Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.
Jose Mari Mendiola podiumaren atarian geratu da Linzen jokatu den Austriako Grand Prix Upper txapelketan, 81 kiloko kategorian Zaur Dvalashvili georgiarraren aurka galdu ondoren. Mendiola azken unera arte borrokatu zen, baina porrota borrokaldia amaitzeko bi segundo falta zirenean iritsi zitzaion. Basque Team Fundazioaren beka duen kirolaria ezustean harrapatu zuen georgiarrak, eta garaipena eta brontzezko domina […]
Jose Mari Mendiolak, Basque Teamek abian jarritako bikaintasun proiektuko kide den judokak, Varsovian (Polonia) jokatu den Europako Openean zilarrezko domina irabazi du, borroka guztietan erregulartasun eta sendotasun handia erakutsiz. Mendiolak Pawel Drzymal poloniarra menderatuta hasi du txapelketa. Final-zortzirenetan Massimiliano Carollo italiarra izan du aurkari, eta bera ere ez da gai izan euskalduna geldiarazteko. Final-laurdenetan Nicolas […]
Portugaleteko judokak brontzea irabazi du Limako Irekian, 73 kiloz azpiko kategorian. Kiyoshik finalerdietan galdu zuen Alex Pombo da Silva brasildarraren eta txapelketako irabazlearen kontra. Gero Daniel Williams britainiarrari nagusitu zitzaion errepeskan. Jaione Equisoainek, bestalde, brontzea eskuratu zuen Irina Zabludina errusiarraren aurka finalerdietan galdu ondoren. Errepeskan erraz irabazi zion Jovana Rogic serbiarrari. 66 kiloz azpiko kategorian […]
Zortea kontran izan du Kiyoshi Uematsuk Asian jokatu dituen hiru lehiaketetan. Zozketek ez diote batere lagundu, eta guztira bi borroka baino ez ditu irabazi. Azaroan Grand Prix zirkuituko Txinako eta Koreako probak jokatu ziren. Txinan, leheen borrokan, Rustam Orujov azerbaijandarra izan zuen aurkari, munduko rankingeko liderra, eta estu hartu bazuen ere ezin izan zun gainditu. […]
#RoadtoTokyo2020
#GuztionAmetsa. Bihotz bera indartzen. Gogo bera biltzen. Bide bera osatzen. Helburu bera amesten.