basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
17
martxoa
2015

IEC in Sports kate espezialitatuak Maider Unda aukeratu du Rioko Jokoei begira jarraitu beharreko kirolarien artean

Kirol informazioa jorratzen duen telebista kate suediarra da IEC in Sports eta Maider Undak Rio de Janeiroko Jokoetan lehiatzeko prestatzen ari diren kirolarien gaineko erreportaje berezietan parte hartuko du. BBCrentzat ere lan egiten duen Ashis Sharma kazetariak zuzentzen du  grabazio taldea eta erreportajearen lehen atala Maiderrek  Madrilen irabazitako 15. Espainiako txapelketarekin osatu dute. Lana hurrengo […]

Kirol informazioa jorratzen duen telebista kate suediarra da IEC in Sports eta Maider Undak Rio de Janeiroko Jokoetan lehiatzeko prestatzen ari diren kirolarien gaineko erreportaje berezietan parte hartuko du. BBCrentzat ere lan egiten duen Ashis Sharma kazetariak zuzentzen du  grabazio taldea eta erreportajearen lehen atala Maiderrek  Madrilen irabazitako 15. Espainiako txapelketarekin osatu dute. Lana hurrengo egunetan borobilduko dute  Oletan Maider Undaren familiak duen baserrian, bertan entrenamendu saioak eta Idiazabal gaztaren ekoizpena uztartzen ditu borrokalari arabarrak.