basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
20
martxoa
2013

MAIDER UNDAK BERRIZ ERE DOMINA ESKURATU NAHI DU OSTIRALEAN GEORGIAN JOKATUKO DEN EUROPAKO TXAPELKETAN

Tibilisko Kirol Jauregiak, Georgiako hiriburuan, hartuko ditu hurrengo igandea bitartean Borroka libre eta grekoerromatarreko Europako txapelketak eta bertan hartuko du parte Maider Unda arabarrak azken lehiaketetean lortutako dominak berretsi nahian, Londreseko Olinpiar Jokoetan lortutakoa eta 2010 eta 2012ko Europako txapelketetan eskuratutako brontzezko domina alegia. Lehiaketaren atarian, Basque Team-en babespean ari den euskal ordezkaria itxaropentsu azaldu […]

Tibilisko Kirol Jauregiak, Georgiako hiriburuan, hartuko ditu hurrengo igandea bitartean Borroka libre eta grekoerromatarreko Europako txapelketak eta bertan hartuko du parte Maider Unda arabarrak azken lehiaketetean lortutako dominak berretsi nahian, Londreseko Olinpiar Jokoetan lortutakoa eta 2010 eta 2012ko Europako txapelketetan eskuratutako brontzezko domina alegia. Lehiaketaren atarian, Basque Team-en babespean ari den euskal ordezkaria itxaropentsu azaldu da eta helburua finalerako sailkatzea dela gaineratu du argi eta garbi.

Basque Team-ek zabaldutako adierazpenetan  Undak azaldu duenez  presioa eta alde psikologikoa kudeatzeko gai izan ezkero “finalera hel naiteke, hori lortzeko edozein segundu ondo neurtu behar dudala jakinda”, eta kontutan izanda oso zaila izango dela nire denboraldi hasieran maila ematea, beste arerio batzuk ni baino sasoikoago daude eta”. Horien artean nabarmendu beharra dago Natalia Boroeva txapeldun olinpiar errusiarra, Vasilisa Marzaliuk bulgariarra eta Kateryna Burmistrova ukrainarrarekin batera.

Zortzigarrenez agertuko da Maider Unda Europako txapelketetan, bere bilakaera hobetuz joan den lehian: 2002an 5. izan eta gero brontzezko domina lortu du bere  azken bi txapelketetan, 2010ean eta 2012an.

Dortmundeko 2011ko hitzorduan ezin izan zuen parte hartu belauneko lesio larria izan ondoren. Londresen domina eskuratu eta gero borrokalari arabarrak lehiatzen jarraitzeko asmoa azaldu du beste denboraldi batez behintzat eta Rio 2016ko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukera baztertu gabe.

72kiloz azpikoan arituko da Maider eta kanporaketak ostiral goizean jokatuko dira. Ondoren egingo dira finalak arratsaldez, 18:00etan bertako orduan (15:00etan Euskadin). Maiderren hitzetan “Maila altuko lehiaketa da, arerio oso gogorrekin, nire mailan europearrak baitira nazioarte mailan agintzen dutenak. Olinpiar Jokoen ondoren transizio urtea da guretzat eta ikusiko dugu jendeak erakusten duen sasoia. Disfrutatzera ateratzea nahi dut, podiuma lortzeko gai izan nahizela jakinda baina era berean lehendabiziko lehian nagusitzen ez banaiz badakit baita ez dagoela bigarren aukerarik, guztia eman beharko dut beraz”.

Borroka egitarau olinpiarretik uzteko aukera iragarri du berriki Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (NOB) eta albisteak zalaparta handia sortu du. Honen inguruan Maiderrek dio “neurriak hartzen ari direla, baina orain da momentua borroka Jokoetan egoteko arrazoiak mahain gainean jarri eta defendatzeko” .

Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, Naturgas Energia, IMQ, Cespa-Ferrovial eta Euskaltel. Basque Teamek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez-olinpikoak eta egokituak barne hartuta.