basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Prentsa-oharra

Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
21
azaroa
2014

URREZKO, ZILARREZKO ETA BRONTEZKO DOMINA POLTSIKORATUTA ZORIONTSU ITZULI DA PATXI PEULA ROSARIOKO ABIADURAZKO PATINAJEKO MUNDUKO TXAPELKETATIK

Argentinako Rosario hiritik zoriontsu itzuli da Patxi Peula, Basque Team-eko patinatzailea, bertan 10.000 metroko puntuazio/kanporaketa proban Munduko Txapeldun bilakatu eta gero. Horrez gain arabarrak zilarrezko domina eskuratu du 20.000 metroko kanporaketan eta brontzezkoa barrutiko 10.000 metro puntuazio/kanporaketan. Hiru aldiz Europako txapelketa irabazitakoa den arren emaitza honekin 2008an Xixongo Munduko txapelketan lortutako bigarren postuaren arantza ateratzea […]

20
azaroa
2014

PATXI PEULA GASTEIZTARRAREN PRENTSA AGERRALDIA, ARGENTINAN JOKATU DEN ABIADURAZKO PATINAJEKO MUNDUKO TXAPELKETAN URREZKO, ZILARRREZKO ETA BRONTZEZKO DOMINA BANA ESKURATU ETA GERO

Data:           OSTIRALA, 2014ko Urriaren 21aOrdua:         11,30akLekua:         Prentsa Aretoa. LAKUA II eraikina. Eusko Jaurlaritza. VITORIA-GASTEIZ Diziplina:             ABIADURAZKO PATINAJEAProtagonista:        PATXI PEULA

23
urria
2014

AURREKO IGANDEAN EUROPAKO TXAPELKETAN ESKURATUTAKO BRONTZEZKO DOMINAREN OSTEAN, ITXAROPENTSU AZALDU DA UNAI ELORRIAGA RIOKO JOKOETARAKO SAILKAPENA LORTZEKO BORROKAN

Basque Team-eko txirrindularia itxaropentsu azaldu da gaur Rio de Janeiron ospatuko diren 2016ko Jokoetarako sailkapena lortzeko helburuarekin. Etxebarrikoak orain lau egun brontzezko domina erdietsi zuen Baie-Mahault-eko Europako Txapelketako ominun proban (Guadalupen, Frantziar Antilletan). Oso zapore gozoa utzi dion emaitza, “Mundialean izandako lesioak zapuztutako udako sasoiaren ondoren”. “Sailkapenari begira ikaragarrizko mesedea egin dit emaitza honek, baina […]

23
urria
2014

2016KO RIOKO JOKOEI BEGIRA EGIN BEHARREKO LANA ZEHAZTEN HASI DA MAIDER UNDA ASTE HONETAN

Ama berriki izan eta gero (pasa den uztailean jaio zen Iraide alaba) olinpiar dominaduna den Maider Undak goi mailako lehiaketara itzultzeko plangintza jarri du abian Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentrura egin duen bisitan, Basque Team fundazioaren egoitzara hain zuzen ere. Bertako zerbitzu medikuen buruarekin, Xabier Leibarrekin, eta Julen Erauskin eta Usue Zatika teknikoekin bildu da borrokalari […]

16
uztaila
2014

BASQUE TEAM-EK ETA EUSKALTELEK BAT EGITEN DUTE EMAKUMENZKOEN KIROLA ETA KIROL EGOKITUA SUSTATZEKO

Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, Jon Redondok, Euskadi Kirola Fundazioa-Baque Team-en izenean, eta Euskalteleko Harreman Intituzionaletarako Zuzendariak, Nerea Lupardok, babesletza akordioa sinatu dute gaur. Horren ondorioz telekomunikazioen euskal operadoreak emakumezkoen kirola eta goi mailako kirol egokitua sustatzen jarraituko du. Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroan egin da ekitaldia, Getxon,  eta bertan Basque Team-ek laguntzen dituen bi kirolarik hartu […]