basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
18
otsaila
2014

PAUL DE LA CUESTAK AMAITUTZAT EMANGO DU BIHAR BERE PARTE-HARTZEA JOKOETAN SLALOM ERRALDOIAN LEHIATUZ

Basque Team-en babespean ari den Paul De la Cuesta eskiatzaileak amaiera emango die bihar Olinpiar Jokoei Slalom Erraldoian lehiatuz. Proba klasikoa da biharkoa, izan ere Oslo’52ko ekitalditik Jokoetako egutegitan baitago sartuta. Dagoeneko Jaitsieran, Super Konbinatuan eta Super Erraldoian lehiatu da kirolari donostiarra Sochin.   Slalom erraldoiko berezitasuna gainditu beharreko ateetan dago, hauen arteko ladea 5 […]

Basque Team-en babespean ari den Paul De la Cuesta eskiatzaileak amaiera emango die bihar Olinpiar Jokoei Slalom Erraldoian lehiatuz. Proba klasikoa da biharkoa, izan ere Oslo’52ko ekitalditik Jokoetako egutegitan baitago sartuta. Dagoeneko Jaitsieran, Super Konbinatuan eta Super Erraldoian lehiatu da kirolari donostiarra Sochin.  

Slalom erraldoiko berezitasuna gainditu beharreko ateetan dago, hauen arteko ladea 5 metrora murrizten baita eta slaloma baino ate gutxiago aurreikusten ditu, 56 eta 70 bitartean. Abiadura probetan baino biraketa itxiagoak eskatzen ditu eta egun berean bi saio burutzen dituzte ibilbide ezberdinetatik. Bi jaitsierak batuta denbora gutxien erabiltzen duenak lortzen du garaipena.

Paul De la Cuesta (Donostia, 1988/11/28) Rosa Khutor Alpetar Zentruan burutuko du bere azken proba Sochin goizeko 11:00etatik aurrera (Euskadiko 08:00ak). Lehen txandako onenek dominak izango dituzte jokoan 14:00etan (Euskadiko 11:00etan). Vancouver 2010ean donostiarra 32. izan zen proba berean.

Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ eta Euskaltel. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.

JJOO

PAUL DE LA CUESTA
PAUL DE LA CUESTA