basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Prentsa-oharra

Quirón
Eusko  Jaurlaritza
EITB  |  Euskal  Irrati  Telebista
Kolaboratzaileak
17
azaroa
2015

PRENTSAURREKO DEIALDIA: GURUTZE FRADES TRIATLETAK BERE DENBORALDIAREN BALANTZEA EGINGO DU

GURUTZE FRADESEN PRENTSAURREKOA MALAYSIAKO IRON MANEAN BIGARREN IZAN ETA ITZULI BERRITAN Gurutze Fradesek bere denboraldi bikainaren balantzea egingo du. Malaysiako Iron Man proban lortu berri duen bigarren postuarekin eta Vichy Iron Man-eko garaipenari esker, 2016an Hawaiin Pro mailan parte hartzeko aukera izango duten 35 triatleten zerrendan hamargarrena da orain.

14
urria
2015

Gazteaukera atariak eta Basque Team-ek 2016ko Rioko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetara joateko aukera emango diete 8 gazte blogariri

Eliteko kirola bultzatzea xede duen Basque Team euskal Fundazioak eta Gazteaukera gazteriaren atariak Gazte Olimpic  Team lehiaketa abiarazi dute, Rion 2016ko esperientzia olinpikoa informazio-teknologia berrien bitartez ezagutarazteko asmoz. Zortzi blogari gaztek Olinpiar Jokoekin zerikusia duten jarduera asko zuzen-zuzenean bizi, lehian diharduten euskal kirolariekin harremanetan egon eta han-hemenka bildutako esperientziak Gazteaukera blogean islatzeko aukera izango dute. […]

02
urria
2015

(ES) AGENDA CORREGIDA

         

16
iraila
2015

BASQUE TEAM-EKO SLALOM MULTZOA PIRAGUISMOAN ETA KAKO ARANBURU TIROAN MUNDUKO TXAPELKETETAN GAUR AURRERA, BRITAINIA HANDIAN ETA ITALIAN ONDOZ ONDO

Kako Aranburu Basque Teameko tiratzaileak, 2016ko Olinpiar Jokoetara sailkatzeko azken aukera izango du GAUR eta bihar ISSF World Championship Shotgun txapelketan, Italiako Lonaton. Rio 2016rako azken bi txartelak lortzeko aukera dago jokoan. Gaur ekingo dio lehiari Aranburuk hiru saiorekin, 9:30ean, 13:00etan eta 15:30ean. Bihar osteguna jokatuko ditu azken bi saioak, 11:00etan eta 14:30ean. Aldi berean, […]

15
iraila
2015

BASQUE TEAM-EKO ULTRA LASTERKARIAK ASIER CUEVAS 100 KILOMETROTAKO MUNDUKO ETA EUROPAKO TXAPELUNORDE HERBEHERETAN

Atletismoan muturreko proba da 100 kilometrotakoa, hein handi batean fisiologikoki. Muturreko erronkei aurre egiteko goi mailako kirolaria izan behar da ezinbestean, eta Asier Cuevas Basque Teameko atleta hala da. Munduko eta Europako Txapelunordea da proba horretan. Lorpen bikaina bezain sufritua, lasterketa amaiera aldera giharretako arazoengatik gelditu egin behar izan Vuevatbaitzuen luzaketak eginez kilomteroro azken 10etan, […]

10
iraila
2015

MAIDER UNDA GAUR GAUEN ARITUKO DA MUNDUKO TXAPELKETAN, LAS VEGASEN. OLINPIAR JOKOETARAKO SAILKATZEKO AUKERA DU, HIRUGARRENEZ LORTU NAHI DU HOR

Las Vegasen lor dezake hirugarrenez Olinpiar Jokoetara sailkatzea Maider Undak. Munduko Txapelketetan parte hartuko du gaur arratsaldean hasi, eta ondo bidez, gauera bitartean borrokalari arabarrak. 75 kiloz azpiko mailan arituko da, eta 19:00etan (Euskadin) hasiko den lehian Yasemin Adar turkiarra izango du lehen aurkaria. Maider Unda (Olaeta, 1977) aurten itzuli da berriro lehiara, eta emaitza […]