basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Prentsa-oharra

Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
04
urria
2012

OINARRIZKO KANPALEKURA ITZULI DIRA IÑURRATEGI, VALLEJO ETA ZABALZA NUPTSEKO HORMAN HIRU GAU IGARO ONDOREN

Island Peak mendian altuerara egokitzeko prozesuarekin hasi ondoren, Naturgas/BBK Nuptse 2012 espedizioko kideek atseden gutxi hartu zuten, 24 ordu eskas, berriz ere astelehen eguerdian Nuptseko hegoaldeko hegalera abiatuz. Bertan, bide britaniarrean, Walmsley eta Bonigton-en gidaritzapean 1961an zabaldutakoa, hiru gau igaro dituzte 5.200, 5.800 eta 6.300 metrora hurrenez hurren eta helburua guztiz zehaztuta itzuli dira oinarrizko […]

29
iraila
2012

ALTUERAN IGAROTAKO LEHEN BI GAUEKIN GUSTORA ITZULI DIRA IÑURRATEGI, VALLEJO ETA ZABALZA

  Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak ez dute denbora alperrik galtzen. Astelehenean oinarrizko kanpalekua ezarri zuten Chukungen (4.600 metrora) gainean zeramaten zamarekin, ostegunean falta zitzaien guztia errekuperatu eta motxilak sorbalda gainean hartuta Island Peak-era abiatu ziren, 6.200 metroko mendi “ederra”, bertan lo eta altuerara egokitzeko. Oinarrizko kanpalekura itzuli dira gaur nobedaderik gabe, lehendabiziko […]

27
iraila
2012

ENERITZ ITURRIAGAK AGUR ESANGO DIO BERE KIROL IBILBIDEARI 12 URTEZ ELITEZKO TXIRRINDULARITZAN LEHIATU OSTEAN

Estatu mailan azken hamarkadan izan den txirrindularirik aipagarrienetarikoak agur esan zion kirol profesionalari aurreko asteburuan Valkengurgen (Belgika) jokatutako Munduko txirrindularitza txapelketan, bertan 35. postuan amaituz. Basque Team-en babespean aritu den txirrindulariak gaur eman du jakitera bere erabakia Fadurako (Getxo) Hobekuntza Teknikorako Zentroan, alegia, BASQUE TEAM fundazioaren egoitzan. Abadiñoarrak denbora luzez pentsatu duen erabakia eman du […]

26
iraila
2012

IÑURRATEGI, VALLEJO ETA ZABALZA NUPTSEKO OINARRIZKO KANPALEKURA IRITSI DIRA ETA AKLIMATAZIOA 4.750 METRORA HASIKO DUTE

Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, NATURGAS BBK NUPTSE 2012 espedizioa osatzen dute mendizaleak, atzo heldu ziren nepalgo Chukung eskualdera, 4.750 metroko garaieran, bertan oinarrizko kanpalekua ezarriz. Aklimatazio garaiari ekin diote era horretan, bidean eguraldi txarrak eragindako arazo logistikoak aurkituz, daramaten eskalada material gehienak ez baitzen Luklako aireportura iritsi, ezta satelite bidezko telefonoa ere. […]