basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
07
otsaila
2014

PAUL DE LA CUESTAK ETA IMANOL ROJOK HASIERA EMANGO DIOTE IGANDE HONETAN EUSKAL KIROLARIEN PARTE HARTZERI SOCHIKO OLINPIAR JOKOETAN

Igande honetan ekingo diote euskal kirolariek Sochiko neguko Olinpiar Jokoetan parte-hartzeari. Gure ordezkarietatik bik, Paul De la Cuestak eta Imanol Rojok (Basque Team-ek babestuta), Jaitsiera eta Skiathlonean lehiatuko dira hurrenez hurren. Paul De la Cuesta (Donostia, 1988/11/28) Parte hartuko duen alpetar eskiko lehen probatan lehiatuko da goizeko 11:00etan (hiru ordu gutxiago Euskadin). Jaitsiera diziplinak ekingo […]

Igande honetan ekingo diote euskal kirolariek Sochiko neguko Olinpiar Jokoetan parte-hartzeari. Gure ordezkarietatik bik, Paul De la Cuestak eta Imanol Rojok (Basque Team-ek babestuta), Jaitsiera eta Skiathlonean lehiatuko dira hurrenez hurren.

Paul De la Cuesta (Donostia, 1988/11/28) Parte hartuko duen alpetar eskiko lehen probatan lehiatuko da goizeko 11:00etan (hiru ordu gutxiago Euskadin). Jaitsiera diziplinak ekingo dio txapelketari, alpetar eskikoen artean proba luzeena eta abiadura altuena hartzea ahalbidetzen duena, 120 kilometro ordukora hel daitezke eskiatzaileak. Rosa Kutor alpetar gunean jokatuko da Jaitsiera, Aibgako tontorrean, 20 kilometroko pista eremua biltzen duen ingurunea eta ondoren Konbinatua, Eslalom erraldoia eta Eslalom Super Erraldoi probak ere hartuko dituena, guztira 7.500 ikusle biltzeko aukerarekin. Igandekoaz gain De la Cuesta honako proba hauetan lehiatuko da; Super Konbinatua (otsailak 14), Super Erraldoia (otsailak 16) eta Erraldoia (otsailak 19). De la Cuestak esperientzia zabala hartu zuen Vancouverreko 2010eko Jokoetan, 32. postua lortuz Slalom Erraldoian, 35.a Super Erraldoian eta 51.a Jaitsieran. Schaldmingen (Austria) jokatutako 2013ko Munduko Txapelketan, Paulek orain arteko emaitzarik onenak lortu zituen: 18. Postua Super Konbinatuan, 33.a Jaitsieran eta 37.a Super Erraldoian.

Bestalde Imanol Rojok (Tolosa, 1990) hiru ordu geroago egingo du bere debuta kirolari olinpiar gisa iraupen-eskian, 14:00etan (11:00etan Euskadin) eta Skiathlon 15km. Classic eta 15 Km. Free deituriko proban. Diziplina konbinatua da, 15 kilometroko bi etapa biltzen dituena, lehendabizikoa estilo klasikoan (eskiak paraleloan jarriz aurrera egitean datza, egonkortasuna, oreka eta erresistentzia fisikoa lehenetsiz) eta bigarrena estilo librean (abiadura handiagoa hartzea ahalbidetzen duten teknika diferenteak erabiliz).

Psekhako mendi inguruan kokatuta dagoen Laura Center eremuan jokatuko dira iraupen-eskiko eta Biathloneko probak, 7.500 ikusle biltzeko aukera eskaintzen duen barrutian. Igandekoaz gain Rojok beste hiru diziplinatan hartuko du parte Sochin; Sprint-a 11n; 15km Classic 14an, eta 50 km Mass start otsailaren 23an). Bost urte eskas zituela murgildu zen eskia munduan, eta 11 urterekin lehiatzen hasi zen. Lehendabiziko aldiz aukeratu zuten 15 urte zituela, eta harez geroztik lortutako emaitzen artean, honako hauek nabarmen daitezke: kadete kategorian, Espainiako txapela 2006-2007an, distantzia luzeko txapela eta bi aldiz Espainiako txapela 2007-2008an; junior kategorian, Espainiako txapelduna izanda bi aldiz eta errelebo mistoetako txapelduna 2008-2009an, eta Nazioarteko Federazioaren lasterketa baten irabazle eta bi aldiz Espainiako txapelduna 2009-2010ean; kirolari senior bezala, Team Sprint-eko Espainiako txapelduna izan zen 2010-2011n, eta ondorengo denboraldian, titulu hori berresteaz gain, errelebo mistoetako garaipena lortu zuen, 2012-2013an berritu zuen berbera. Vancouverreko 2010eko Olinpiar Jokoetarako aurre-aukeraketan izan zen, eta erabateko debuta 2012ko Munduko Txapelketan egin zuen.

Basque Team

Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ eta Euskaltel. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol m ota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.

JJOO

IMANOL ROJO