basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
13
otsaila
2014

LEHIAKETARA ITZULIKO DIRA BIHAR, OSTIRALEZ, PAUL DE LA CUESTA ETA IMANOL ROJO NEGUKO OLINPIAR JOKOETAN

Paul De la Cuestak eta Imanol Rojok, Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten hiru euskaldunetatik bik, lehiaketa izango dute bihar alpetar eskiko Jaitsiera Super Konbinatuan eta iraupen-eskiko 15 kilometrokoan hurrenez hurren. Basque Team-en babespean ari diren bi kirolariek igandean izan zuten estreineko saioa Sochin eta biharkoa gain Super Erraldoia eta Erraldoia izango dituzte aurretik lehiatzeke, […]

Paul De la Cuestak eta Imanol Rojok, Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten hiru euskaldunetatik bik, lehiaketa izango dute bihar alpetar eskiko Jaitsiera Super Konbinatuan eta iraupen-eskiko 15 kilometrokoan hurrenez hurren. Basque Team-en babespean ari diren bi kirolariek igandean izan zuten estreineko saioa Sochin eta biharkoa gain Super Erraldoia eta Erraldoia izango dituzte aurretik lehiatzeke, De la Cuestaren kasuan, eta 50 kilometroko saioa Rojori dagokionean.  

Paul De la Cuesta (Donostia, 1988/11/28) Rosa Kuthor alpetar eskiko Guneko pistetan jokatuko da Super Konbinatua goizeko 11:00etatik aurrera (hiru ordu gutxiago Euskadin). Diziplina honek Jaitsiera (ohikoa baino motzagoa) eta saio bakarreko Slalom-a uztartzen ditu. Egun berean bi jaitsiera egiten dira eta ezarritako bi markak hartzen dira kontuan sailkapena erabakitzerakoan. Donostiarra estreinekoz arituko da diziplina honetan, 2013ko Munduko txapelketan lehiatu arren (18. amaitu zuen orduan Super Konbinatuan)

Bien bitartean Imanol Rojo iraupen-eskiko eskiatzailea (Tolosa, 1990) 15 kilometroko proban arituko da, bertako 14:00etatik aurrera (hiru ordu gutxiago Euskadin) Laura Center eremuan. 30 segunduko tartearekin bakarka ateratzen dira eskiatzaileak, ndenboraldian zehar ranking-ean izandako postuetan atzetik aurrera hasiz. Aipatutako 15 kilometroko saio honetan aurreratua izan daitekeen eskiatzaileak erraztasunak eman behar dizkio segika duenari honek aurrera egin dezan. Proba burututa Imanoli 50 kilometrokoa baino ez zaio faltako, Olinpiar Jokoetako maratoia bailitzan, otsailaren 23an eta Neguko Olinpiar Jokoei amaiera emango diena.

Imanol Rojo bost urte eskas zituela murgildu zen eskia munduan, eta 11 urterekin lehiatzen hasi zen. Lehendabiziko aldiz aukeratu zuten 15 urte zituela, eta harez geroztik lortutako emaitzen artean, honako hauek nabarmen daitezke: kadete kategorian, Espainiako txapela 2006-2007an, distantzia luzeko txapela eta bi aldiz Espainiako txapela 2007-2008an; junior kategorian, Espainiako txapelduna izanda bi aldiz eta errelebo mistoetako txapelduna 2008-2009an, eta Nazioarteko Federazioaren lasterketa baten irabazle eta bi aldiz Espainiako txapelduna 2009-2010ean; kirolari senior bezala, Team Sprint-eko Espainiako txapelduna izan zen 2010-2011n, eta ondorengo denboraldian, titulu hori berresteaz gain, errelebo mistoetako garaipena lortu zuen, 2012-2013an berritu zuen berbera. Vancouverreko 2010eko Olinpiar Jokoetarako aurre-aukeraketan izan zen, eta erabateko debuta 2012ko Munduko Txapelketan egin zuen

BasqueTeam

Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ eta Euskaltel. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.

JJOO

IMANOL ROJO
PAUL DE LA CUESTA