basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
07
apirila
2014

OLINPIAR JOKOETAN ETA MUNDUKO EDO EUROPAKO TXAPELKETETAN 10 DOMINA BILDU DITUZTEN HIRU EUSKAL ENTRENATZAILEREN LAN SISTEMA EZAGUTZEKO AUKERA EGONGO DA FADURAN

Borrokalari batek, piraguista batek eta selekzio bateko bi kidek eskuratu zituzten dominak azken Olinpiar Jokoetan euskal ordezkaritzari dagokionez. Hauen entrenatzaileak, hain zuzen ere, Fadurako Hobekuntzarako Teknikorako (HTZ) zentruan billduko dira bihar. Goi errendimenduko teknikari eta entrenatzaileei zuzendutako ekimena da Euskal Kirol Eskolak antolatuta Basque Team fundazioa kolaboratzaile dela.   HTZko medikua den Xabier Leibarrek aurkeztuta honako […]

Borrokalari batek, piraguista batek eta selekzio bateko bi kidek eskuratu zituzten dominak azken Olinpiar Jokoetan euskal ordezkaritzari dagokionez. Hauen entrenatzaileak, hain zuzen ere, Fadurako Hobekuntzarako Teknikorako (HTZ) zentruan billduko dira bihar. Goi errendimenduko teknikari eta entrenatzaileei zuzendutako ekimena da Euskal Kirol Eskolak antolatuta Basque Team fundazioa kolaboratzaile dela. 

 HTZko medikua den Xabier Leibarrek aurkeztuta honako entrenatzaile hauek hartuko dute parte: Jorge Dueñas, espainiako emakumezkoen eskubaloi selekzioko hautatzailea, Londres 2012an brontzezko domina eskuratu zuena; Xabier Etxaniz, Maialen Chourraut piraguistaren prestatzailea, honek ere brontzezkoa irabazi zuen Londres 2012an eta aurretik Munduko txapelketatan zilarra eta brontzea lortutakoa da; eta Luis Crespo, Londresen brontzezko domina erdietsi zuen Maider Unda borrokalariaren entrenatzailea da, aurretik Europako txapelketatan arabarrak lortu dituen hiru dominetan parte hartu duena. 

 Biztanleria hartuta EAEko kirolarien parte hartzea dagokiona baina askoz altuagoa da Espainiako Olinpiar Batzordean. Azken Jokoetan gainera bikaintasuna izan da emaitzen bereizgarririk garrantzitsuena. Erantzunkizuna hein handi batean kirolariena den arren atzetik dituzten entrenatzaileen lana ez da nolanahikoa. Jardunaldiaren helburua olinpiar dominadunekin lan egin duten prestatzaileak erabili dituzten lan-metodoak azaltzea izango da. Oinarriak, ingurugiroak eta lan-sistemak jarriko dituzte mahai gainean beti ere entrenamenduaren ikuspegitik hartuta eta ondoren mahai-ingurua egingo da. Doakoa ekimena den arren 50 lagunentzako lekua egongo da Faduran. 

 Xabier Etxaniz donostiarra gaur egun espainiako piraguismo slalom-eko selekzioko Zuzendari Teknikoa da. Bartzelona 92ko Jokoetan hartu zuen parte kirolari bezala eta bere aginduetara inoizko emaitzarik onenak lortu ditu estatuko selekzioak aipatu modalitatean. Azken Jokoetan Maialen Chourrautek lortutako brontzezko dominaz gain (K1-ean), Ander Elosegik (C1-ean) eta Samuel Hernanzeko (K1-ean) olinpiar diploma eskuratu zuten. Basque Team Fundazioaren lan-talde estrategikoa da hasieratik kirolari multzo hau eta Rio 2016ko Jokoetara beraien kirol-ibilbideko momenturik onenean heldu daitezke. LLeidako Seu D’Urgellen bizi da Xabier Etxaniz, bertan zuzentzen du taldea eta Bartzelona 92ko Jokoetarako eraiki zen ur-bizietako kanalean dihardu lanean. Hurrengo hilabetean izango dute slalomeko euskal piraguistek hitzordu garrantzitsuenetarikoa maiatzaren 29tik ekainaren 2ra jokatuko den Vienako Europako Txapelketarekin. 

 Luis Crespo gasteiztarraren aginduetara lortu ditu Maider Unda borrokalari arabarrak bere inoizko emaitzarik onenak nazioarte mailan. Estatuko txapelduna urte askotan bilakatu ondoren 2009an lortu zuen Maiderrek bere lehen arrakasta handia Danimarkako Herning hirian jokatutako Munduko txapelketan, bertan brontzea eskuratuta. Geroago lortu ditu beste bi domina Europako txapelketan, 2010ean eta 2013an, baina kirol-lorpenik garrantzitsuena Londreseko Jokoetan lortuako brontzeko domina izan zen 72 kiloz azpiko pisuan. Estatuko borrokalarien, gizonezko zein emakumezkoen, lehendabiziko domina izan zen Jokoen historian.  Maiderrek urte hauetan ezin izan du aurkitu estatuan bere pisuko borrokalaririk entrenatzeko eta hortaz Luis Cresporen garrantzia prestakuntza egokia egiterako garaian. 2008tik Basque Team fundazioko kide dira Luis eta Maider eta urte hauetan laguntza ekonomikoa, teknikoa eta medikua eskuratu dute. 

 Eskubaloi jokalari ohia da Jorge Dueñas bilbotarra eta 2007tik estatuko emakumezkoen eskubaloi selekzioko hautatzailea da. Bere aginduetara lortu ditu talde honek emaitzarik aipagarrienak azken urteetan, egindako lan bikaina Londresen eskuratutako brontzeko dominarekin borobilduz. Urte hauetan gainera brontzea eskuratu zuten 2011ko Brasilgo Mundialean eta zilarra 2008ko Mazedoniako Europakoan. Londresen Eli Pinedo eta Patri Elorza euskal jokalariak izan ziren taldeko kide, biak gaur egun Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariak. Talde donostiarra da, hain zuzen ere, Basque Team Fundazioak lan-talde estrategikotzat jotzen duen beste euskal kirol talde bat. 

Basque Team

Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ eta Euskaltel. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.