioa-. Richard Oribe igerilari donostiarrak 2018ko Urrezko Danborra jaso du San Sebastian egunean. Herritarrek erabakita eman diote igerilari paralinpiko donostiarrari hiriko garaikur nagusia. Eneko Goia alkatearen eskutik hartu du, 12:30ean Donostiako Udaletxeko osoko bilera aretoan. Garaipen-zerrenda izugarria duen atleta da Oribe. Trajez jantzita sartu da aretoan, oso dotore eta irribartsu. Ez du gurpil-aulkirik eraman, […]

18
urtarrila
2018
Igeriketa

‘Richard Oribe, al otro lado de las medallas’ ETBn eskainiko da Basque teameko enbaxadoreak ‘Urrezko Danborra’ jasoko duela aprobetxatuta

Korima Filmsek eta Akhonmediak Basque Team Fundazioaren laguntzarekin ekoiztutako dokumentala ostiralean 00:30etan proiektatuko da ETB1en eta 10:30etan larunbatean, urtarrilaren 20an, ETB2n. BASQUE TEAMeko enbaxadorea den Richard Oriberi ‘Urrezko Danborra’ emango diotela eta, igerilaria protagonista izango da asteburu honetan Euskal Telebistan. Bihar, urtarrilaren 19an, 00:30etan ‘Richard Oribe, más allá de las medallas’ dokumentala eskainiko du telebista […]

23
ekaina
2016
Igeriketa

Markel Alberdi igerilariak ilusioz ekingo die bere lehenengo Olinpiar Jokoei

Estilo libreko 100 metrokoan estatuko errekorra duen eibartarra 4×100 metroko errelebu lasterketan lehiatuko da abuztuaren 7an. Gaur Fadurara etorri da Hobekuntza Teknikorako Zentroan azterketa biomedikua egin eta prentsaurrekoa emateko. Markel Alberdiren taldeak plaza lortu du federazio britainiarrak proba horretan parte hartzeari uko egin eta gero. Markelekin batera gaurko prentsaurrekoan izan dira ‘Gazte Olimpic Team’ lehiaketa […]

15
ekaina
2016
Igeriketa

Markel Alberdi igerilaria Rioko Olinpiar Jokoetan lehiatuko da

Britainia Handiak uko egin dio estilo libreko 4X100 probari eta horrek bidea ireki dio igerilari eibartarrari. Basque Teameko Markel Alberdi igerilaria Olinpiar Jokoetan lehiatuko da gizonezkoen estilo libreko 4X100 proban. Errelebu horretan parte hartu ahal izateko, sailkatutako talderen batek uko egin behar zion probari, Markelen laukotea bosgarren postuan amaitu baitzuen Europako Txapelketaren osteko errepeska olinpikoan. […]

08
maiatza
2016
Igeriketa

Richard Oribek ez du lortu Rioko Jokoetan parte hartzeko pasea baina omenaldi beroa jaso du Funchaleko Europako Txapelketan

Donostiarrak sorbalda minduta dauka eta seigarren izan da igeriketa egokituko Europeoan, era askeko 50 metroko finalean. Hori dela eta, ezin izan du sailkapena lortu Jokoetarako. Dena den, beste sari preziatuago bat irabazi du: jendearen miresmen eta maitasuna. Finalaren ostean, igerilekuan zeuden ikusleak zutik jarri dira Richardi agur esateko. Goi mailako igeriketari bere bizitzako 24 urte […]

14
apirila
2016
Igeriketa

Richard Oribe igerilaria protagonista izango da igandean Donostiako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldian

Basque Teamen babesa duen ‘Richard Oribe, al otro lado de las medallas’ dokumentalak erakusten du Richard bere kirol ibilbidearen bukaeran dagoela eta kontatzen ditu haurtzarotik, terapia moduan kirola egiten hasi zenetik, izan dituen erronka guztiak Iñigo Asensiok zuzendu du dokumentala Korima Films, Akhonmedia eta Traolaren produkzioarekin eta EITBren laguntzarekin, eta pelikula BCN Sports Film Festival […]