basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
24
uztaila
2012

NORA AIDA BICET BARAKALDOARRA XABALINA-JAURTIKETAN LEHIATUKO DA ESPAINIAKO TALDE OLINPIKOAREKIN

2012ko uztailak 24.- Jatorri kubatarra duen Nora Aída Bicet barakaldoarrak Espainiako atletismo selekzioaren barruan parte hartuko du Londreseko Jokoetan, xabali-jaurtiketa espezialitatean. Bicet-ek iazko azaroan jaso zuen Nazioarteko Atletismo Federazioaren baimena Espainiaren taldean lehiatu ahal izateko, eta Olinpiadetarako txartela joan den martxoan lortu zuen, Serbian jokatutako Europako Kopan egin zuen 58,81 metroko jaurtiketari esker. Valencia Terra […]

2012ko uztailak 24.- Jatorri kubatarra duen Nora Aída Bicet barakaldoarrak Espainiako atletismo selekzioaren barruan parte hartuko du Londreseko Jokoetan, xabali-jaurtiketa espezialitatean. Bicet-ek iazko azaroan jaso zuen Nazioarteko Atletismo Federazioaren baimena Espainiaren taldean lehiatu ahal izateko, eta Olinpiadetarako txartela joan den martxoan lortu zuen, Serbian jokatutako Europako Kopan egin zuen 58,81 metroko jaurtiketari esker.

Valencia Terra i Mar klubari atxikita dagoen arren, Euskadiko Atletismo Federazioaren fitxa dauka, eta horri esker, Basque Team Fundazioaren beka batez baliatzeko aukera izan du. Jokoetan izango duen partehartzeari buruz, Norak zera esan du: “Atenasen ere egon nintzen 2004an, eta banekien lau urtez behin antolatzen den hitzordu honetan parte hartzeko gogotik entrenatu behar nuela, sakrifizio handiz; beraz, plaza lortzea benetako saria izan da niretzat”. Aurrean izango dituen arerioei dagokienez, Norak uste du “maila oso altua dela”, baina bere helburua “finalean lehiatzeko aukera lortzea izango da, erronka latza eta zaila izan arren”.

Nora Aída Bicet Juan-ek (Santiago de Cuba, 1977/10/29) 2004an lortu zuen orain arteko bere markarik onena, 63,32 metrokoa. Orain arteko bere arrakastarik handiena, aldiz, Atenaseko 2004ko Olinpiar Jokoetan lortu zuen zazpigarren postua izan da. 1996an laugarren postua lortu zuen Juniorren Munduko Txapelketan, 2003an 18. postuan sailkatu zen Munduko Txapelketa absolutuan, eta bi urte geroago 24.a izan zen norgehiagoka berean. Azken hilabeteotako emaitzetan izandako bilakaerari esker, martxoaren 17an, 58,81 metroko marka egin zuen Bar-en (Serbia eta Montenegro) jokatutako Europako Kopan, eta uztailaren 18an, 58,82 metrokoa Kantabriako Txapelketan. Azken urte honetan, lehenengo postua lortu du hamar aldiz, Espainiako kluben bi txapelketa, Euskadiko txapelketa absolutua, federazio autonomikoena edota jaurtiketa luzeko Neguko Txapelketa barne.

Basque Team

Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, Naturgas Energia, Skoda, IMQ, Cespa-Ferrovial eta Euskaltel. Basque Teamek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez-olinpikoak eta egokituak barne hartuta.