basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

eskia albisteak

eskia albisteak
Quirón
Eusko  Jaurlaritza
EITB  |  Euskal  Irrati  Telebista
Kolaboratzaileak
20
urtarrila
2018
Eskia

Imanol Rojoren garaipen ikaragarria Austriako txapelketetan

Imanol Rojo iraupen eskiatzaileak Austriako txapelketetan garaipena erdietsi du gaurkoan. Seefelden jokatutako 7.5km eskiatloi + 7.5km CF proban tolosarra irabazle izan da, Veselin Tsinzov bulgariarra (+4,5) eta Thomas Hjalmar Westgaard irlandarraren aurretik (+8,7).

18
urtarrila
2018
Eskia

Bigarren brontzea Santacana eta Galindorentzat Veysonnazeko Munduko Kopan

Kranjska Goran (Eslovenia) bi aldiz igo ziren podiumeko hirugarren tokira eta Veysonnazeko estazioan (Suitza) metal berdineko beste bi domina lortu dituzte. Eguraldi eskasagatik lehia bi egunetan bertan behera geratu ondoren, bikoteak emaitza bikaina eskuratu du eslaloneko proban, lehiakide gogorrenak, Jakub Krako eta Miroslav Haraus eslovakiarrak, deskalifikatu dituztela aprobetxatuta. Denboraldi honetan Munduko Kopan brontzezko lau domina […]

12
urtarrila
2018
Eskia

Jon Santacana eta bere gida Miguel Galindok brontzezko bi domina irabazi dituzte Kranjska Gorako Munduko Kopan

Jonek eta Miguelek laugarren postuan bukatu zuten lehen lasterketa (1: 14.47), baina bigarrenean denbora hobetu zuten (1:07.10.) eta horri esker Eslovakiako Marek Kubacka eta Jakub Krakoren atzetik jarri ziren podiumean. Aurreko egunean, eguraldi baldintza eskasengatik proba bertan behera geratzeko oso gutxi falta izan bazen ere, hirugarren postua ere lortu zuten. Hasieran 1: 06.35ko denbora eginda, […]

12
urtarrila
2018
Eskia

Juan del Campo eskiatzailearen istorioa, aste honetan ‘BAT To PyeongChang’ saioan

Korima Filmsek eta Akhonmediak ekoiztutako Basque Team Fundazioaren saioak Juan del Campo bizkaitarra aurkeztuko digu, ‘Merezi izan du’ titulua daraman atalean. Izaera lasaia eduki arren, Juani inoiz ez zaio gustatu lerro zuzenari jarraitzea. Hiru urterekin, eskiatzen ikasi zuenean, abiadura ikaragarri gogoko zuela ikusi zuen. Eskiak adrenalina askatzeko aukera paregabea eskaintzen zionaz konturatu zen. 23 urte […]

22
otsaila
2017
Eskia

“Lehenengo 20en artean egotea dut helburu”

Imanol Rojo otsailaren 23tik aurrera Lahtin (Finlandia) jokatuko duten iraupen-eskiko Munduko Txapelketan lehiatuko da BASQUE TEAMeko kirolaria lehenengo 30en artean kokatuta dago Europako Kopako zerrendan eta txapelketa honetan lehenengo 20 onenen artean postu bat lortzeko asmoa du, batez ere 50 kilometroko proban. Imanol Rojo sasoi onean dago; horren erakusle 2016ko bukaeran maratoien Europako Txapelketan lortutako […]

31
urtarrila
2017
Eskia

Jon Santacanak beste zilar batekin itxi du Tarvisioko Munduko Txapelketa

Jon Santacanak eta bere gidak, Miguel Galindok, eski egokituko Tarvisioko Munduko Txapelketa beste domina batekin itxi dute, eslaloneko proban zilarra eskuratuta. Txapelketa honetan bikoteak poltsikoratutako hirugarren domina izan da gaurkoa. 42.72ko denborarekin Santacanak eta Galindok Kanadako Mac Marcoux eta Jack Leitchen atzetik bukatu dute. Jakub Krako eta Branislav Broznan eslovakiarrek hirugarren postuan amaitu dute. Gaurko […]

30
urtarrila
2017
Eskia

Jon Santacanak bigarren domina lortu du Tarvisioko Munduko Txapelketan

Ikusmen mugatua duen Jon Santacana donostiarrak, eta Miguel Galindo bere gidariak paralinpiar eskiko Tarvisioko Munduko Txapelketan euren bigarren domina jantzi dute gaur, erraldoian brontzea eskuratuta. Mac Marcouxek eta Jack Leitch kanadiarrek osatutako bikoteak eraman du urrea eta Giacomo Bertagnolli eta Fabrizio Casal italiarrek zilarra. Gaurkoa Santacanak eta Galindo munduko txapelketa honetan jokatutako laugarren proba da. […]

25
urtarrila
2017
Eskia

Jon Santacanak zilarra jantzi du Tarvisioko Munduko Txapelketako jaitsieran

Jon Santacanak eta Miguel Galindok Tarvision, Italian, jokatzen ari diren egokitutako eski alpinoko munduko txapelketa ederto hasi dute: podiumera igota. Bikotea bi aldiz izan da olinpiar txapelduna jaitsieran (Vancouver 2010 eta Sotxi 2014) eta zilarrezko domina eskuratu du 1:11.55eko denbora eginda, Mac Marcoux txapeldun kanadiarrarengandik 0.57ra. Podiuma Miroslav Haraus eslovakiarrak osatu du. Esperotako emaitzak bete […]

08
otsaila
2016
Eskia

Imanol Rojo, maratoiko Europako Txapelduna Marxa Bereteko 37. edizioan

Iraupeneko eskiatzaile onenak biltzen dituen proban nagusitu da Imanol Rojo asteburu honetan. Igandean, otsailaren 7an, jokatu zen 42 kilometroko distantzia luzeko estilo klasikoko lasterketan Imanolek garaipena erdietsi zuen 2 ordu eta 25 minutuko denbora eginda. Askotan Araneko bailaran entrenatzen du Imanolek eta ondo ezagutzen du lekua. Agian horrek ere lagundu zion larunbateko 30km skating proba […]

07
abendua
2015
Eskia

Munduko Kopara begira denboraldi hasiera itxaropentsua Imanol Rojok

Imanol Rojok, Basque Teameko iraupen eskiko espezialistak, ekin dio nazioarteko denboraldiari, eta bai ondo ekin ere! FIS (nazioarteko eski federazioa) mailako probetan parte hartu du Austriako Seefeld-en, eta Munduko Kopan lehiatu ahal izateko puntu onak metatu ditu, bai sprint pronetarako eta bai distantzia probetararako ere. “Gutxitik gehiagora egin dut asteburuan”, dio bere kronikan. Ostiralean 1,4km-ko […]