basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

txirrindularitza albisteak

txirrindularitza albisteak
Quirón
Eusko  Jaurlaritza
EITB  |  Euskal  Irrati  Telebista
06
abuztua
2018
Txirrindularitza

Ana Usabiagaren adierazpenak Europako txapelketako omnium proban parte hartu eta gero

Basque Teameko Ana Usabiaga txirrindulariari egindako elkarrizketa Glasgowko Europako txapelketan, pistako txirrindularitzan, omniuma korritu ondoren. Scratchean 18. bukatu du ordiziarrak, 11. postuan 7,5 kilometroko tempo race delakoan, 17. kanporaketan eta 18. 25 kilometroko puntuazioan. 

05
abuztua
2018
Txirrindularitza

Ane Santestebanen adierazpenak Glasgowko errepideko lasterketan parte hartu eta gero

Basque Teameko Ane Santesteban txirrindulariak 66. postuan bukatu du errepideko lasterketa Glasgowko Europako txapelketan

05
abuztua
2018
Txirrindularitza

Lourdes Oyarbide txirrindulariaren adierazpenak Glasgowko Europako txapelketan

Lourdes Oyarbideri egindako elkarrizketa Glasgowko Europako txapelketako errepideko lasterketa utzi eta gero.

05
abuztua
2018
Txirrindularitza

Irene Usabiagaren adierazpenak Europako txapelketako kanporaketa probaren ostean

Irene Usabiagak 9. postuan bukatu du Glasgowko Europako txapelketako kanporaketa proba, pistako txirrindularitzan. Txirrindulari gipuzkoarrak ez du oso pozik amaitu egindako lanarekin.

05
abuztua
2018
Txirrindularitza

Illart Zuazubiskarren adierazpenak Europako txapelketako banakako jazarpenean lehiatu eta gero

Illart Zuazubiskar Basque Teameko pista txirrindularia Europako txapelketako banakako jazarpeneko lehen txandan geratu da lehiatik kanpo. Lasterketan V. Dzhus ukrainiarraren aurka galdu du, eta probaren ondoren balorazioa egin digu.

04
abuztua
2018
Txirrindularitza

Tania Calvoren adierazpenak Europako txapelketako banakako abiaduran lehiatu ondoren

Tania Calvo pistako txirrindulariari egindako elkarrizketa Europako txapelketako banakako abiaduran final zortzirenetan txapelketatik at geratu eta gero.

04
abuztua
2018
Txirrindularitza

Ane Santesteban txirrindulariaren adierazpenak Glasgown parte hartu aurretik

Ane Santestebani egindako elkarrizketa Glasgowko Europako txapelketako errepideko txirrindularitzako proban parte hartu aurretik.

15
uztaila
2018
Txirrindularitza

Basque Teameko Ane Santesteban txirrindulariak bederatzigarren postu zoragarria lortu du Italiako Giroan

Errenteriako txirrindulariak bederatzigarren tokian bukatu du azken etapa eta postu bat hobetu du sailkapen nagusian, Corsa Rosan egin duen seigarren parte-hartzean Getxo, 2018ko uztailaren 15ean. Emakumeen Biran hamaikarren postua erdietsi, Espainiako txapelketan laugarren izan, Frantziako GP Plumelec-Morbihan proban podiumera igo eta Mediterraneoko Jokoetan zilarrezko domina jantzi eta gero, Ane Santestebanek motibazio gehigarriarekin ekin zion Italiako […]

27
ekaina
2018
Txirrindularitza

Zilarra Ane Santesteban txirrindulariarentzat Mediterraneoko Jokoetan

Errenteriako txirrindulariak bigarren metal preziatuena jantzi du errepideko txirrindularitzako proban Tarragonako Vilasecako herrian hasiera eta bukaera izan duen hiri-zirkuituan. Anek 2 ordu, 38 minutu eta 47 segundo behar izan ditu 89 kilometroko etapa betetzeko, eta esprinetan Erica Magnaldiri bigarren tokia irabazi dio. Biak irabazlearengandik 3 minutu eta 18 segundora iritsi dira. Elisa Longo italiarra aise […]

29
martxoa
2018
Txirrindularitza

“Brontze honek Riokoak baino zapore hobea izan du”

