basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

saskibaloia albisteak

saskibaloia albisteak
Eusko  Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
27
urria
2020
Saskibaloia

“Lehiatu nahi dugu, irabazi nahi dugu eta urrearen bila goaz”

David Mourizek, Londres 2012an eta Rio 2016an paralinpikoa izan denak, apustu sendoa egin du, zoritxarrez covid-19aren pandemiagatik atzeratu egin dituzten Tokioko Jokoetarako. 2021ean Japoniako hitzordu handirako deialdian sartzeko oso garrantzitsua izango da etxeko txapelketan denboraldi on bat egitea. Bidaideak BSR taldeak garapen handia erakutsi du azkenaldian, 2019ko Euroliga 1 ere lortuta, eta asteburu honetan, berriz […]

24
maiatza
2018
Saskibaloia

“Ilusioa badut eta Tokio 2020ra heltzea espero dut”

Euroligako eta ligako azpitxapelduna izan da Basque Teameko Asier Garcia saskibaloi jokalaria Bidaideak Bilbao BSR bere taldearekin, eta abuztuan Hanburgoko Munduko txapelketa jokatzea izango da bere hurrengo helburua Asier Garciak oso denboraldi ona izan du. Bere kluba, Bidaideak Bilbao BSR, txapeldunordea izan da ligan eta Euroligako hitzordu handian ere bigarren postuan bukatu du, Galatasaray talde […]

29
apirila
2018
Saskibaloia

Asier Garcia, Euroligako azpitxapeldun

Ezin izan du kluben titulu kontinentala erdietsi baina Basque Teamek bekatutako gurpil aulkiko saskibaloi jokalaria harro azaldu da “pabilioia betetzeaz, hedabide guztien arreta erakartzeaz eta kirol zoragarri honekin jendeari gozarazteaz”. Istanbuleko Galatasarayk eraman du garaipena Bidaideak Bilbao BSR 71 eta 73 menderatuta finalean. Partida orekatua izan da eta taldeak atsedenaldira heldu dira bi puntuko aldearekin […]

17
iraila
2016
Saskibaloia

Asier Garciak zilarra jantzi du gurpildun aulkiko saskibaloi finalean, Rion

Basque Teameko jokalariaren taldeak zilarra eskuratu du finalean Estatu Batuetako selekzioaren kontra 52 eta 68 galdu eta gero. Asier Garciak, David Mourizek, Daniel Stixek, eta Pablo eta Alejandro Zarzuelak osatu dute selekzioaren hasierako bostekoa. Bi taldeek defentsa sendoarekin ekin diote partidari, aurkariaren akatsak bilatu nahirik. Espainiak talde amerikar boteretsuaren erasoei eutsi die, eta uztaipean asmatu […]

05
otsaila
2016
Saskibaloia

‘Bat To Rio’ren hurrengo atalak Asier Garciaren istorioa kontatuko du

Asier Garcia, estatuko selekzioaren kapitaina gurpildun aulkiko saskibaloian, ‘BAT To RIO’ko hurrengo atalaren protagonista izango da. Atala bihar, otsailaren 6an, eskainiko dute 14:45ean ETB2n eta 21:00etan ETB1en. Saioak euskal kirolari olinpikoen eta paralinpikoen prestaketa erakustea du helburu eta euskal telebista publikoak BASQUE TEAMekin duen akordioaren emaitza da. Atal honetan Asier Garciak bere ibilbidea azalduko digu: […]