basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
28
urtarrila
2014

LUCAS EGUIBARREK ETA IMANOL ROJOK PRENTSA AGERRALDIA EMANGO DUTE BIHAR DONOSTIAN SOCHIKO NEGUKO OLINPIAR JOKOEI BEGIRA DITUZTEN ASMOAK PLAZARATZEKO

Lucas Eguibar (Donostia, 1994/02/09) SBX (Snowboardcross) delako proban lehiatuko da otsailaren 17an, eta hauxe da olinpiar jokoetan egingo duen lehendabiziko ekinaldia. 2012/2013an, senior kategorian jokatu duen lehenengo denboraldian, gogoan hartzeko moduko emaitzak lortu zituen Munduko Kopan (6.a Sierra Nevadan eta 3.a Arosan, Suitzaa). 2012an Munduko Txapelduna bihurtu zen junior kategorian Erzurum-en (Turkia), eta orain arteko […]

Lucas Eguibar (Donostia, 1994/02/09) SBX (Snowboardcross) delako proban lehiatuko da otsailaren 17an, eta hauxe da olinpiar jokoetan egingo duen lehendabiziko ekinaldia. 2012/2013an, senior kategorian jokatu duen lehenengo denboraldian, gogoan hartzeko moduko emaitzak lortu zituen Munduko Kopan (6.a Sierra Nevadan eta 3.a Arosan, Suitzaa). 2012an Munduko Txapelduna bihurtu zen junior kategorian Erzurum-en (Turkia), eta orain arteko ibilbidean zenbait garaipen ere lortu ditu Europa Cup-ean.

Imanol Rojo (Tolosa, 1990) lau diziplinatan hartuko du parte (Skiathlon 15km Classic+15km free el otsailaren 9an; Sprint-a 11n; 15km Classic 14an, eta 50 km Mass start otsailaren 23an). bost urte eskas zituela murgildu zen eskia munduan, eta 11 urterekin lehiatzen hasi zen. Lehendabiziko aldiz aukeratu zuten 15 urte zituela, eta harez geroztik lortutako emaitzen artean, honako hauek nabarmen daitezke: kadete kategorian, Espainiako txapela 2006-2007an, distantzia luzeko txapela eta bi aldiz Espainiako txapela 2007-2008an; junior kategorian, Espainiako txapelduna izanda bi aldiz eta errelebo mistoetako txapelduna 2008-2009an, eta Nazioarteko Federazioaren lasterketa baten irabazle eta bi aldiz Espainiako txapelduna 2009-2010ean; kirolari senior bezala, Team Sprint-eko Espainiako txapelduna izan zen 2010-2011n, eta ondorengo denboraldian, titulu hori berresteaz gain, errelebo mistoetako garaipena lortu zuen, 2012-2013an berritu zuen berbera. Vancouverreko 2010eko Olinpiar Jokoetarako aurre-aukeraketan izan zen, eta erabateko debuta 2012ko Munduko Txapelketan egin zuen.mixtos en 2012-2013.

JJOO