Basque Teameko Amador Granados txirrindularia oso pozik itzuli da Munduko txapelketatik eta Tokioko Jokoak begiz jota ditu jada Txirrindulari gipuzkoarra podiumeko hirugarren tokira igo zen taldekako abiadura proban, Alfonso Cabello eta Eduardo Santasekin batera, hiri brasildarrean jokatu duten pistako txirrindularitza egokituko Munduko txapelketan. “Nire ibilbideko puntu honetan, elkarrizketa guztietan esaten ari naiz luzapen denboran nagoela, […]

26
martxoa
2018
Txirrindularitza

Basque Teameko Amador Granados txirrindulariak brontzezko domina lortu du Rio de Janeiroko Munduko txapelketan

Txirrindulari gipuzkoarra podiumeko hirugarren tokira igo da taldekako abiadura proban, Alfonso Cabello eta Eduardo Santasekin batera, hiri brasildarrean jokatu duten pistako txirrindularitza egokituko Munduko txapelketan. Sailkapen txandan Granadosen hirukoteak Estatu Batuak mendean hartu ditu hirugarren markarik onena eginda (50.928 segundo). Talde txinatarra oso gertu izan dute (50.780), baita britainiarra ere (50.186) baina azken hauek sartu […]

08
ekaina
2017
Txirrindularitza

“Madison probak motibatzen nau, nahiz eta teknikoki oso zorrotza izan”

Basque Teameko Leire Olaberria txirrindularia, Eukene Larrarterekin batera, hirugarren, laugarren eta bosgarren postuak lortuta itzuli da Alemaniako hiru jardunaldiko testetik Ikaztegietakoa oso pozik dago, probak aukerak baititu Tokioko Olinpiar Jokoetako egitarauan egoteko Leire Olaberria lehiaketetara itzuli da, ama izateko bizikleta utzi zuenetik urte bete eskas pasa eta gero. Umea euki eta hilebetera, gipuzkoarra gimnasiora bueltatu […]

10
maiatza
2017
Txirrindularitza

“Munduko txapelketan hobeto egiteko aukera geneukan, baina lehenengo zortzien artean amaituta, helburua bete dugu”

Urteroko balorazio biomedikua egiteko Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentrora (HTZ) egindako bisitan, Tania Calvok aitortu digu pistako txirrindularitzako Munduko txapelketako balantzea hala moduzkoa dela, helburua bete zuen arren Pistako txirrindularitzako abidura probetan Tania Calvo munduko onenen artean dago. 500 metroko proban eta taldekako abiadura proban, Helena Casasekin batera, zazpigarren postuan bukatu zuen Hong Kongen jokatutako txapelketan. […]

06
martxoa
2017
Txirrindularitza

Amador Granadosek zilarra lortu du pistako txirrindularitza egokituko Munduko txapelketan

Amador Granadosek, Eduardo Santasek eta pablo Jaramillok osatutako taldekako abiadurako hirukotea podiumera igo da berriro goi-mailako txapelketan batean, zilarrezko domina eskuratuta Los Angelesen jokatu den pistako txirrindularitza egokituko Munduko txapelketan. Sailkapen txandan Espainiak bigarren denborarik onena markatu zuen Estatu Batuen contra Errusiaren aurretik baina finalean talde amerikarra hobea izan zen. 2014. urtean Amadorrek urrea eskuratu […]

20
otsaila
2017
Txirrindularitza

Tania Calvok brontzea jantzi du taldekako abiadura proban, Caliko Munduko Kopan

Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartu eta diploma bat lortu eta gero, Tania Calvok hainbat domina jantzi ditu aurtengo denboraldian. Pistako txirrindulari gasteiztarrak, Helena Casasekin batera, brontzezko domina irabazi du asteburu honetan Caliko Munduko Kopan, Kolonbian. Bikoteak txinatarrak azpiratu zituen B finalean eta emaitza honi esker buru jarri da Munduko Kopako zerrendan. Calvok eta Casasek 33.616 […]

13
azaroa
2016
Txirrindularitza

Hirutik hiru Tania Calvorentzat Apeldoornen jokatutako Munduko Kopan

Basque Teameko Tania Calvo pistako txirrindulariak hiru probatan parte hartu du eta hiruretan dominaren bat eskuratu du. Calvok, Holandan jokatutako Munduko Kopan garaipena lortu du Helena Casasekin batera abiadura olinpikoan, zilarra banakako abiaduran eta brontzea 500 metroko lasterketan. Horrez gain, gaur jokatutako probaren ondoren, Tania Calvo Munduko Kopako lider jarri da abiadurako sailkapenean.